" La Caza" pelikula ikusi ondoren, honi buruzko iruzkin txiki bat egin dugu taldekideen artean.
"La caza" egunerokoan ikusten ez den filme horietakoa iruditu zait. Oso gogorra egin zait, agertzen duen egoera ulertzea erraza ez delako, baina aldi berean oso interesgarria egin zait.
"La caza" egunerokoan ikusten ez den filme horietakoa iruditu zait. Oso gogorra egin zait, agertzen duen egoera ulertzea erraza ez delako, baina aldi berean oso interesgarria egin zait.
Umeek gezurra esaten dutenean inola ere ez zaigu burutik pasatzen honelako iskanbila batera irits gaitezkeenik. Oso gogorra da kasu hau, baina argi ikusten dugu umeek beren guraso, lagun edo anai-arrebengandik ikasten dituztela gauzak. Eta hauek ulertu gabe errepikatzen dituztela.Guk normalean hitz edo esaldi txikiak entzuten ditugu umeen ahotatik ateratzen, baina ez zaigu buran sartu ere egiten honelako gezur handi bat ume baten ahotik atera daitekeenik ere.
Gainera, irakasleari erru guztia egozten diote inongo momentuan bere iritzia eskatu edo zer gertatu ahal izan den galdetu gabe. Zuzenean umeak esandakoa baiezkotzat eta egiazkotzat jo dute guztiek, momentu batzuetan umeak alderantzizkoa esan duen arren.
Bestalde, gaur egungo gizartean asko entzuten de "haurrek eta mozkorrek beti egia esaten dute" esaldia oso barneratua daukagu. Eta hau onartu egiten dugu. Badakigu haurrek gezurrak ez ditztela esaten baina entzundakoa errepikatzen dute eta honek gaizki ulertuak egotera eaman gaitzake.
Bukatzeko esan behar dut, erreflexiorako osos filme ona iruditu zaidala eta gauza askori buruz gogoeta egiteko balio izan didan pelikula bat izan dela eskolako metodo, irakasle/zuzendariaren jarrera eta funtzioak...
ANE DE MIGUEL RIKONDO
Filmean haur guztiek beti egia esaten dutela, zintzoak direla eta gezurrik esaten ez dutela uste dute helduek. Honen ondorioz, irakasle batek esperientzia traumatiko bat igarotzen du.
Bertan ikus dezakegu nola haur batek gezurrak esan ditzazkeen, izan ere, etxean entzun dituen ekintza batzuk ikastolan berari gertatu balitzaizkio bezala adierazten ditu.
Honek haurren inozentziari buruz erreflexionatzera bideratu nau, izan ere, pertsona askok uste dugu haur guztiak (haur izate soilagatik) zintzoak direla. Heldu askok haurren hitzak egi infinitutzat, egi bakartzat, hartzen dituzte eta uste hau egitzat hartzea akats larritzat hartzen dut. Izan ere, pertsona heldu batek, ona eta txarra ezberdintzen baditu ere, askok gezurrak esaten dituzte, laburketak burutzen dituzte, …
Beraz, heldua den pertsona bat, egia eta gezurraren arteko ezberdintasuna ezagututa ere (moralki ona eta txarra ezberdinduta ere), gezurra esateko gai bada, nola ez da haur bat gezurra izateko gai izango?
Egia da, haur bat ez dela ohartzen gezur txiki batek eragin ditzazkeen ondorio guztiak. Baina, horrek ez du esan nahi ez dela gezur bat esateko gai, izan ere, haur batek zerbait lortu nahi badu (adibidez irakasle baten arreta) edo heldu batekin haserretzen bada, heldu asko bezala gezur txikiez baliatzen da.
Honela, bere jokabidea egokia ez dela jabetzen bada ere, jokabide hau aurrera eramaten du. Adibidez, pelikulan haurrak egiten duen bezala, izan ere, haurra gezurretan ari dela jabetzen da, baina denbora aurrera doan heinean haurra bere gezurrak sinistera iristen da (heldu gehienek badakite honelako gezur batek ekartzen dituen eragin negatiboak eta ez zaie bururatuko honelako gezur bat esatea. Haur batek, ordea, ez du esaten duena eta irakaslearengan ekarriko dituen ondorio negatiboen arteko korrelazioa ikusten).
Lehenago esandakoa gazte eta helduei ere gertatzen zaie, hau da, gezur bat egitzat adierazi eta hau sinistera iristea. Adibidez, neska gazte bat bere buruaz beste egitera iritxi zen gezurrezkoa zen bizitza paralelo bat asmatu eta lagunak egiaz ohartu zirenean. Honekin, helduak gizartean barneratzeko gezurrak asmatzen dituztela ikus dezakegu eta haurrak beraien nahiak lortzeko erabiltzen dituzte.
Hala ere, haur gehienak imitazioaz baliatzen direla ohartu gaitezke, honela hauen jokabide ugari helduen jokabideen imitazioak direlarik. Beraz, haurren gezurrak helduen gezurren imitazioak izan daitezkeen ere planteatu daiteke, izan ere, haurrek entzuten dituzten edo esaten zaizkien gezurrez hauen ohartzen ez direla pentsatzen badugu ere,ezin dugu kontrolatu hauen pertzepzioaren interpretazioa.
Ondorioz, haur guztiak beti egia esaten dutela pentsatzen baduzu bi aldiz hausnartu behar duzula uste dut, izan ere, ohartu gabe pelikulako irakaslea zeu izan baizaitezke (begiak irekita ibili behar dugu ezin baitugu inorren hitzak guztiz kontrolatu; ezta gure ikasleak ere).
MADDALEN CARDENAS AÑORGA
No hay comentarios:
Publicar un comentario