Zer ideiak piztu
dizu gehien zure arreta irakaslearen jokabidean? Zergatik?
Hasiera batean irakasleak gogoko ez zuen gai bat eman
behar zuen, ala ere, gaia ondo landu eta jorratzen du; alde horretatik
profesionala iruditu zaigu.
Gainera, ikasleen arreta erakarri eta parte hartzea
sustatzen du, honela ikasgela talde bakar bat izatea lortuz. Ikasleak haien
artean koordinatu eta beraien gaitasunak taldearen onerako erabiltzen dituzten,
adibidez informatikan trebea zenak taldearen blog-a sortzen du, grafiteroak taldearen
logoa diseinatzen du…
Honez gain, irakasleak arloa aurrera eramateko
“autokrazia hipotetiko bat” sortzea erabakitzen du. Irakaslea ez da ohartzen,
ikasleak autokraziaren simulazio honetan geroz eta gehiago inplikatzen direla
erreala bihurtzen den arte. Atentzioa deitu digu zein puntutaraino utzi duen
irakasleak simulazio hau errealitate bihurtzen, izan ere, irakasleak hainbat
bandalismo zein jokaera estremisten (janzkera eta ideia ezberdinekoak ez
onartzea) berri badu ere, gauza guzti hauek bultzatzen dituen proiektuarekin
aurrera jarraitzeko erabakia hartzen du.
Beste irakasleekin ez da talde lanean haritzen, ez dauka
beste irakasleekin komunikaziorik eta honela autonomikoki jokatzen du. Izan
ere, gure hezkuntza sistemarekin alderatuz, ezberdintasuna ikusi dugu. Hemen
irakasleen arteko interakzioa dago, honekin besteen materiaren edukien berri
dutelarik.
Azkenik, iruditzen zaigu, taldearen inplikazioa handia
izanik, itsu-itsuan jarraitzen duten sekta txiki bat sortzen dutela. Irakasleak
bat-batean hau desegitean inpaktua handia da ikasleengan. Nahiz eta konturatu sekta
honen funtzionamendua desegokia zela, honek ematen zien segurtasuna oso handia
zen; Hauetako batzuk aurrera jarraitzeko nahia zuten eta ikasleetako bat bere
buruaz beste egitera iristen da.
GORKA, MADDALEN ETA ANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario