Izaera ziklikoa duen ikerkata da honako hau. Ekintza baten ikerketak, ziklo bat baino gehiago egotea suposatzen baitu. Espiral autoerreflexiboa bezala kontsideratua den ekintza plana da hau. Honek prozesuak antolatzen laguntzen du.
Egoera gatazkatsu batetik habiatuz, hau hobetu edo aldatzeko asmoz egiten da. Onen hasierako egoera kontu handiz aztertu, hau aldatzeko plan estrategiko bat planteatuz eta etengabeko erreflezio bat burutuz. Hau oso era arretatsuan, sistematikoan eta zehaztasun handiarekin egin behar da.
Proiektu honen helburua, pertsonenen hobekuntza eta eraldatze soziala ematea da, beraz elkarlana eta kolaborazio asko eskatzen duena da. Beraz garrantzitsua izango da beste pertsonaren bat inplikatzea proiektuaren eraikuntza egiten denean: ikaslegoa, tutorea, beste irakaslerenbat...
Beraz beharrezkoa izango da harreman berriak egitea, entzuten ikastea, informazioa kudeatzen jakitea eta ikerketan inplikatzen jakitea.
Ikerketari hasiera emateko, ideia orokor batetik habiatuz, gau aldatu edo hobetzea helburu harturik, arazoa identifikatu eta honen diagonostikoa egin behar da. Geroago akzio hipotesia planteatuz, hau da, estrategia bat planetatuz. Hipotesiak izango baitira gure lanaren foku eta nondik norakoa markatuko dutenak.
Egoeraren diagnostikoa egiteko momentuko egoeraraen, azalpen eta deskripzioa konprentsibo bat egitea komeni da. Nabaritasunak aurkitu eta hauek habiapuntutzat hartuz, ekintza planeko nabaritasunekin konparatuz.
Bestalde, oso erabilgarria egingo da aztertu nahi den gaiari buruzko informazioaren bilketa bat egitea, gai horri buruzko ikerketak egiten nor ari den... Eginiko ikerketetatik baliogarria zaizun informazioa hartzea garrantzitsua da, betiere autore bakoitzaren erreferentziak lanenean erreflejatuz.
Behin informazioa bilduta, plana diseinatzeko ordua da; zer ekintza txertatu nahi diren pentsatzeko unea. Plana, aurrez dagoen egoera eta errebisatutako dokumentaletatik habiatuz egingo da. Eta kontuan hartu beharko da nork zein informatuko duen, rolen espezifikazioa eta metak zehaztea ezinbesteko egingo dela.
Plangintza burutzeko kronograma edo egutegi bat eduki ohi da gehienetan, non bertan emango den pausu bakoitza eta denborak bete beharko diren. Eta hau edukitzea ez da batere gaizki etortzen.
Planak aurrera egiten duen einean, datuak hartzea komenigarria da, gero lanaren erreflexio atala defendatzeko balioko duelako. Datuak jasotzea ezinbestekoa da, gertatzen ari diren hobekuntzez jabetzeko. Akzioak, berezko akzioan zein pertsonen akzioengan berrerortzen derelako.
Ikerlariak
taldekatzeko hiru kategoria erabili ditu: instrumentuak, estrategiak
eta medio audiobisualak. Ikerketaren kalitatea erabilitako teknikaren
baitakoa da, honela irakaskuntzaren helburuaren araberakoa izango da
teknika; datuen bilketa ere honek baldintzatuko duelarik. Beraz,
teknika berdina gauza ezberdinak aztertzeko erabili ahalko dela
kontuan hartuko da. Ondoren, dedikatu ahal diogun denbora izan behar
dugu kontuan.
Estrategia
audiobisualetan zentratuz, hainbat teknika daude:
1.
Behaketan oinarrituak
Iketzen
duen fenomenoa zuzenean ikusten duena da. Hau ikerkuntzako datu
bilketarako erabiltzen du.
1.1.Behaketa
partziala: denbora batez datu bilketa bat burutuko da
(metodologiakuantitatiboa).
1.2."Notas
de campo": ezberdinak izan daitezkeen ikerketak dira, zeinek
naturako fenomenoak aztergai dituzten: metodologikoak, personalak,
teorikoak, deskriptiboak eta reflexiboak izan daitezke.
1.3.
Egunerokoa: Informazioa biltzeko teknika, egunero burutu beharrekoa
da, zeinek denbora asko eskatzen duen. (ikusi eta erregistratu)
1.4.Erregistratutako
anekdotak: errealitateko zati jakinak.
1.5.
Informe analitikoak: Ikertzaileari hausnartzen laguntzen dio honek,
informe bat idaztea dago eta ondoren ebaluaketa bat.
1.6.
Perfilak: egoera edo pertsona baten erregistroa dira, hauen
ikustuntua ematen dutenak.
1.7.Neurtzeko
eskala: neurtzeko instrumentua da.
2.Hizketaldian
oinarrituak
Ikertzailearen
prespektibatik datu bilketa: entrebista, test, galdeketa...en bidez
egina
2.1.
Galdeketa zehatza: datu bilketa unibertsalena da
2.2.Entrebista:gertakari
edo gauza subjektiboak biltzen dituena da, ahoz egina, baina
egituratua, egoera asimetrikoa eta helburu jakin batetarako egina.
Hau
planifikatua, garapen jakin batekoa, estrukturatua (hasierako,
erdiko, bukaerako faseak), galderak formulatuak, informazioa zehazki
erregistratua eta baloratua izango da.
2.3.Diskursoa:
hau egunerokotasunean informazioa biltzeko erabilia da, honela
ikerketetan ere informazio bilketarako erabilia izango da.
Hau
ordea, planifikatua izango da, honela zer galdetu, neutralak izatea,
geldiuneak, denen partehartzea, iritzi oro biltzea eta abar zehaztua
eta betea izango delarik.
3.Dokumentuen
analisia:
Materiala
aztertzea informazioa biltzeko beste modu bat izango da. Honela,
dokumentu ofizialak, egunerokoak, dokumentu pertsonalak erabili
daitezkelarik.
4.
Medio audiobisualak: informazioa erregistratzeko erabiltzen ditu
ikertzaileak.4.1.Argazkiak
4.2.Bideo
grabaketak
Hausnarketa:
Ikerketa-ekintza
prozesuaren azkeneko fasea da. Lortutako datuekin nola jokatu
erabakitzeko garaia da, hau da, datuei esanahia ezartzeko unea izango
da. Aldi honetan, ikertzailearen trebetasuna estiloa eta
esperientziak hartuko dute parte.
Hausnarketaren
prozesu honek, oinarrizko eginkizun batzuk jorratzea eskatzen du.
Bost puntutan banatu ditugu.
Lehena,
informazioa biltzea izango da, ondoren, datuak prestatu eta
laburbilduko ditugu, ulerkorrak eta erabilgarriak izan daitezen.
Bigarrena,
informazioa murrizteaz da, ikertzaileak lortu nahi duenaren arabera
gai fokalizatu behar du, honela, datuak ahalik eta gehien
laburbiltzeko aukera izateko. Datuak laburbilduz lortuko baitugu
informazioa erabilgarria izatea.
Datuen
murrizketa lortzeko ezinbestekoa izan da, informazioa kodifikatzea
eta sailkatzea, honela, analisi unitate bakoitza sailkatuak egongo
dira. Behin informazioa sailkatuta errazagoa egingo zaigu,
ikerketarako baliagarria diren datuak identifikatzen.
Hirugarren
puntua, behar dugun informazioa identifikatu eta honen aurkezpen
garbia egitea da. Honetarako ditugun baliabideak ugariak dira, esate
baterako: diagramak, taulak, eskemak...
Laugarren
puntuaren helburua, lanaren sinesgarritasuna bilatzea da, hau da,
irakurleri emandako datuetan sinesteko aitzakiak eman behar dizkiogu,
honela lanaria balorea emanez. Hau lortzeko zenbait trikimailu daude:
baieztapenak egitea, nabarmenak diren gauzak adieraztea, beste
pertsona batzuk inplikatzea, materiala erreferentziatzea,
demostrazioak egitea, informazioa iturri ezberdinetatik lortzea…
Honela, ikerketak sinesgarritasuna lortzeaz gain, dependentzia eta
transferentzia lortuko du, hau da, ikerketaren baliagarritasuna ez da
denborarekin galduko eta beste testu eta subjektuetan aplikagarria
izatea lortuko dugu.
Hausnarketaren
bosgarren eta azkeneko puntua, informazioa interpretatzea da. Ekintza
ikerketa egitera bultzatu diguten hipotesiei erantzuna emateko unea
da, honela, bildutako informazioari zentzua emanez gure teoria
sortuko dugu. Behin ikertzailea, ikerketa prozesuaren fase honetara
iristen denean, galdera zein hipotesi berriak formulatzen hasten da,
honela, ziklo berri bati hasiera emanez.
IKERKETAREN
TXOSTENA
Txostenaren
helburua lortutako emaitzak plazaratzea eta beste pertsonentzako
baliagarria suertatzea da. Irakasleriaren eskura egon behar du, eta
hauek eskuratzeko ekintza komunikatzea da biderik errazena.
Txostenaren
presentazioak argia eta zehatza izan behar du, eta irakurleari datuen
irakurketa errazten diola ziurtatzeko egitura egokia egin behar da.
Egituraren
adibidea izan daiteke:
Lehendabizi
txostenaren nondik norakoak, azalduko dugu, honela irakurleri
txostenak balio dion jakitea ahalbidetuko dugu. Ondoren, lanari
sarrera egingo genioke, lana gauzatzearen zergatiak eta hipotesiak
zein diren azalduz. Honela, irakurlea orientatuko dugu. Behin,
txostenaren zentzua azalduta, ikerketaren azterketari ekingo
genioke: lanaren planifikazioa, garapena, hausnarketa eta ebaluazioa,
eta azkenik ondorio eta gomendioak azalduz. Azkenik, lanaren
bibliografiak eta gehigarriak (elkarrizketak, testak… txostenari
sinesgarritasuna ematen diotenak) ezarriko genituzke
GORKA, MADDALEN ETA ANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario