domingo, 22 de diciembre de 2013

EKINTZA IKERKETA

MADDALEN CARDENAS AÑORGA
m_car@live.com

Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


SARRERA

Ikerketa bat, nire iritziz, uste edo hipotesi bat egiaztatu edo deuseztatzeko egiten den gai bati buruzko behaketa eta azterketa da. Honela, aurkitzen diren emaitzetaz baliatuz, aztertu den gaiari buruzko ondorio batzuk ateratzen dira; gaiari buruz aztertuaz eta errealitatea zure usteen berdina den ala ez jakitera iritsiaz.
Honela, hezkuntza alorrean, hartu eman honetan parte hartzen duten faktore eta ekintza ezberdinen inguruan aztertzen da, hezkuntza hobeago bat, pertsonen arteko harreman hobea eta abar bilatzeko asmoz. Eta irakasleak, bere irakasle zein beste roletan (tutore eta abar) egoera ezberdinen aurrean emaitza onenak ematen dituzten jarrerak, teoriak eta abar ezagutuaz, egoera ezberdin hauen aurrean jarrera egokiena hartzeko probabilitate gehiago izango du.
Gure kasuan, guraso bati bere semeak, Xabier izenekoak, errepikatzen duela esan diogu. Egoera hau aurrera eramateko mila jarrera ezberdin hartu daitezke, baina gu ahalik eta egokiena hartzen saiatu gara.
Gai honekin jarraiki, gurasoari entzun ez duen gauza bat komunikatzeko leku eta modu komodoena bilatzeko informazioa bilatzen saiatu naiz, zehazki irakasleak zer egin dezakeen egoera honetan (eta egoera ezberdinetan) ahalik eta ondoen jokatu ahal izateko behatzean zentratu naiz. Ea artikulu ezberdinek zer aholkatzen duten konparatzeko eta ondorio bat ateratzeko.

IKERKETA ARTIKULUAK
Lehen artikuluak dioenez, irakaslearen heziketan garrantzitsuena egoera ezberdinetan aurrera ateratzeko tresnak irakastea da. Honela, tresna hauek erabiltzea bakarrik irakatsi ordez, hauen ondorioak aurreikustea ere beharrezko izango dela dio. Honetarako, irakaskuntza aktibo bat planteatzen da, non irakasleak ikasleak ongi ezagutzeaz gain, etengabeko ikaskuntza bat aurrera eramango duen. Honela, hainbat gauza planteatzen dira, zein baliagarriak izango direla dioen irakasleak bere rolak aurrera eraman ditzan.
Alde batetik, erabaki bat kontzientziaz hartzerakoan jarraitu beharreko pausoak planteatzen ditu:
Helburua zehazki jakitea, zailtasunak ezagutzea (erreflexionatzea hauetaz eta kontuan hartzea), galderak sorrarazi (nolako arazoekin aurki naiteke?), egoera hobetzeko gauzak planteatu (lekua, ordua, ahotsa, rola eta abar), hipotesiak planteatu (pasako dela uste duzuna eta abar), estrategiak planifikatu, egoera kontrolatzeko ezagutu beharrekoa behatzea eta abar. Ondoren, auto-ebaluazio bat egitea beharrezkotzat ikusten du (0. Cristina (2003). La investigación-acción como estrategia de aprendizaje en la formación inicial del profesorado.).
Bigarren artikuluak, berriz, giza jarrerei buruzkoa da, non giza erlazioen zailtasuna azaleratzen den. Honek dioenez, ezaguna dugu pertsonen arteko elkarrekintza zaila dela, izan ere, hainbat jarrera natural eta ikasiren ondorioz elkarrekintza mugatzen dugu, nahi dugunean gurekin erlazionatzea zailduaz. Adibidez jarrera blokeatzaile batzuk honako hauek dira: neutralitatea, superioritatea, dogmatismoa eta abar. (F. Q.Sindo (2000). Análisis crítico de las actitudes bloqueadoras de la comunicación humana. Universidad de Huelva)



KONTESTUALIZAZIOA

Irakasle izatea, nire iritzi, ez da lau urtetan ikasitako edukiekin bukatzen den lana. Alde batetik, gaur egun irakasle naizelakoan nago, hau da, eskola kiroleko haurrei gorputza lantzen zein gizarteko hainbat balore erakusten dizkiet, helduei kiroldegian aisialdian ekintza fisikoa burua erabiliz nola egin, haur gazteei partikularrak ematean hezkuntzako edukiak … Eta unibertsitatean ekintza hauetan hobeto nola jokatu erabakitzeko edukiak ikasten ditudalakoan nago, non irakasle funtzioa duzunean erabaki egokiak hartzeko baliabideak eskuratzeko.
Honez gain, ikastola bateko haur hezkuntzako irakasle izatera iristen naizenean, karrera amaiturik dudanean, lan hau amaitzen ez delakoan nago, ikaskuntza ez baita inoiz amaitzen, beti dago egoera berri, kontrolaezinen agerpena emateko aukera edo eduki berriak azaltzekoa. Ondorioz, irakaskuntza zerbait aktibo bezala ikusten dudanez, nire heziketa aurten hasi ez delakoan nago, hau da, lehenago burutu ditudan lan ezberdinak edo ikasketak ere nire formazioa osatzen dutela pentsatzen dut.
Hala ere, irakasle-ikerlari bezala, hastapenetan nagoelakoan nago. Izan ere, irakasle izateko edukiak barneratzen dihardut oraindik eta bide luzea ikusten dut ofizialki irakasle izateko oraindik. Hala ere, egunero jarrera ezberdinak hartzen, egoerak aztertzen eta abar nire etorkizuneko irakaslearen jarrera osatzen ari naiz, hau da, egunerokotasuna aztertuz edo ikertuz nire etorkizuneko irakaslea osatzen dihardut.


METODOA

Hautatu dudan metodologia aktiboa da, hau da, irakaslea bere edukiak transmititzeko orduan zein gurasoekin hitz egiterako orduan jarrera aktiboa izan behar du. Honez gain, jarrera hau kontzientea izan behar da, irakasleak badaki aktiboa izan behar duela eta jarrera hau erabiliko du bere rolean. Gainera, irakasleak bere egunerokotasuneko akatsak eta hobetzekoak interpretatuko ditu, hau da, irakaslea ez da perfektua eta egunerokotasunean bere jarrerak beti izango du zer hobetu. Horrela, irakasleak gurasoekin hitz egin behar badu, nahiz eta bere ustean jarrera egokiena erabili, elkarrizketa amaitzean emaitzaren arabera beste baterako jarrera egokia izan den ala ez hausnartzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, eginikoa aztertzeak emango dio irakasleari hobetzeko aukera.
Etorkizuneko irakasle izango naizen aldetik, irakaslearen jarreran zentratu naiz, izan ere, hobekuntzarako iturritzat dut hau. Urte asko dira ikasle rolean dihardudala eta hainbat irakasle ezberdin aurkitu ditut ibilbide honetan, zeinek jarrera oso ezberdina duten. Irakasle hauetako asko tutoretzat izan ditut eta hauen jarrera ere oso ezberdina izan da elkarren artean. Ondorioz, aukera anitz daudela jakinik, nik egoera bakoitzean egokien jokatzeko jarrera izateko, honetan aztertzea beharrezkotzat dut. Horregatik gai hau aukeratu dut aztergai, non irakaslearen jarrera aktiboa eta kontuan hartu behar dituen pertsonen arteko elkarrekintzaren zailtasunak hautatu ditudan.


IKERKETA PROIEKTUA

1.PLANIFIKAZIOA
Gurasoarekin hitz egin aurretik, zailtasunak, gaizki atera daitekeena, gurasoaren jarrera aurreikusi, estrategiak aukeratu eta abar egin behar direla dio irakurritako ikerketak.
Nik, irakasle rola hartu dudanean, ahalik eta ongien komunikatzeko estrategietan eta honi komunikatzerako orduan benetako elkar komunikazioa sortzen saiatzeko gorputz zein ahozko estrategietan zentratu naiz. Baina, ikerketa honek zioen planifikazioan, ekintzaren egoeraren aurreikuspen orokorra egiten da, non nik hartu nituen baino aspertu gehiago hartzen diren kontuan. Adibidez, ez nituen zailtasunak aurreikusi eta nahiz eta hauek sortu ez ziren, egoera erreal batean, gurasoen jarreraren arabera, zailtasunekin aurkitzeko aukerak nituelakoan nago.
2.EKINTZA
Gurasoarekin hitz egin dut, non bere haurrak errepikatu behar duela adierazi diodan. Hau burutzerako orduan, urduritasuna kontrolatu eta ahalik eta lasaien esplikatzen saiatu nahiz, gertutasuna azalduaz eta gurasoak autoritatetzat ez hartzea saiatuaz. Bigarren artikuluak batez ere, ekintza burutzerako orduan irakasleak giza interakzioan hartu beharreko jarrerari buruz dihardu eta honek zihoenez, nik egindakoa egokia izango zen, izan ere, gizakia naturalki defentsiboki jartzen da holako jarreren aurrean.
3.BEHAKETA
Behaketa bidez, irakasleak egoeran jarrera egokiena aukeratu dezake, honela gurasoarekin hitz egiten ari nintzenean honen gorpuzkeran zein hitzetan zentratu nintzen, hau da, honek esaten zuenaz gain nola esaten zuen behatu nuen. Honela, bere jarrera identifikatu eta erantzun egokiena eman ahal izateko. Izan ere, behaketa ikerketaren zati garrantzitsu bat da, ez ikerketa burutzen ari zarenean bakarrik, aurrez burututako behaketek ondorengo ekintzak hobetzea ekarriko baitizute, behatu ostean ondorio batzuk ateratzen badituzu, noski.
4.HAUSNARKETA
Honela, gurasoarekin hitz egin ostean, erabilitako estrategiak egokiak ziren ala ez ondorioztatu nuen. Adibidez, komunikazioa errazteko burua mugitu, onomatopeien erabilpena eta abar onuragarria izan zelakoan nago. Nire iritzi, zati hau da ikerketa baten funtsa, aurrez eginiko guztia hausnarketa batera iristeko da, izan ere, hau izango da ondorioa, lan guztia burutzearen emaitza.

Konfrontazioaren ostean, honako ondorio hauek atera ditut:
Alde batetik, gorpuzkerak uste baino eragin handiagoa duela komunikazioan. Honez gain, ematen duena baino zailtasun gehiago dituela guraso bati semeak errepikatzen duela komunikatze soilak eta pertsonekin lan egiten dugunez, hauen jarrera aurreikusten saiatzen bagara ere, aldagai kontrolaezina dela eta beti ez dugula jarrera egokia izango. Baina, aurre prestakuntzak beti erraztuko digu lana eta aurrez sartutako ordu guztiek beti emango dute fruitua, ez dira alferrikakoak izango.


ESANGURATSUTASUNA

- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz? Gaia sakontzera iritsi naizela uste dut, baina ez testuak irakurtze soilagatik; praktika burutu ahal izateko pentsatzen eta estrategiei buruz irakurtzen igarotako denboragatik. Hala ere, oraindik ikasteko dudana ikasi dudana baino askoz ere gehiago delakoan nago eta nahiz eta beti egongo den zer ikasi, alor honetan zehazki etorkizunean interesa jarriko dudala uste dut, garrantzitsutzat baitut.

- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? Irakasle ikertzaile izango naizen aldetik, hezkuntzan pertsonen jarrerari buruz ikerketa gehiegi ez daudela iruditu zait, gutxienez gaztelaniaz eta euskaraz. Beraz, etorkizunean ekarpenak egiteko aukera zabala dagoelakoan nago, hau da, etorkizun batean ikertzaile rolean aurkitzen banaiz, alor honetan zer aztertu dagoelakoan nago.
- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Esan bezala, irakasle matrikulatu izan arren, dena ikasia ez dagoela eta ikasten inoiz amaitzen ez dela esateaz gain, laburrean egoerak nola planifikatu esplikatzen du. Honez gain, egoeren aurrean aurki daitezken zailtasunak azaltzen ditu.


GORKA CAMIO RODRIGUEZ

g.kamio_10@hotmail.com
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola

SARRERA

Ekintza ikerketa honetan, komunikazioan lagungarri suertatuko zaizkigun baliabideen bila abiatu nahiz, hau da, hain zuzen ere, irakasleak bere ikasleen gurasoekin egingo dituen elkarrizketak ahalik eta ondoen egitea dut helburu.
Elkarrizketetan, hitzezko komunikazioaz gain, hitzezkoak ez direnak ere erabiltzen ditugu, aurpegiko espresioak, tonua, mugimenduaren bidezko komunikazioa… Lan honetan, aurpegiarekin egiten diren keinuak interpretatzen ahaleginduko gara. Hau da, irakasleak, gurasoak aurpegiarekin egiten dituen keinuei esanahia ezartzea da lan honen helburua. Honela, elkarrizketa modu batera zein bestera bideratzeko aukera izango dugu.


Ekman, P. eta Oster, H.( 1981) Expresiones Faciales de la emoción. Estudios de psikologia.
Matsumoto, D. eta Anguas-wong,A. M. (2007) Reconocimiento de la expresión facial de la emoción en mexicanos universitarios. Lima.

KONTESTUALIZAZIOA
Ni Gorka Camio Rodriguez naiz, Gipuzkoako herri txiki batean jaioa, 1993ko Apirilaren 29an, Billabonan hain zuzen, eta magisteritzako ikasketak hasi ditut aurten, etorkizun batean irakasle prestatu bat izateko intentzioarekin.

Irakasle ikerlari bezala, hausnarketaren etapan aurkitzen naizela esango nuke, hau da, zenbait informazio bildu dut dagoeneko, eta orain, nire teoria sortuko dituzten zentzua eman behar diet.

METODOA
Hautatu dudan ikerketa metodologia ikerketa ekintza izan da, izan ere, nire prestakuntzarako baliagarriena delakoan nago. Ikerketa- ekintzaren bidez, irakasle bezala kualitatiboki hazteko aukera ematen dit, hausnarketa ugari egitea exijitzen dizu, honela, ondorioak ateratzeko. Gainera, ikerketaren bidez, irakasleak eguneratuak egotera ahalbidetzen digu, denbora pasa ahala aktualizatuz joango bagina bezala.



IKERKETA PROIEKTUA

Planifikazioa: Irakasleak, oinarrizko edukiak barneratu ez dituen ikasle bat du, eta gainontzeko irakasleekin adostuz haurrak errepikatu egin beharko duela erabaki dute. Honela, irakasleak, ikaslearen haurrarekin hitz egin beharko du, notiziaren berri eman eta errepikatzeko erabakia hartzearen zergatiak azaldu beharko dizkio. Honela, irakasleak elkarrizketa deserosoari aurre egiteko zenbait estrategien berri jakitea komeni zaigu. Honela, irakasleak gurasoaren konfiantza lortzen ahaleginduko delarik.

Ekintza: Zenbait, estrategia irakurri eta barneratu ondoren, elkarrizketaren simulazioa burutu dugu. Egoera ahalik eta errealena izatea ahalegindu gara. Honela, irakaslearen paperean dagoenak, elkarrizketa ongi bideratzeko trikimailuak erabiliko dituelarik.

Behaketa: Behin elkarrizketaren simulazioa grabatu ondoren, informaziorik jaso gabe egin genuen elkarrizketarekin alderatu dugu. Eta bigarrengo honetan, hobekuntza eman dela ikus izan dugu. Irakasleak, aldez aurretik, gurasoaren oinarrizko datuak barneratu ditu ( izena, zein den bere semea….). Elkarrizketan zehar, irakasleak gurasoari aurpegira begiratzen dio, gurasoak hitz egiten duenean keinuak egiten dizkio, entzuten ari zaiola jakin arazteko, gurasoaren postura imitatzen du…honela gurasoaren konfiantza bereganatuz. Gainera, errepikatzearen notizia pixkana azaltzen dio, hau da, lehendabizi ikaslearen bilakaera txarraz egiten dio hitz honela gurasoak ideia bat egiten joateko, eta ondoren esaten dio bere semeak errepikatu egin beharko duela.

Bestetik, irakasleak bere laguntza eskaintzen dio, haurraren garapenak aurrera egiteko, eta nahi ezkero beste bilera sakonago egiteko edo aholkuak emateko aukera eskaintzen dio. Honela, lehenengo elkarrizketan ez bezala adostasun batera iristen dira.

Hausnarketa: Estrategia edota trikimailu hauen ezagutzarekin elkarrizketa hobeago bat lortu dugula argi dago. Izan ere, irakasle paperean segurtasun handiagoarekin jokatu dugu. Eta dirudienez gurasoren erreakzioa hobeagoa izan da.
Hala ere, elkarrizketa hau simulazioa zen. Ez dakigu, benetan nola erreakzionatu duten gurasoek egoera honen aurrean. Horregatik, guk hitz egiten ari garen bitartean aurpegira begiratzen diogunez, bere aurpegiko espresioa interpretatzeko aukera aprobetxatu beharko genuke. Horregatik aurpegia interpretatzen lagunduko diguten beste ikerketa ekintza bat garatu dut. Honela espiral batean sartuz.

ESANGURATSUTASUNA

- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Hasiera, batean ez nuen gai honi buruzko ezagutzarik. Orain berriz, irakaslearen konfiantza bereganatzeko oinarrizko trikimailuak barneratu ditut. hala ere, egoera erreal baten haurrean egoteko praktika eta ikerketa gehiago burutu beharko ditut. Izan ere, egoera hauei aurre egiteko ez dut nire burua gutiz seguru ikusten.
- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? Ikerketa honek garrantzia handia duela diot, izan ere, aurreko akatsak hobetzeko eta estrategia berriak ikasteko balio izan dit.


- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Ez dago zalantzarik praktika hau jorratzeak etorkizunerako baliagarria suertatuko zaigula. Gurasoekin bilera eta elkarrizketa ugari egin beharko baititugu, eta praktika honek errealitate horretarako prestatzen digu.


Ane de Miguel Rikondo
ademiguel011@ehu.es
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskol

SARRERA
Ikerketa hau burutzeko habiapuntu gisa, jendaurrean komunikatzerako orduan lagungarri egingo zaizkigun baliabideak aurkitzea izan da. Gure hitzei baliagarritasuna bilatzea eta esaten dugun hori gauzak transmititzeko tresna egoki bihurtzea.
Hitz eta dauzkagun jarrerak eragin handia duten arren, espazioaren banaketa eta antolakuntzak ere berebiziko garrantzia duela esan beharra dago. Baina ni, elkar ulertzean zentratuko naiz. Beharrezkoa baita gurasoen eta irakaslearen arteko elkar laguntza bat egotea. Beraien artean komunikazio ona badago, elkar ulertuko dira eta arazoen aurrean elkar babestuko dute.
Dean, C. (1994). Comunicación cooperativa entre la familia y la escuela. Cornelle University
Recio, J.L. (1999). Familia y Escuela: agencias preventivas en colavoración. Universidad de Madrid.Revista de socidrogalcohol, ISSN 0214-4840, Vol. 11, Nº. 3, 1999, págs. 201-207

KONTESTUALIZAZIOA
1995.urtean usurbilen jaioa den Ane de Miguel Rikondo naiz ni, eta, aurtengo kurtsoan majisteritzako ikasketak burutzen hasi naiz Donostiako Irakasleen U.E-n (UPV-EHU).
Irakasle- ikerlari bezala, informatze prozesuan aurkitzen naizela esango dut. Informazioa bildu eta nik ditudan ideia edo ikuspegiekin errealitatea konparatzeko prozesuan. Eta konparaketa honetatik nire hausnarketa propioak eginez, izatea gustatuko litzaidaken irakaslea osatzen hasten.


METODOA
Hautatutako metodologia, ekintza ikerketa izan da. Honen bitartez, ziklikoki dijoan ekintzen bitartez, hausnarketarako bidea ematen duelako. Eta ekintzan eta honen prozesua errazago planifikatu eta bultzatzen laguntzen du.


IKERKETA PROIEKTUA
PLANIFIKAZIOA: Irakasleak, arazoak dituen Xabier izeneko ikasle bat du. Iraksleak bildutako datuekin irakasleen kontseiluak haurrak errepikatu egin behar duenaren erabakia hartu du. Beraz tutoreari dagokioa haurraren gurasoekin bildu eta hau komunikatzea.
Honetarako, bileraren planifikazio orokor bat egingo du tutoreak. Honela bileraren nondik norakoa planifikatuko du. Piskanaka, informazioa ematen joango da eta esaten duena justifikatzeko ikaslearen datuak aipatu eta azterketez, lanez... baliatu daiteke.
Bestalde gurasoek eduki ditzaketen erreakzioak aurreikusi ditzake eta aurretiko eraantzun batzuk prestatu, momentuan erantzuna eman dezan.
Bestalde esango duena, nola esango duen pentsatu behar du, eta erabiliko dituen estrategiak ongi pentsatuz.

EKINTZA: Elkarrizketaren simulazioa egitean, planifikaturikoa eta aurrez aurrekoa ezberdinak izango dira, beraz hainbat estrategia irakurri ditugu.
Beraz, inprobisatzea tokatu zait elkarrizketan, baina aurretik prestaturiko zenbait erantzun baliagarriak egin zaizkit. Gurasoei ahalik eta era objetiboenetan azaldu dizkiet gertaerak. Errepikatuko duela esatea bukaerarako utziz. Lehenik egoera nolabait “goxatzeko” haurraren eboluzioaz hitz eginez.

BEHAKETA: Irakaslearen rolean bi elkarrizketa grabatu ondoren, bien arteko konparaketa burutu da eta alderatutakoarekin ondorioak atera ditut. Biak burutu ondoren, hausnarketa osrokor bat egin dut, grabaketa bakoitzean ondo zer dagoen, hobetzeo zer dagoen... kontuan hartuz.

Hausnarkaeta honetan, guraso eta irakaslearen artean egon den komunikazioaren behaketa bat egin dut. Irakasleakk esaten zuena argi esana zegoen ikusi eta ea gurasoak irakasleak pentsatzen zuen hura ulertzen zuen kontuan hartuz.

HAUSNARKETA: Bideoak grabatzerakoan, irakasle baten azalean jarri gara eta konparaketaren bitartez, gure buruarekiko kritiko izateko aukera izan dugu. Bestalde, beste ezagutza mota batzuk jaso ditugu, horien artean, hizketaldi bat hobeto burutzeko dauden estrategiak.

Gainera, gure buruarekiko kritiko izanez, gure pentsakerei buruz hausnarketa egiteko aukera izan dugu. Eta honen bitartez, posizio edo jarrera egoki bat hartzeko aukera izan dugu.

Beraz, esan daiteke, hausnarketarako bidea ireki digula honako jarduera honek. Eta, hausnarketa pausu berriak emateko beharrezkoa denez, benetako hausnarketa bat egiten ikasi dugu, hausnarketa honek gure burua osatzeko eta gerora bergiratzeko balio izan digu eta.

KONFRONTAZIOAREN OSTEKO ONDORIOAK: Irakasle rola egiten, arraro sentitu naiz, ohitu gabe nengoen postu bat jokatzen ari nintzen. Esango nuena nola esan, nola adieraziko nuen beldur, nik esandakoa nola hartuko zuten edo nola ulertuko zen beldur.
Bi elkarrizketen artean, orduan, alde handia nabaritu dut. Lehenengoan ez nekien elkarrizketa nondik nora joan zitekeenik eta bigarrengoan aldiz beste konfiantza batekin aritu ondoren, zeharo ezberdinak ziren sentsazioak eduki ditut.

Erosoago irakaslearen paperean sentitu naiz, gurasoen papera ez baita batere erraza. Helarazten zaien mezua eza da batere atsegina eta bereiek hartu beharreko jarrera ere zaila da. Irakasleak aldiz, gauzak ondo pentsatu behar du nola esan, baina, eramangarriagoa egin zait gurasoen papera baino.


ESANGURATSUTASUNA
- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Gaia ulertu eta egoera erreal batean jartzera iritsi naizela iruditu zait. Benetako egoera bat antzezte horrek, beste ikuspuntu batzuk ulertzera eraman nau. Esan beharra dago, benetako egoera batetik oso urrun geratzen dela, baina, nola bait geuk sinestu eta geure tokian jartzen hasten lagundu digula uste dut.
- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan?
Hausnarketarako bidea zabaltzea du garrantzitsu. Orain arte buruturiko hausnarketetatik irten eta geure burua osatzeko hasnarketak egitera pasatzeko pausu hori iruditu zait garrantzitsua. Geure bizitzako pausu bat bultzatu du, teorietatik atera eta sentitzen genuena praktikan jartzea.
- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?

Aportazio asko egin ditzake hauetako edozein alorretan, baina niri gehien gustatu zaidana, praktikotasunaren alorra izan da. Ikerketa honek, praktikotasuna zuen ardatz, bideoak baiziren ardatz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario