"El Profesor Lazhar" pelikula ikusi ondoren, honek sortu dizkigun galderak erantzunez pelikulari buruzko iruzkin bat egin dugu.
Filmean ikusten den moduan, gazteak gela bateko partaide diren aldetik talde kontzientzia bat dute eta beraiek hau ez jakin arren, talde moduan funtzionatzen dute inkonszienteki bada ere. Eta talde bezala errutina batera ohitu dira.
Filmean ikusten den moduan, gazteak gela bateko partaide diren aldetik talde kontzientzia bat dute eta beraiek hau ez jakin arren, talde moduan funtzionatzen dute inkonszienteki bada ere. Eta talde bezala errutina batera ohitu dira.
Horrela ikusirik, maisu berria agertzen denean, Lazharri asko kostatzen zaio taldean integratzea. Berak, aurreko irakasleak irabiltzen zuen metodologiaren kontrako metodologia erabiltzen du ikasleekin. Eta ikasleei aurreko errutina alde batera uztea kosta egiten zaie, irakasle berriari konparaketak eginez, honen kontra jarriz... Baina irakasleak ere bere ikasleetara moldatzeko beharra du. Eta denborarekin ikus dezakegu, bi aldeek beren aldetik jarriz irakaslea taldean onartua izan daitekeela.
Honekin ikus dezakegu, pertsona orok errutina edo "mania" batzuk ditugula, eta honetatik atera edo hau aldatzea zaila dela. Denboraren poderioz eta bi aldeetatik bakoitzak bere aldetik jarriz, elkarlaguntzera iritsi gaitezke.
Beti kostatzen da, egina dagoen talde batean pertsona baten integrazioa lortzen, nahiz eta taldeak pertsona horrekin ondo eraman eta beren borondate onenarekin laguntzen sahiatzen diren.
Baina denbora kontua bestrik ez da, esan dugun moduan.
GORKA, MADDALEN ETA ANE
No hay comentarios:
Publicar un comentario