miércoles, 30 de octubre de 2013

EL PROFESOR LAZHAR - IRUZKINA

"El Profesor Lazhar" pelikula ikusi ondoren, honek sortu dizkigun galderak erantzunez pelikulari buruzko iruzkin bat egin dugu.

Filmean ikusten den moduan, gazteak gela bateko partaide diren aldetik talde kontzientzia bat dute eta beraiek hau ez jakin arren, talde moduan funtzionatzen dute inkonszienteki bada ere. Eta talde bezala errutina batera ohitu dira.

Horrela ikusirik, maisu berria agertzen denean, Lazharri asko kostatzen zaio taldean integratzea. Berak, aurreko irakasleak irabiltzen zuen metodologiaren kontrako metodologia erabiltzen du ikasleekin. Eta ikasleei  aurreko errutina alde batera uztea kosta egiten zaie, irakasle berriari konparaketak eginez, honen kontra jarriz... Baina irakasleak ere bere ikasleetara moldatzeko beharra du. Eta denborarekin ikus dezakegu, bi aldeek beren aldetik jarriz irakaslea taldean onartua izan daitekeela.

Honekin ikus dezakegu, pertsona orok errutina edo "mania" batzuk ditugula, eta honetatik atera edo hau aldatzea zaila dela. Denboraren poderioz eta bi aldeetatik bakoitzak bere aldetik jarriz, elkarlaguntzera iritsi gaitezke.
Beti kostatzen da, egina dagoen talde batean pertsona baten integrazioa lortzen, nahiz eta taldeak pertsona horrekin ondo eraman eta beren borondate onenarekin laguntzen sahiatzen diren. 
Baina denbora kontua bestrik ez da, esan dugun moduan.


GORKA, MADDALEN ETA ANE





EL PROFESOR LAZHAR

Gelan ikusiriko filme honek gure iritziak aldatu edo hauei buruzko erreflexiorako balio du. Oso interesgarria den aldetik, hau ikustea gomendatzen dizuegu.



domingo, 20 de octubre de 2013

IRAKASLE BATI ELKARRIZKETA

Eskola ezberdinetan hainbat urtetan ordezkapenak egiten aritu ondoren, etxetik gertu oso eroso sentitzen dela esan digu Leire Zarra Abril-ek. Lezo Herri Eskolan  LH3ko ikasleekin urte batzuk daramatzan irakasleak.


-Noiz erabaki zeuen irakaslea izatea?

 Erabaki, ez nuen erabaki. Ni biologia ikasten hasi nintzen eta lehen egunetik irakasleek gauzak argi jarri ziguten,  arlo horretan irteera gehiena irakasle moduan genuela esanaz. %5ak bakarrik  izango zuela ikerketa eta antzeko arlotan ibiltzeko aukera. Niri nahiko gaizki joan zitzaidan lehen urtea eta urte sabatikoa egitekotan nengoenean nire amak magisteritzan hasteko konbentzitu zidan. Eta egia esan gustokoa izan nuen, izan ere haurrak gogoko ditut.


-Lan honek zure espektatibak bete al ditu?

Ez dakit… egia esan ez nuen espktatibarik. Ni ikastera nindoan, ikasleengandik ikastera eta beraiekin harreman eta hartu-eman harreman horretan parte hartzera.


-Lehenengo eguneko motibazio berdinarekin jarraitzen duzu?

Taldearen arabera. Aurten talde oso ona tokatu zait eta oso motibatuta nago, gustura. Gainera gauza ezberdin gehiago egiteko aukera ematen dizu. Baina talde txarrak ere izan ditut eta motibazioa zeharo jaisten zait; Ez didalako denbora ematen lanak amaitzeko, talde aniztasunari aurre egiteko edota proiektu berriak garatzeko. Honelako kasuetan talde aldaketa edota lan aldaketa planteatzen dut (ironia).


-Zein metodo erabiltzen dituzu ikasleak motibatzeko?

Ikaslearen arabera. Bere esperientziatik abiatzen naiz bere kuriositatea eta jakin mina sortzeko helburuarekin. Lan zaiala denak motibatzea, izan ere guri bezala ere bakoitzari gauza ezberdinak motibatzen die. Batzuek gaia gustuko dute eta edukiak erraz barneratzen dituzte, beste batzuk berriz, ,manipulatu egin behar dituzu jakin mina sortzeko.

-Taldeko haur guztiak maila berdinean garatzen direla uste duzu?

Ez, eta nabaria da. Guztiok dakigu hori.


-Eta atzean geratzen direnekin, nolako estrategiak erabiltzen dituzu aurrera egiteko?

Bakarka aritzen naiz. Tarteka , nirekin geratzen dira jolas edo jangela garaian, ariketak errepasatzen . Edota saio baten barruan jolasteko tarte bat ematen diet, ni zailtasun gehien dituztenekin geratzen naizen bitartean. Gainera, batzuk atzuk oso autonomoak dira, beraz, lanak erraz egiten dituzte eta ni besteen tartean edo ondoan  ibiltzen naiz. Beste aukeretako bat bigarren irakasle edo laguntzailea izate da, honela laguntza geiago jasotzen dute. Edota gurasoekin ere hitz egiten dugu, etxean haurrari nola eta zertan lagundu behar dioten esanez.


-Noiz larritu behar gara haur baten egoera kaxkarraz?

Irakaskuntzan bete beharreko helburu batzuk ditugu. Gehien bat hizkuntza eta matematika arloetan. Helburu hauek gainditzen ez dituztela ikusten dugunean larritzen gara benetan. Adibidez: hirugarren maila batean gehiketak eta kenketak egiten ez dakienarekin larritzen gara.


-Eta metodologia honetan aldaketarik egon beharko litzateke?

Gauza batzuk aldatu beharko lirateke, nola... malgutasun gehiago… dena… Hobetzeko badago lan pixka bat.


-Irakasleek ze marjen daukazue materiala moldatzeko?

Ikastetxearen arabera. Orain nagoen ikastetxean adibidez, nahiko  malgutasun dugu. Liburu batzuk banatzen zaizkigu gai ezberdinekin eta erritmoaren arabera, ikasleek gaiaren edukiak barneratzean, jarraitzen dugu aurrera. Beste ikastetxe batzuetan berriz gai bakoitza egun konkretu batzuetan eman behar da. Nahiz eta edukiak ez barneratu; ulertzen duenak ondo eta bestela eskolatik kanpo, partikularretan, moldatu beharko da. Aurtengo ikastetxean berriz, zailagoak diren gaiei, biderketei adibidez,  denbora gehiago dedikatzen diegu, ezinezkoa da 15 egunetan dena erakustea


-Etxean, eskolako lanetan sartu beharreko orduekin ados al zaude?

Adin batetik aurrera etxeko-lan gutxi batzuk bidaltzen ditugu ohitura hartzeko. Adibidez hirugarren mailan astebetean matematikako fitxa bat eta hizkuntzako beste bat egin behar dituzte. Honetaz gain, klasean denbora galtzen eta lanak amaitzen ez dituztenei etxean amaitzeko eskatzen zaie. Edota momentu jakin batzuetan hasten bazara biderketak egiten eta asteburua tartean badago eta lau egun pasa arte  ez baduzu biderketekin jarraituko, edukiak barneratzen edota gogoratzen laguntzeko, pare bat ariketa bidaltzen dizkiegu. Baina orokorrean ez dira bidaltzen, ohitura hartzen joateko helburuarekin ez bada.


-Gurasoek eskua sartu behar dute haurren etxeko lanetan?

Orokorrean nahiago dugu ez laguntzea, aurrera jarraitzen uzten ez dien zailtasuna gainditzeko ez bada. Baina eskatzen dugu, haurra etxeko lanak egiten ari bada, gurasoren bat ondoan egotea,  haurrak behar duten segurtasuna bermatzeko.

-Beraz, gurasoen esku sartzea dagoela jakinda, nola baloratzen dituzue etxeko lanak?

Etxeko-lanetan baloratzen duguna ikasleak berak hauek egiteko hartzen duen ardura da. Ez dugu baloratzen ondo edo gaizki egin dituzten. Ikasleak baloratzeko egunerokoan oinarritzen gara, eta zenbait frogatxo ere egiten dizkiegu.

-Egiten dituzun balorazioak kuantitatibo edo kualitatiboak dira?

Biak. Alde batetik hasieratik bukaerara izan duten progresioa baloratzen dugu, baina bestetik kuantitatiboki ere baloratzen ditugu, izan ere, aktatan notak jarri behar ditugu azkenfinean.


-Prozesua baloratzen zertan fijatzen zara?

Lan egiteko gogoa, jakin-mina, jarrera, txukuntasuna, saiakeran, aurrera egiten duen ala ez.


GORKA,MADDALEN ETA ANE



miércoles, 16 de octubre de 2013

"LA CAZA" PELIKULARI BURUZKO IRITZIA

" La Caza" pelikula ikusi ondoren, honi buruzko iruzkin txiki bat egin dugu taldekideen artean.


"La caza" egunerokoan ikusten ez den filme horietakoa iruditu zait. Oso gogorra egin zait, agertzen duen egoera ulertzea erraza ez delako, baina aldi berean oso interesgarria egin zait.


Umeek gezurra esaten dutenean inola ere ez zaigu burutik pasatzen honelako iskanbila batera irits gaitezkeenik. Oso gogorra da kasu hau, baina argi ikusten dugu umeek beren guraso, lagun edo anai-arrebengandik ikasten dituztela gauzak. Eta hauek ulertu gabe errepikatzen dituztela.Guk normalean hitz edo esaldi txikiak entzuten ditugu umeen ahotatik ateratzen, baina ez zaigu buran sartu ere egiten honelako gezur handi bat ume baten ahotik atera daitekeenik ere.


Gainera, irakasleari erru guztia egozten diote inongo momentuan bere iritzia eskatu edo zer gertatu ahal izan den galdetu gabe. Zuzenean umeak esandakoa baiezkotzat eta egiazkotzat jo dute guztiek, momentu batzuetan umeak alderantzizkoa esan duen arren.


Bestalde, gaur egungo gizartean asko entzuten de "haurrek eta mozkorrek beti egia esaten dute" esaldia oso barneratua daukagu. Eta hau onartu egiten dugu. Badakigu haurrek gezurrak ez ditztela esaten baina entzundakoa errepikatzen dute eta honek gaizki ulertuak egotera eaman gaitzake.


Bukatzeko esan behar dut, erreflexiorako osos filme ona iruditu zaidala eta gauza askori buruz gogoeta egiteko balio izan didan pelikula bat izan dela eskolako metodo, irakasle/zuzendariaren jarrera eta funtzioak...


ANE DE MIGUEL RIKONDO



Filmean haur guztiek beti egia esaten dutela, zintzoak direla eta gezurrik esaten ez dutela uste dute helduek. Honen ondorioz, irakasle batek esperientzia traumatiko bat igarotzen du. Bertan ikus dezakegu nola haur batek gezurrak esan ditzazkeen, izan ere, etxean entzun dituen ekintza batzuk ikastolan berari gertatu balitzaizkio bezala adierazten ditu. Honek haurren inozentziari buruz erreflexionatzera bideratu nau, izan ere, pertsona askok uste dugu haur guztiak (haur izate soilagatik) zintzoak direla. Heldu askok haurren hitzak egi infinitutzat, egi bakartzat, hartzen dituzte eta uste hau egitzat hartzea akats larritzat hartzen dut. Izan ere, pertsona heldu batek, ona eta txarra ezberdintzen baditu ere, askok gezurrak esaten dituzte, laburketak burutzen dituzte, … Beraz, heldua den pertsona bat, egia eta gezurraren arteko ezberdintasuna ezagututa ere (moralki ona eta txarra ezberdinduta ere), gezurra esateko gai bada, nola ez da haur bat gezurra izateko gai izango? Egia da, haur bat ez dela ohartzen gezur txiki batek eragin ditzazkeen ondorio guztiak. Baina, horrek ez du esan nahi ez dela gezur bat esateko gai, izan ere, haur batek zerbait lortu nahi badu (adibidez irakasle baten arreta) edo heldu batekin haserretzen bada, heldu asko bezala gezur txikiez baliatzen da. Honela, bere jokabidea egokia ez dela jabetzen bada ere, jokabide hau aurrera eramaten du. Adibidez, pelikulan haurrak egiten duen bezala, izan ere, haurra gezurretan ari dela jabetzen da, baina denbora aurrera doan heinean haurra bere gezurrak sinistera iristen da (heldu gehienek badakite honelako gezur batek ekartzen dituen eragin negatiboak eta ez zaie bururatuko honelako gezur bat esatea. Haur batek, ordea, ez du esaten duena eta irakaslearengan ekarriko dituen ondorio negatiboen arteko korrelazioa ikusten). Lehenago esandakoa gazte eta helduei ere gertatzen zaie, hau da, gezur bat egitzat adierazi eta hau sinistera iristea. Adibidez, neska gazte bat bere buruaz beste egitera iritxi zen gezurrezkoa zen bizitza paralelo bat asmatu eta lagunak egiaz ohartu zirenean. Honekin, helduak gizartean barneratzeko gezurrak asmatzen dituztela ikus dezakegu eta haurrak beraien nahiak lortzeko erabiltzen dituzte. Hala ere, haur gehienak imitazioaz baliatzen direla ohartu gaitezke, honela hauen jokabide ugari helduen jokabideen imitazioak direlarik. Beraz, haurren gezurrak helduen gezurren imitazioak izan daitezkeen ere planteatu daiteke, izan ere, haurrek entzuten dituzten edo esaten zaizkien gezurrez hauen ohartzen ez direla pentsatzen badugu ere,ezin dugu kontrolatu hauen pertzepzioaren interpretazioa. Ondorioz, haur guztiak beti egia esaten dutela pentsatzen baduzu bi aldiz hausnartu behar duzula uste dut, izan ere, ohartu gabe pelikulako irakaslea zeu izan baizaitezke (begiak irekita ibili behar dugu ezin baitugu inorren hitzak guztiz kontrolatu; ezta gure ikasleak ere).

 MADDALEN CARDENAS AÑORGA

LA CAZA

Gelan ikusitako pelikula honen trailerra duzue honako hau. Oso interesgarria da eta normalean iksuten ditugunen antzik ez duen pelikula bat da. Merezi du ikusteak.




lunes, 14 de octubre de 2013

LA GUERRA DEL GOLFO

Irakasleak artikulu bat eman ondoren, honi buruzko lanketa bat egin dugu eta gero gela osoaren aurrean aurkeztu dugu gaia geure geure iritzia azalduz. (neutralitatea vs. beligerantzia)

Testuak honako hau zioen:

" (Era en otoño de 1990, en los periódicos y en la calle se debatía sobre si el Gobierno español debía de haber enviado buques de guerra a la zona dela conflicto del golfo Pérsico.)
Ramón es el profesor de filosofía de una clase de Bachillerato con adolescentes de 16 años. Es un militante pacifista y está en contra del servicio milita obligatorio. El otro día habló en clase del conflicto den golfo Pérsico. Explico a los alumnos su posición al respecto y, entre otras cosas, insistió en que creía que España no debía enviar barcos a la zona del conflicto. Dijo  también que consideraba que el Gobierno español no tenía ningún derecho a mandar allí a jóvenes que estaban  haciendo la mili, y mucho menos contra su voluntad. Una vez expuestas y argumentadas sus opiniones, y después de manifestarse también que, como probablemente ellos  - los alumnos - ya sabrían, todavía no había mucha gente que compartiera estas opiniones, abrió el debate para que todos pudieran decir lo que pensaban al respecto. Durante la discusión, el profesor se limitó a moderar, sin intervenir en el contenido. Al final, informó que dos días después  estaba convocada una manifestación legal para presionar al Gobierno para que retirara los barcos de guerra que había enviado a la zona del conflicto.  Dijo que el pensaba asistir, pues hay que manifestar y defender públicamente las propias ideas cuando es necesario. Insistió también en que estas cuestiones directa o indirectamente afectan a todos: ellos mismos podían tener un hermano mayor al que habrían podido enviar al Golfo, y, en cualquier caso, al menos los chicos, dentro de muy poco tendían que hacer la mili. Por tanto, era bueno que empezaran a reflexionar sobre estas cuestiones y actuaran en consecuencia. "

Hau irakurri ondoren, guk geure erreflexioak eginda, gure ustez irakasleak gaizki zertan jokatu zuen eta zergaitia azaldu genuen. Eta bere kasuan geuk zer egingo genuen planteatu genuen.
Gelakideei azaltzeko, guk eginiko marrazkiekin osaturiko power-point bat erabili genuen azalpenak emateko.


 
 

 

 

 

 

 

Gure azalpenean ere gelakideen iritzia eskatu genuen, guk geurea eman aurretik.


GORKA, MADDALE ETA ANE


viernes, 4 de octubre de 2013

"La Ola" Pelikulari buruzko iritzia


Zer ideiak piztu dizu gehien zure arreta irakaslearen jokabidean? Zergatik?

Hasiera batean irakasleak gogoko ez zuen gai bat eman behar zuen, ala ere, gaia ondo landu eta jorratzen du; alde horretatik profesionala iruditu zaigu.
Gainera, ikasleen arreta erakarri eta parte hartzea sustatzen du, honela ikasgela talde bakar bat izatea lortuz. Ikasleak haien artean koordinatu eta beraien gaitasunak taldearen onerako erabiltzen dituzten, adibidez informatikan trebea zenak taldearen blog-a sortzen du, grafiteroak taldearen logoa diseinatzen du…
Honez gain, irakasleak arloa aurrera eramateko “autokrazia hipotetiko bat” sortzea erabakitzen du. Irakaslea ez da ohartzen, ikasleak autokraziaren simulazio honetan geroz eta gehiago inplikatzen direla erreala bihurtzen den arte. Atentzioa deitu digu zein puntutaraino utzi duen irakasleak simulazio hau errealitate bihurtzen, izan ere, irakasleak hainbat bandalismo zein jokaera estremisten (janzkera eta ideia ezberdinekoak ez onartzea) berri badu ere, gauza guzti hauek bultzatzen dituen proiektuarekin aurrera jarraitzeko erabakia hartzen du.
Beste irakasleekin ez da talde lanean haritzen, ez dauka beste irakasleekin komunikaziorik eta honela autonomikoki jokatzen du. Izan ere, gure hezkuntza sistemarekin alderatuz, ezberdintasuna ikusi dugu. Hemen irakasleen arteko interakzioa dago, honekin besteen materiaren edukien berri dutelarik.
Azkenik, iruditzen zaigu, taldearen inplikazioa handia izanik, itsu-itsuan jarraitzen duten sekta txiki bat sortzen dutela. Irakasleak bat-batean hau desegitean inpaktua handia da ikasleengan. Nahiz eta konturatu sekta honen funtzionamendua desegokia zela, honek ematen zien segurtasuna oso handia zen; Hauetako batzuk aurrera jarraitzeko nahia zuten eta ikasleetako bat bere buruaz beste egitera iristen da.



GORKA, MADDALEN ETA ANE

"La Ola" pelikula

Honako hau Autokrazian oinarriturik dagoen pelikula dugu. Eskola bateko Proiektu Astean aurrera eramaten den klase batean gertatzen denaren ildora doa pelikula osoa.