domingo, 22 de diciembre de 2013

TUTORETZA PLANA

Jarraian, LH 5.mailako ikasleei zuzenduriko Tutoretza plan bat aurkeztuko zaizue. Bertan tutoreak ikasleekiko, irakasleekiko eta familiarekiko hartu beharko lituzkeen jarrerez, burutu beharko lituzteen ekintzez... mintzatuko gara besteak beste.



TUTORETZA-PLANA
Ane de Miguel Rikondo
Maddalen Cardenas Añorga
Gorka Camio Rodriguez


AURKIBIDEA




1. SARRERA

Gaia hautatzeko arrazoiak sinpleak izan dira. Batetik, Irakasle Funtzioko klasean gai honi buruz hitz egiten jardun ondoren, gai interesgarria zela eta biharamunean baliogarria egingo zitzaigula pentsatuz, gehiago sakontzea erabaki genuen.
Bestetik, gaia sakontzeaz gain lan praktikoa burutzerako orduan nola jokatuko genukeen ikusteko, irakasleak saio batzuk burutzean nola jokatu, zer ekintza burutuko genituzkeen... planteatzeko eskatu zigun.
Beraz lan honekin benetako tutore baten rola hartuz 5.mailako ikasgela bateko tutoretza ekintza patzuk plateatuko dira jarraian. Adin tarte honetan ikasgelako arazo gehiago ematen dira lehen hezkuntzako beste dozein ziklotan baino. Gelako giroa aztoratuagoa izaten da eta ikasleen arteko ezberdintasunak nabarmentzen hasten dira.
Mailak zailduz doazen heinean bakoitzaren berezitasunak azaleratzen doaz eta ikasleen arazo pertsonal eta akademikoak azaleratzen hasten dira. Beraz tutoretza ekintzen bidez, hauei aurre nola egiteko metodo eta laguntzak ematea beharrezkoa gertatzen delako hautatu dut 5.mailako tutoretza plan bat egitea.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT

Ikastetxearen helburua haurrak heztea izanik, curriculu-eskaintzaren barruan pertsonaren hezkuntza intergrala sartzen da. Hau da, materia ikasteaz gain beste zeinbait balio garrantzitsu hartu behar dira kontuan: norberaren ezagutza eta kontrola, elkarbizitza, erabakiak hartzea... Baina arlo akademikoan, hau da, matematikan, euskara eta literaturan zein beste arlotan hauetaz konturatu besterik ez gara egiten. Baina zein arlotan egiten dugu hauei buruzko gogoeta?
Tutoretza plan batek honetarako balio du. Hau da arlo akademikoaz ahaztu eta pertsonetan zentratzeko. Ikasle bakoitzak bere ezagutza eta kontrola, bere mugak, harturiko erabakiak... hausnartzeko.
Tutoretza plan honetan ezinbestekoa da turore bat izatea, hau arduratuko baita orientazio eta laguntza lanak egiteaz.
Tutoretza ordu honetan talde osoa ebaluatu eta talde osoa zein norbanako bakoitzaren balorazioa egin beharko lirateke. Beraiekin hitz egin, dauden arazoak konpondu eta irtenbideak emanez.
Tutoretza plan honen plangintza egiteko, gelaren beharrak ikusita antolatu beharko litzateke. Eta ebaluaketatik ateratzen diren emaitzak publikoak egin gabe. Emaitza hauek taldekideen (taldean zein banakakoa) emaitzak, jarrerak ... hobetzea helburu izan beharko luketelarik.
Helburuak jartzea ezinbestekoa da, hasiera puntu bat eta amaiera puntu bat finkatzea errazagoa egingo delako. Iragana, oraina eta geroa baloratuz ezarri beharko lirateke bestalde helburuak. Honela helburu hauek noiz betetzen diren errazago ikusi baitaiteke.
Taldearen behaketa burutu behar da uneoro, honek beste irakasleekin taldelanean aritzea eta inormazio trukaketa egotea suposatu beharko lukeelarik. Honela tutoreak, helburuak jartzen diren unetik gertatzen ari diren aldaketak eta ematen ari diren progresioak kontuan hartuko dituelarik. Eta beharrezko balitz helburuak aldatu edo moldatzeko aukera izano luke.
Azkenik, tutoretza plana non buru pentsatu behar da. Taldearen beharrei moldatu beharko litzateke gela. Lekuz aldatzea ere ez letorke gaizki. Landu behar denaren arabera ikasgela batean edo kalean bertan ere burutu daitezkeelako planteaturiko ekintzak. Gela handiak sahiestuko genituzke, hutsunea adierazten duelako eta baita gertutasun falta ere.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK

3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

Familia ikaslearen tutore izanik, haurraren arlo akademikoaren nondik norakoaren berri jakitea ezinbestekoa da. Bere hezkuntzaren progresioaren berri izan dezaten. Bestetik, ikaslearen arlo ez akademikoari lotuta ere, honen egoera nolakoa den heleraztea ere irakaslearen zeregina da.
Irakasleak, familiekin kontaktuan egon behar du etengabean. Banakako zein taldeko bilerak eginez. Banakako bileren bitartez, guraso bakoitzarekin bilera partikularrak, aurrez-aurrekloak eginez, beren seme-alabaren eboluzioaz hitz egin dezakete. Taldeko bileretan guraso ezberdinen iritziak entzun eta denen artean erabakiak hartu ditzazkete. Bilera hauetan talde osoaren progresioaz jabetuko lirateke gurasoak.
Erabakiak irakaslearenak bakarrik ez izateko, garrantzitsua da gurasoen partze hartzea, ideiak eta erabakiak kontuan hartzea. Gurasoek irakasleari apoioa eman diezaioketelako. Era honetara irakasleak hartzen dituen erabakien pisu osoa ez litzateke beregan eroriko.
Gutxieneko bilera batzuk egon beharko lirateke, jarraipena egokia izan dadin. Gutxienez trimestre bakoitzaren bukaeran, notak etxera iritsi ondoren haur bakoitzaren gurasoekin bilera egin beharko luke tutoreak. Eta haurrak arazoak izango balitu beharrezkoa denean bilerak egitea ezinbestekoa da.Taldeko bilerei dagokienez, hiru hilabetean behin bilera orokor bat egitea ez legoke gaizki.
Bestalde, bileretara joaten ez diren gurasoei korreoaren bitartez.. bileran hitz egin dena eta honen nondik norakoa bidaltzea ideia ona izango litzateke. Era honetara guraso guztiek izango lukete ikasleen progresioaren berri. Banakako bileretara gurasoak azaldu ohi dira, beraz aspektu honen aldetik ez litzateke arazorik sortu beharko.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

Tutoreak, haur bakoitzaren eboluzioa jarraitu behar du xehetasun guztiak jasoaz. Gertuko ebaluaketa bat egitea beharrezkoa da, era honetara informazio zehatzagoa lortuko baitu. Eta hau baliogarria egingo zaio haurrari buruzko ebaluaketa sakona egiteko.
Taldeko saioetan bestalde, tutoreak ikasle bakoitzarekin elkartu beharko luke. Berarekin, bere progresioaz hitz egin, bere iritzia eskatu eta nolabaiteko adostasun batera iristeko.
Tutoreak denbora hartu behar du ikasle bakoitzarekin egoteko. Honela ikaslearen konfiantza lortzea errazagoa da. Eta gehiago irekiko da bakarka taldean dagoenean baino.
Tutoreari haurraren alor akademikoaz gain bere etxeko egoera ere interesatu behar zaio. Beraz berarekin bakarka dagoen une horietan etxeko giroaz, etxekoez... galdetzea garrantzitsua izango litzateke. Zenbait arazoren iturburu nagusia izaten baita askotan familia.

3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

Haurraren garapena laguntzeko, ezinbestekoa da irakasle guztien arteko koordinazioa egotea. Honela ikaslearen aspektu guztien berri jakingo luke tutoreak. Tutorea, gainontzeko irakasleekin etengabeko harremanetan egon beharko da. Eta bere ardura izango da bilera egunak zehaztea eta bileran hitz egin beharreko nondik norakoak zehaztea.
Beste irakasleen informazioa oso baliogarria egingo zaio. Bestalde, beste irakasleek aholkuak eman ditzakete. Eta erabaki zailak daudenean irakasle ezberdinen artean hartu ditzazkete, honela tutoreari pisu handi bat kentzan zaio gainetik.
Tutoreak irakasleekin maiz egin behar ditu bilerak. Eta gomendagarria izango litzateke hiruhilekoaren amaieretan irakasleen batzarrak egitea. Haur bakoitzari buruz hitz egiteko.

4. TUTORETZA EKINTZA

4.1. HELBURUAK

-Irakasleak ikasle bakoitzaren ezagutza sakona lortzea
-Gelakideen arteko ezagutza bultzatuz konfiantza sortzea, ezberdintasunak alde batera utziz (ikasgelan behintzat).
-Ikasle bakoitza bere ahuleziez ohartarazi eta hauek gainditzen laguntzea (alor akademikoari begira).
-Azterketak gerturatzen doazen heinean, bakoitzari ikasketa plan pertsonalizatu bat proposatzea, bakoitzaren beharrak kontuan hartuz (arlo bakoitzeko irakasleen aholkuak kontuan hartuz).
-Gelako arazoak, irakasleekin dituzten arazoak... gainditzen laguntzea

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA

Jarduera-gune nagusia gela izango da. Ikasleek denbora geiena bertan pasatzen baidute eta komodo sentituko dira egunerokotasunean egoten diren gelan.
Bestalde, saio bereziren bat egingo balitz ikasleen ongizatea bilatuz eroso sentituko diren gela bat bilatu behar da. Gure kasuan zikomotrizitate gela hautatu dugu saio bat burutzeko.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA

4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA

1.EKINTZA
Kurtso hasieran, irakaslearen tutoritzapean dauden ikasleen gurasoekin bilera bat egingo da. Bertan tutoreaz gain, talde horrekin parte hartuko duten beste irakasleak ere egongo dira.
Bileraren deialdia egiteko ikasleei paper bana banatuko zaie, gurasoei eman diezaieten. Bertan eguna eta ordua zehazteaz gain, bileran jorratuko diren puntu nagusien laburpen bat agertuko da.
Bileran lehenik, tutoreak hitz egingo du. Bere burua aurkeztuz eta kurtsoaren nondik norakoak azalduz. Tutore bezala aurrera eraman nahi dituen helburuak azalduko ditu bestalde. Ondoren, beste irakasleek beren irakasgaiaren aurkezpen txiki bat egin eta arlo bakoitzean eskatuko dituzten konpetentzia minimoak azalduko dituzte.
Bilera amaitu baino lehen, gurasoei tartea emango zaie beren iradokizunak esateko, dituzten dudak argitzeko...
Bilera honen helburu nagusia, gurasoekin lehen kontaktua izateaz gain urtean zehar burutuko den tutoretza planaren berri ematea da. Eta bestalde, arlo akademikoaren nondik norakoa azaltzea.
2.EKINTZA
Hiruhilabetea amitzean, guraso guztiak berriro bilduko ditu tutoreak. Tarte horretan, taldean eman den eboluzio orokorraz hitz egin eta honen harira gerora burutuko den bidearen berri emango da.
Bileraren deialdia egiteko, lehen bileran erabili zen metodo berdina erabiliko da gurasoei bileraren berri emateko.
Oraingo honetan, tutorea bakarrik egongo da bileran, honek beste irakasleen informazioa edukiko duelarik. Tutoreak, ikasgela orokorrean nola ikusi duten esango die gurasoei. Eta honen garapena egokia den ala ez. Bestalde, harturiko neurriak azalduko ditu. Honi buruz gurasoek dituzten iritziak eskatuz. Gurasoen iritziak entzungo ditu tutoreak, gerora burutu beharreko lanean hauek kontuan hartuko direlarik.
Bilera honen helburua, ikasleen taldeko garapenaren nondik norakoak azaltzeaz gain, tutoreak gurasoekiko harremana sustatzea izango da.
3.EKINTZA
Hiruhilabete amaieran, ikasle bakoitzaren gurasoekin bilera egingo da. Bertan, haurraren bilakaera azalduko die tutoreak. Alor akademikoari zein alor ez-akademikoari (soziala, emozionala....) buruz hitz eginez. Tutorean informazioa hori emateaz gain, honi nola lagundu azalduko die; hobetzeko proposamenak luzatuz, eta gurasoek esandakoa kontuan hartuz.
Bilera honen helburua, ebaluaketa pertsonala egin eta honi buruz hitz egitea da. Bere garapena nola doan ikusteko eta bideratzen laguntzeko.
4.EKINTZA
Bilera hau, hautazkoa izango da. Gurasoek eskatzen badute edo tutoreak beharrezkoa ikusten badu bakarrik burutuko da. Hau, hiruhilabetean zehar egingo litzatekeen bilera izango da: ikaslearen progresioa egokia izango ez balitz, arazoren bat izango balu...
Bilera honen helburua, ikasleak dituen arazoez hitz egin eta honen aurrean hartu beharreko neurriak gurasoekin adostea izango da. Kasua berezia izango denez, tutoreak bakarrik ez du hartuko erabakia. Proposatu eta gurasoen oniritzia beharko duelako.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA

1.JARDUERA
Lehen bilera, gurasoekin egingo den bilera baino lehen egingo litzateke. Bilera honetara, tutorearen ikasleek edukiko dituzten irakasleak deituko lirateke.
Bilera honen helburua, gurasoen aurrean zer hitz egingo duten zehaztea izango da. Irakasle bakoitzak berak esango duenari buruz hitz egingo du bilera honetan. Tutoreak, beste irakasleek esandakoa hartu beharko du kontuan; jasotako informazioak bilera prestatzeko balioko baitio.
Beste irakasleek esandakoa entzun ondoren, tutoreak berak emango duen informazioaren berri emango die besteei. Honela irakasle guztien artean kohesioa egongo da gurasoen aurrera ateratzen direnerako.
Beste irakasleek esandakoarekin, guraso-bileraren plangintzaren estrukturaketa errazago bat egingo da. Honela, bileraren iraupenaren batazbesteko kalkulua egingo baitu.
2.JARDUERA
Kasu honetan, tutoreak bakarkako bilerak burutuko ditu bere ikasleen irakasle direnekin.
Bilera hau hilabetean behin egin beharko litzateke, haur bakoitzak arlo bakoitzean duen progresioaz hitz egiteko. Bilera honetan haur bakoitzari buruz hitz egingo de, baina batez ere arazoak dituzten ikasleetan zentrartuko dira. Hau da, arlo bakoitzean arazoak dituzten ikasleetan zentratuko dira.
Arloan arazoak dituzten ikasleetaz hitz egitean, duten arazoari nola aurre egin erabakiko dute. Honela irakasleak gurasoekin bilera partikularrak egiten dituenerako informazioa baliagarria edukiko du bere eskuetan.
Gainera, tutorea, haur bakoitzarekin egoten denean nola lagundu jakingo du eta azterketak iritsi aurretik ikasketa plan pertsonalizatu bat eguten lagunduko duo.
Bestalde, gurasoek tutorearekin bilera bat eskatuko balute, bilera hau burutu beharko luke tutorean gainontzeko urakasleekin.
3.JARDUERA
Notak jartzerako orduan, kurtsoko irakasle guztiek bildu beharko lukete. Honela ikasle bakoitzari buruz hitza egingo dute eta denen arteko ebaluaketa baten ondorioz notak erabaki. Bilera hau, hiruhilabetea amaitu baino lehen egin beharko litzateke. Bertan tutoreak, guraso bileran esan dezakeenari buruzko datuak hartu litzazke. Gelakide guztiek hitz egitean, gelari buruz eta honen progresioari buruz ere hitz egingo delako.
Bestalde, guraso bilerarako informazio akademikoa lortuko du eta ikasleekin hitz egin behar izango balu, irakasleek duten iritzia jakingo luke.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA

1.SAIOA

-Helburua: Nahiz eta hauek eskolan talde bezala batera urte batzuk badaramatzaten, taldearen ongizatea bermatzeko hauen arteko konfiantza sustatzen eta ezberdintasunak alde batera uzten saiatzea izango da funtsa. Tutoreak bestalde, kontuan hartu beharko du ikasleek orrietan adierazten dutena.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Orriak
-Garapena: Lehen saioa denez, ezagutza jolas bat burutuko da. Ikasle bakoitzari orri bat emango zaio hainbait galderekin. Galdera hauek, pertsonen gustuak, gorroto dituenak, alor indartsuak eta ahulak etabarri buruzkoak izango dira. Ikasleek, beren orriari izen abizenak jarri beharko dizkiete eta ondoren gelan zehar pegatuko dituzte paretetan. Behin denak bukatu dutela, besteen orriak irakurriz gela osoan zehar mugituko dira, besteek idatzitakoa erreparatu eta gogoan hartuz.
Minutu batzuk utziko zaizkie hau behatzeko eta ondoren irakasleak orri guztiak kendu eta berak hartuko ditu. Ikasleak bi taldetan multzokatuko ditu zoriz. Gelako mahaiak, sillak... alde batera jarriko dira, gelaren alderdi luzeena aprobetsatuz bi ilara egingo ditu. Bi taldeak ilaran lurrean eserita jarriko dira lehenengoak bere hankekin pareta ikutuko duelarik. Irakaslea ileren amaieran jarriko da, haur guztiak beraz, bizkarra ematen egongo dira berari.
Irakasleak orri guztiak edukiko ditu eskuetan eta pareta ikutzen ari denari bere gelakide bati buruzko galdera bat egingo dio. Honek erantzun egokia eman behar du bestela errebotea beste taldekoei joango zaie. Asmatzen badute lehenengoa ilararen atzean jarriko da.Beste aldeko pareta ikutzera iristen den lehenengo taldeak irabaziko du.
Ariketa honen helburua, gainontzeko taldekideak ezagutzea izango da.
2.SAIOA
-Helburua: Saio honetan beren artean ezagutzeaz gain, beren arteko konfiantza eta errespetua sustatzean zentratuko da.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Harilkoa
-Garapena: Gela guztia borobil batean jarriko da. Harilko luze bat emango dio tutoreak ikasle bati. Ikasle honek harilkoaren punta hartuta harilkoa gutxien ezagutzen duela uste duen ikaskideari jaurtikiko dio. Eta honela gelakide guztien eskuetan haria pasa arte.
Era honetako hainbat txanda burutuko dira. Txanda bakoitzean hitz ezberdin bat izango da hizketagai. Honela, eskuetara harilkoa iristen zaien bakoitzean, tutoreak emandako hitza entzutean sentitzen duten emozio bat esan beharko dute. Hitz hauek, eskola, ikasi, ikaskideak, azterketak, errepikatu, oporraldiak... izan daitezeke.
Ariketa egin ondoren, denok borobilean bilduko gara eta ateratakoari buruz haurskartuko dugu.
Saio honen helburua, tutoreak informazioa biltzeko izateaz gain, ikasle bakoitza nola sentitu den baloratzeko ere balio dezake. Ikasle bakoitzak bere sentimendu eta sentsazioak ezagutzeaz gain, beste ikasleek dituzten sentimendu eta sentsazioak jakingo ditu. Eta beraien artean hamankomunean agertu diren sentsazioetaz jabetuko dira.
3.SAIOA
-Helburua: Taldearen funtzionamentua hobetu edo errespetatu eta irakasleei lana erraztuko dieten arauak ezartzea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: fitxa
-Garapena: Lehenengo ordu erdian , talde txikitan bilduko dira. Talde bakoitzari fitxa bat emango zaio.
Bertan, gelakideen arteko harremanetan ondo moldatzeko, irakasleekin ondo moldatzeko, lana aurrera ateratzeko, garbiketa eta puntualitatea bermatzeko beraien ustez arau egokiak direnak idazteko eskatuko zaie.
Banatu aurretik, arauen garrantzia azpimarratuko zaie, eta idazten dituzten arauen beraiengan konsekuentziak izango dituztela. Beraz, ariketa gogoz egitea eskatuko zaie.
Hurrengo ordu erdian, talde handian elkartuko gara. Bertan talde txikietan ateratako elkarjarriko da. Bertan ateratzen diren ideiak elkartzen saiatuz gela funtzionamentuan lagunduko duten arauak erabakiko dira. Arauak zehazteko guztien iritzia hartzen saiatuko da tutorea.
Gainera, arauak ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak ere zehaztuko dira.
Arauak eta ondorioak jartzerako orduan, eskolako araudia kontuan hartuko da beti.
Ateratako arauekin taula bat egingo du irakasleak, eta gelako kortxoan jarriko ditu denek ikus dezaten.
4.SAIOA
-Helburua: Ikasle bakoitzari motibazio txiki bat eman, aurrera jarrai dezan
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: kartulinak, orriak
-Garapena: Ikasle bakoitzari koloretazko kartulina erdi bat emango zaio, goikaldean bere izen abizenak idazteko eskatuko zaiolarik. Era kartulinaren atzean bere defektu bat idatziko du bakoitzak. Ondoren, ikasle bakoitzak bere kartulina gelako paretetan pegatuko du. Bakoitzaren lanana izango da beraz, gainontzekoen kartulinetan pertsona horri buruzko zerbait ona jartzea.
Honekin bukatzean, bakoitzak berriz ere bere kartulina hartuko du eta berari buruz idatzi dutena irakurriko du. Saioa bukatzeko 15 minutu geratzen direnean, denak elkartuko dira eta eginikoari buruz hausnartuko dute.
5.SAIOA
-Helburua: ikasleek eskolaz kanpo ikasteko duten denbora errealaz ohartaraztea eta hau kudeatzen ikastea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Fitxak
-Garapena: Ikasleei orri bana banatuko zaie. Lehenik, eskolatik atera eta orduz ordu egureno zer egiten duten idatziko dute. Bertan estraeskolarrak, noiz ateratzen diren kalera, ohera joateko ordua, telebista ze ordutan ikusteko ohitura duen... idatziko dituzte.
Ondoren, tutoreak astero ikastolako gauzak egiteko beren denbora libretik 3-6 ordu atera behar dituztela esango die. Eta ikasleek beraien denbora kudeatuko dute. Baina kudeazio honek, idatzitakoaren arabera betetzeko modukoa izan baharko du.
2 asteetara irakasleak planifikazioari buruz galdetuko die, ea betetzen duten jakiteko.
Plangintza hau eginda, ikasleek duten denbora planifikatzen eta banatzen ikasiko dute.
6.SAIOA
-Helburua: Azterketak iritsi aurretik ikasketa plan pertsonalizatu bat egiteko pautak ematea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: (baliabiderik ez)
-Garapena: Tutoreak, ikasleak bakarka hartuko ditu hauekin hitz egiteko. Eta gainontzekoei ikasteko aukera emango die. Tutoreak beste irakasleen informazioa edudiko du eta honen arabera ikasleari non hobetu, nola hobetu eta hobetzeko pausuak gomendatuko dizkio.
Ikasle kopuruaren arabera saio bat edo bi eskainiko zaizkio.
7.SAIOA
-Helburuak: Azterketak bukatu ondoren, hauei buruz hitz egitea eta bakoitzak zer nota aterako duen
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Fitxak
-Garapena: Azterketak bukatu ostean, saio hau, bertan sentitu dituzten emozioez hitz egiteko izango da.
Lehenik, bakoitzarik fitxa bana banatuko zaio, Fitxa honetan irakasgai guztiak ageriko dira grafiko batean 1etik 10era bitarteko puntuaketarekin. Bertan ikasle bakoitzak berak espero dituen notak markatuko dituzte.
Ondoren, eskuetan bakoitzk bere orria duelarik, borobil batean jarriko dira. Tutoreak, erabili duten ikasketa planaz galdetuko die: lehenago egin zutena erreferentzitzat erabili duten, aldatu duten...
Bestalde, ikasleek azterketei buruzko beren iritzia emateko aukera izango dute. Irakasleak nolako azterketa jarri dien, ikasitakoa jarri duen edo oso ezberdina izan den...
Bukatzeko, haur bakoitzak azterketek iraun duten bitartean nola sentituko die gainontzekoei. Honela, beste ikasleek berarekin enpatizatzen ikasi eta bakoitzak bere sentimenduak besteenekin alderatuz guztiak nola sentitu diren agertuko dute.
8.SAIOA
-Helburua: Erlaxatzen ikastea eta irudimena garatzea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Psikomotrizitate-gela, koltxonetan eta musika leuna.




-Garapena: ERLAXAZIO-SAIO BAT
(MUSIKA LEUNA)
Sabelarekin arnasa hartzen.
Hasteko, sudurretik arnasa hartu, eta astiro-astiro botako dute ahotik. Sabelean puxika bat dutela pentsatuko dute, eta arnasa hartzerakoan puxika hori handitu eta botatzerakoan hustu egiten dela. Hori egiaztatzeko, eskua sabel gainean jar dezakete. Tutoreak ea guztiek ondo ulertu duten begiratuko du, eta minutu batzuk utziko ditu praktikatzeko.
Ondoren, gorputza nola duten begiratu behar dute ikasleek:
Eskuineko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu.
Ezkerreko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu.
Eskuineko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ezkerreko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ipurdia estutu, eta lasaitzen utziko dugu.
Eskuineko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu.
Ezkerreko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu.
Gure eskuineko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Gure ezkerreko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ahoa indarrez ireki –aharrausika bezala–, eta lasaitzen utziko dugu.
Hortzak indarrez estutu, eta orain lasaitzen utziko dugu.
Begiak indarrez itxi, eta orain lasaitzen utziko ditugu.
Orain gure gorputz osoa batera tente ipiniko dugu: behatzak, hankak, hatzak, ukabilak, besoak, ipurdia, hortzak, begiak,
ahoa… Ondoren, lasaitzen utziko dugu.


Mezu lasaigarriak ematen jarraituko dugu, hurrengo amets gidatuan sartzeko.
AMETS GIDATUA: "Aukeratutako gauza gara"
Arnasa lasai hartuko dugu. Sudurretik hartu... ahotik bota. Arnasa astiro..., lasai eta sakon hartuko dugu... Betazalak nabarituko ditugu...
Begiak itxita ditugula, erlaxazio gero eta sakonago batera helduko gara... Espazioarekin bat egiten hasi garela nabarituko dugu...
IMAJINA DEZAGUN hirian barrena goazela... Euria ari du... Ondo jantzita eta babestuta goaz...
Kale batzuetatik sartu eta dena behatzen dugu... begiratzen dugu... ikusten dugu.
Ibili eta ibili, alde batean kale oso estua ikusten dugu. Bertan sartuko gara,astiro-astiro, beldur apur batekin... Beldurtuta gaude. Kale-amaieran, oso zaharra den denda bati erreparatu diogu. Kristalak lohituta daude. Erakusleihoaren beiraren zati bat eskuarekin garbituko dugu... eta barruan zer dagoen ikusi... Erakusleihoan gauza asko dago... asko... Imajinatzen genituenak baino gehiago, berriak... zaharrak... Dendako atea zabaldu da eta bertatik agure zahar bat irten da; sartzeko gonbidapena egiten digu. Denda arrunta ez dela azaldu digu, bertan munduan dagoen guztia baitauka.
(MUSIKA-ALDAKETA)
Agureak denda erakutsiko digu. Gauza asko dago… asko... imajina genezakeena baino gehiago... Kanpotik ikusita txikia ematen bazuen ere, dendak gela asko ditu. Ezin dugu erosi. Gauza bat har dezakegula esan digu gizonak: dendan sartzen diren guztiek har dezakete eramateko gauzaren bat. Begiratzen dugu..., behatzen dugu..., gauzaren bat aukeratzen saiatzen gara... bat: bakarra...
Zer eraman nahi dugun aukeratu ondoren, arretaz begiratu, eskuekin ukitu, usaindu... eta horren soinua entzungo dugu...
Bagoaz dendatik... begiradarekin gauza bat aukeratu dugu.
Ongi begiratzen dugu. Gehien gustatzen zaiguna dela baieztatuko dugu... Nahi duguna dela egiaztatuko dugu. Atearen ondoan dagoen gizon zaharrarengana hurbildu eta hartutako gauza erakutsiko diogu... Berak gauza hartu eta guri begira gelditu da, barregurak jo du, eta honako hau esan du: "Ez, hartu, zuentzat da, baina emadazue zer edo zer trukean; edozer gauza, baina emadazue zer edo zer trukean".
Aguretxoari zer emango diogun pentsatu eta erabakia hartuko dugu...
Eskerrak emanez, dendatik irten gara.
Hiria aldatu egin da.. Poliki, gure gauzarekin gela honetaraino itzuliko gara...
Gauza hori bihurtuko gara..., izango gara, eta horrek sentitzen duena sentituko dugu guk ere.
Orain, gu gara... Hartu dugun gauza ikusten dugu gelan... Begiak zabaldu gabe... arnasa hartuko dugu... Isilik eta lasai, dendan aukeratu dugun gauza irudikatuko/marraztuko dugu. Marrazkia taldekoei aurkeztuko diegu; hura izango bagina bezala. Horren istorioa/nirea… kontatu...
"NEU NAIZ ETA HAUXE DA NIRE SOINUA..." AUKERATUTAKO GAUZA IRUDIKATU ETA AURKEZTU
Marrazkia amaitu ondoren, lauko taldetan elkartuko dira, behatzaile batekin, eta bakoitzak honako hauek kontatuko dizkio taldeari:
Nola sentitu diren erlaxazio-saioan.
Nola sentitu diren kaleetan, dendan eta gauza hartzean.
Zein gauza hartu duten eta horren truk aguretxoari zer eman dioten.
Behatzaileak taldearen informazioak bateratuko ditu, eta talde handiari azalduko dio emaitza.
9.SAIOA
-Helburua: Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Izei baten marrazkia, errotuladoreak, kartulinak
-Garapena: Zenbat ikasle diren, horrenbeste izei prestatuko dira, eta izeiaren puntan karteltxo bat jarriko da ikasle bakoitzaren izenarekin. Gero, kolore ezberdinetako launa txarteltxo banatuko zaizkie, baita koloretako errotuladoreak ere. Tutoreak taldeak egingo ditu, bost haurrez osatuak. Haur bakoitzak adjektibo positibo bana idatziko du txarteltxo bakoitzean -marrazki polit bat ere egin dezake-, gainerako 4 taldekideei buruz; horrela, bukaeran, haur bakoitzak 4 opari zintzilikatu ahal izango ditu bere izeian.
Zailtasunak badituzte eta ez badakite zer jarri, adjektibo positiboen zerrenda bat osa daiteke guztien artean, eta arbelean jarri, argitze aldera.
Inportantea da adieraztea zintzo jokatu behar dutela, eta haur bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion adjektiboak aukeratu behar dituztela.
Haur-kopurua 5en multiploa ez bada, tutoreak ere har dezake parte, “bere oparia” eginez. Era berean, talde bakoitzari eska diezaioke adjektibo bana idatz diezaiola, berak ere oparia etxera eramateko.


5. DENBORALIZAZIOA

Saioak astean behin burutuko dira ordubetez. Ostiraleko azken orduan egitea proposatuko da, era honetara ikasleekin aste osoan eginikoa baloratzea errazagoa egingo baita. 5 egunetan eginiko ekintzei buruz hitz egin eta asteburua edukiko dute lasai egoteko. Beste edozein egunetan egin ezkero asteburua tartekatuko litzateke, eta eginiko gauzen memoria egitea zailagoa gertatuko litzateke.


6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA

Ebaluaketa egiterako orduan, ekintzak eta pertsonek dituzten jarrerak ebaluatuko dira.
Ekintzen ebaluaketak egiterako orduan, hauek nola joan diren begiratuko da. Ikasleengan zer nolako eragina izan duten haurrengan, nola joan den...
Bestalde ikasleek ekintzekiko eduki dituzten erantzunak baloratuko dira eta hauekiko agertzen dituzten sentimenduak ere. Hauen bitartez tutoreak ikasle bakoitzaren ebaluaketa pertsonala egiteko informazioa bilduko du.
Ikasleek ekintzekiko dituzten ezagutzei ez zaie balore handirik emango, ez delako gure helburuetan sartzen. Gure helburuak ikasleek kanporatzen dutenean zentratzen dira.
Bestalde, gainontzeko irakasleek duten jarrera pasiboa, aktiboa...baloratuko da. Garrantzitsua baita beraien aplikazioa. Eta familien jarrerak ere ebaluatiko dira, beren seme alabengan duten jarrera bertan erreflejatua ikus baitaiteke.
Azkenik, ikasleen jarrera izango da garrantzitsuena. Interesa duten, besteei zirikatzen dieten...
Ebaluazioa saio guztietan zehar egingo da. Irakasleak saioetan gertatzen dena gogoan izan beharko du eta saioa amaitzean ebaluazio orokorra egin.
Ebaluaketa saioetako jarreraren arabera egingo da. Jarrera positiboa eta aktiboa edukitzea baloratuko da gehien.

7. BIBLIOGRAFIA

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunetik 2013/12/20en berreskuratua

Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila(2009), Oinarrizko Hezkuntza

Joseba (2013), Udarregi Ikastola

No hay comentarios:

Publicar un comentario