domingo, 22 de diciembre de 2013

EL PROYECTO DE INVESTIGACIÓN - ACCIÓN

Honako hau " El proyecto de investigación - acción" irakurgaiaren sintesia da. Gaur egun arazoak konpontzeko askotan erabili ohi den metodoa da.

Izaera ziklikoa duen ikerkata da honako hau. Ekintza baten ikerketak, ziklo bat baino gehiago egotea suposatzen baitu. Espiral autoerreflexiboa bezala kontsideratua den ekintza plana da hau.  Honek prozesuak antolatzen laguntzen du.

Egoera gatazkatsu batetik habiatuz, hau hobetu edo aldatzeko asmoz egiten da. Onen hasierako egoera kontu handiz aztertu, hau aldatzeko plan estrategiko bat planteatuz eta etengabeko erreflezio bat burutuz. Hau oso era arretatsuan, sistematikoan eta zehaztasun handiarekin egin behar da.

Proiektu honen helburua, pertsonenen hobekuntza eta eraldatze soziala ematea da, beraz elkarlana eta kolaborazio asko eskatzen duena da. Beraz garrantzitsua izango da beste pertsonaren bat inplikatzea proiektuaren eraikuntza egiten denean: ikaslegoa, tutorea, beste irakaslerenbat...
Beraz beharrezkoa izango da harreman berriak egitea, entzuten ikastea, informazioa kudeatzen jakitea eta ikerketan inplikatzen jakitea.

Ikerketari hasiera emateko, ideia orokor batetik habiatuz, gau aldatu edo hobetzea helburu harturik, arazoa identifikatu eta honen diagonostikoa egin behar da. Geroago akzio hipotesia planteatuz, hau da, estrategia bat planetatuz. Hipotesiak izango baitira gure lanaren foku eta nondik norakoa markatuko dutenak.

Egoeraren diagnostikoa egiteko momentuko egoeraraen, azalpen eta deskripzioa konprentsibo bat egitea komeni da. Nabaritasunak aurkitu eta hauek habiapuntutzat hartuz, ekintza planeko nabaritasunekin konparatuz.

Bestalde, oso erabilgarria egingo da aztertu nahi den gaiari buruzko informazioaren bilketa bat egitea, gai horri buruzko ikerketak egiten nor ari den... Eginiko ikerketetatik baliogarria zaizun informazioa hartzea garrantzitsua da, betiere autore bakoitzaren erreferentziak lanenean erreflejatuz.

Behin informazioa bilduta, plana diseinatzeko ordua da; zer ekintza txertatu nahi diren pentsatzeko unea. Plana, aurrez dagoen egoera eta errebisatutako dokumentaletatik habiatuz egingo da. Eta kontuan hartu beharko da nork zein informatuko duen, rolen espezifikazioa eta metak zehaztea ezinbesteko egingo dela.

Plangintza burutzeko kronograma edo egutegi bat eduki ohi da gehienetan, non bertan emango den pausu bakoitza eta denborak bete beharko diren.  Eta hau edukitzea ez da batere gaizki etortzen.

Planak aurrera egiten duen einean, datuak hartzea komenigarria da, gero lanaren erreflexio atala defendatzeko balioko duelako. Datuak jasotzea ezinbestekoa da, gertatzen ari diren hobekuntzez jabetzeko. Akzioak, berezko akzioan zein pertsonen akzioengan berrerortzen derelako.


Ikerlariak taldekatzeko hiru kategoria erabili ditu: instrumentuak, estrategiak eta medio audiobisualak. Ikerketaren kalitatea erabilitako teknikaren baitakoa da, honela irakaskuntzaren helburuaren araberakoa izango da teknika; datuen bilketa ere honek baldintzatuko duelarik. Beraz, teknika berdina gauza ezberdinak aztertzeko erabili ahalko dela kontuan hartuko da. Ondoren, dedikatu ahal diogun denbora izan behar dugu kontuan.

Estrategia audiobisualetan zentratuz, hainbat teknika daude:

1. Behaketan oinarrituak
Iketzen duen fenomenoa zuzenean ikusten duena da. Hau ikerkuntzako datu bilketarako erabiltzen du.

1.1.Behaketa partziala: denbora batez datu bilketa bat burutuko da (metodologiakuantitatiboa).

1.2."Notas de campo": ezberdinak izan daitezkeen ikerketak dira, zeinek naturako fenomenoak aztergai dituzten: metodologikoak, personalak, teorikoak, deskriptiboak eta reflexiboak izan daitezke.

1.3. Egunerokoa: Informazioa biltzeko teknika, egunero burutu beharrekoa da, zeinek denbora asko eskatzen duen. (ikusi eta erregistratu)

1.4.Erregistratutako anekdotak: errealitateko zati jakinak.

1.5. Informe analitikoak: Ikertzaileari hausnartzen laguntzen dio honek, informe bat idaztea dago eta ondoren ebaluaketa bat.

1.6. Perfilak: egoera edo pertsona baten erregistroa dira, hauen ikustuntua ematen dutenak.

1.7.Neurtzeko eskala: neurtzeko instrumentua da.

2.Hizketaldian oinarrituak
Ikertzailearen prespektibatik datu bilketa: entrebista, test, galdeketa...en bidez egina

2.1. Galdeketa zehatza: datu bilketa unibertsalena da

2.2.Entrebista:gertakari edo gauza subjektiboak biltzen dituena da, ahoz egina, baina egituratua, egoera asimetrikoa eta helburu jakin batetarako egina.
Hau planifikatua, garapen jakin batekoa, estrukturatua (hasierako, erdiko, bukaerako faseak), galderak formulatuak, informazioa zehazki erregistratua eta baloratua izango da.

2.3.Diskursoa: hau egunerokotasunean informazioa biltzeko erabilia da, honela ikerketetan ere informazio bilketarako erabilia izango da.
Hau ordea, planifikatua izango da, honela zer galdetu, neutralak izatea, geldiuneak, denen partehartzea, iritzi oro biltzea eta abar zehaztua eta betea izango delarik.

3.Dokumentuen analisia:
Materiala aztertzea informazioa biltzeko beste modu bat izango da. Honela, dokumentu ofizialak, egunerokoak, dokumentu pertsonalak erabili daitezkelarik.

4. Medio audiobisualak: informazioa erregistratzeko erabiltzen ditu ikertzaileak.4.1.Argazkiak

4.2.Bideo grabaketak

Hausnarketa:

Ikerketa-ekintza prozesuaren azkeneko fasea da. Lortutako datuekin nola jokatu erabakitzeko garaia da, hau da, datuei esanahia ezartzeko unea izango da. Aldi honetan, ikertzailearen trebetasuna estiloa eta esperientziak hartuko dute parte.

Hausnarketaren prozesu honek, oinarrizko eginkizun batzuk jorratzea eskatzen du. Bost puntutan banatu ditugu.

Lehena, informazioa biltzea izango da, ondoren, datuak prestatu eta laburbilduko ditugu, ulerkorrak eta erabilgarriak izan daitezen.

Bigarrena, informazioa murrizteaz da, ikertzaileak lortu nahi duenaren arabera gai fokalizatu behar du, honela, datuak ahalik eta gehien laburbiltzeko aukera izateko. Datuak laburbilduz lortuko baitugu informazioa erabilgarria izatea.
Datuen murrizketa lortzeko ezinbestekoa izan da, informazioa kodifikatzea eta sailkatzea, honela, analisi unitate bakoitza sailkatuak egongo dira. Behin informazioa sailkatuta errazagoa egingo zaigu, ikerketarako baliagarria diren datuak identifikatzen.

Hirugarren puntua, behar dugun informazioa identifikatu eta honen aurkezpen garbia egitea da. Honetarako ditugun baliabideak ugariak dira, esate baterako: diagramak, taulak, eskemak...

Laugarren puntuaren helburua, lanaren sinesgarritasuna bilatzea da, hau da, irakurleri emandako datuetan sinesteko aitzakiak eman behar dizkiogu, honela lanaria balorea emanez. Hau lortzeko zenbait trikimailu daude: baieztapenak egitea, nabarmenak diren gauzak adieraztea, beste pertsona batzuk inplikatzea, materiala erreferentziatzea, demostrazioak egitea, informazioa iturri ezberdinetatik lortzea… Honela, ikerketak sinesgarritasuna lortzeaz gain, dependentzia eta transferentzia lortuko du, hau da, ikerketaren baliagarritasuna ez da denborarekin galduko eta beste testu eta subjektuetan aplikagarria izatea lortuko dugu.

Hausnarketaren bosgarren eta azkeneko puntua, informazioa interpretatzea da. Ekintza ikerketa egitera bultzatu diguten hipotesiei erantzuna emateko unea da, honela, bildutako informazioari zentzua emanez gure teoria sortuko dugu. Behin ikertzailea, ikerketa prozesuaren fase honetara iristen denean, galdera zein hipotesi berriak formulatzen hasten da, honela, ziklo berri bati hasiera emanez.


IKERKETAREN TXOSTENA

Txostenaren helburua lortutako emaitzak plazaratzea eta beste pertsonentzako baliagarria suertatzea da. Irakasleriaren eskura egon behar du, eta hauek eskuratzeko ekintza komunikatzea da biderik errazena.

Txostenaren presentazioak argia eta zehatza izan behar du, eta irakurleari datuen irakurketa errazten diola ziurtatzeko egitura egokia egin behar da.
Egituraren adibidea izan daiteke:

Lehendabizi txostenaren nondik norakoak, azalduko dugu, honela irakurleri txostenak balio dion jakitea ahalbidetuko dugu. Ondoren, lanari sarrera egingo genioke, lana gauzatzearen zergatiak eta hipotesiak zein diren azalduz. Honela, irakurlea orientatuko dugu. Behin, txostenaren zentzua azalduta, ikerketaren azterketari ekingo genioke: lanaren planifikazioa, garapena, hausnarketa eta ebaluazioa, eta azkenik ondorio eta gomendioak azalduz. Azkenik, lanaren bibliografiak eta gehigarriak (elkarrizketak, testak… txostenari sinesgarritasuna ematen diotenak) ezarriko genituzke




GORKA, MADDALEN ETA ANE


EKINTZA IKERKETA

MADDALEN CARDENAS AÑORGA
m_car@live.com

Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola


SARRERA

Ikerketa bat, nire iritziz, uste edo hipotesi bat egiaztatu edo deuseztatzeko egiten den gai bati buruzko behaketa eta azterketa da. Honela, aurkitzen diren emaitzetaz baliatuz, aztertu den gaiari buruzko ondorio batzuk ateratzen dira; gaiari buruz aztertuaz eta errealitatea zure usteen berdina den ala ez jakitera iritsiaz.
Honela, hezkuntza alorrean, hartu eman honetan parte hartzen duten faktore eta ekintza ezberdinen inguruan aztertzen da, hezkuntza hobeago bat, pertsonen arteko harreman hobea eta abar bilatzeko asmoz. Eta irakasleak, bere irakasle zein beste roletan (tutore eta abar) egoera ezberdinen aurrean emaitza onenak ematen dituzten jarrerak, teoriak eta abar ezagutuaz, egoera ezberdin hauen aurrean jarrera egokiena hartzeko probabilitate gehiago izango du.
Gure kasuan, guraso bati bere semeak, Xabier izenekoak, errepikatzen duela esan diogu. Egoera hau aurrera eramateko mila jarrera ezberdin hartu daitezke, baina gu ahalik eta egokiena hartzen saiatu gara.
Gai honekin jarraiki, gurasoari entzun ez duen gauza bat komunikatzeko leku eta modu komodoena bilatzeko informazioa bilatzen saiatu naiz, zehazki irakasleak zer egin dezakeen egoera honetan (eta egoera ezberdinetan) ahalik eta ondoen jokatu ahal izateko behatzean zentratu naiz. Ea artikulu ezberdinek zer aholkatzen duten konparatzeko eta ondorio bat ateratzeko.

IKERKETA ARTIKULUAK
Lehen artikuluak dioenez, irakaslearen heziketan garrantzitsuena egoera ezberdinetan aurrera ateratzeko tresnak irakastea da. Honela, tresna hauek erabiltzea bakarrik irakatsi ordez, hauen ondorioak aurreikustea ere beharrezko izango dela dio. Honetarako, irakaskuntza aktibo bat planteatzen da, non irakasleak ikasleak ongi ezagutzeaz gain, etengabeko ikaskuntza bat aurrera eramango duen. Honela, hainbat gauza planteatzen dira, zein baliagarriak izango direla dioen irakasleak bere rolak aurrera eraman ditzan.
Alde batetik, erabaki bat kontzientziaz hartzerakoan jarraitu beharreko pausoak planteatzen ditu:
Helburua zehazki jakitea, zailtasunak ezagutzea (erreflexionatzea hauetaz eta kontuan hartzea), galderak sorrarazi (nolako arazoekin aurki naiteke?), egoera hobetzeko gauzak planteatu (lekua, ordua, ahotsa, rola eta abar), hipotesiak planteatu (pasako dela uste duzuna eta abar), estrategiak planifikatu, egoera kontrolatzeko ezagutu beharrekoa behatzea eta abar. Ondoren, auto-ebaluazio bat egitea beharrezkotzat ikusten du (0. Cristina (2003). La investigación-acción como estrategia de aprendizaje en la formación inicial del profesorado.).
Bigarren artikuluak, berriz, giza jarrerei buruzkoa da, non giza erlazioen zailtasuna azaleratzen den. Honek dioenez, ezaguna dugu pertsonen arteko elkarrekintza zaila dela, izan ere, hainbat jarrera natural eta ikasiren ondorioz elkarrekintza mugatzen dugu, nahi dugunean gurekin erlazionatzea zailduaz. Adibidez jarrera blokeatzaile batzuk honako hauek dira: neutralitatea, superioritatea, dogmatismoa eta abar. (F. Q.Sindo (2000). Análisis crítico de las actitudes bloqueadoras de la comunicación humana. Universidad de Huelva)



KONTESTUALIZAZIOA

Irakasle izatea, nire iritzi, ez da lau urtetan ikasitako edukiekin bukatzen den lana. Alde batetik, gaur egun irakasle naizelakoan nago, hau da, eskola kiroleko haurrei gorputza lantzen zein gizarteko hainbat balore erakusten dizkiet, helduei kiroldegian aisialdian ekintza fisikoa burua erabiliz nola egin, haur gazteei partikularrak ematean hezkuntzako edukiak … Eta unibertsitatean ekintza hauetan hobeto nola jokatu erabakitzeko edukiak ikasten ditudalakoan nago, non irakasle funtzioa duzunean erabaki egokiak hartzeko baliabideak eskuratzeko.
Honez gain, ikastola bateko haur hezkuntzako irakasle izatera iristen naizenean, karrera amaiturik dudanean, lan hau amaitzen ez delakoan nago, ikaskuntza ez baita inoiz amaitzen, beti dago egoera berri, kontrolaezinen agerpena emateko aukera edo eduki berriak azaltzekoa. Ondorioz, irakaskuntza zerbait aktibo bezala ikusten dudanez, nire heziketa aurten hasi ez delakoan nago, hau da, lehenago burutu ditudan lan ezberdinak edo ikasketak ere nire formazioa osatzen dutela pentsatzen dut.
Hala ere, irakasle-ikerlari bezala, hastapenetan nagoelakoan nago. Izan ere, irakasle izateko edukiak barneratzen dihardut oraindik eta bide luzea ikusten dut ofizialki irakasle izateko oraindik. Hala ere, egunero jarrera ezberdinak hartzen, egoerak aztertzen eta abar nire etorkizuneko irakaslearen jarrera osatzen ari naiz, hau da, egunerokotasuna aztertuz edo ikertuz nire etorkizuneko irakaslea osatzen dihardut.


METODOA

Hautatu dudan metodologia aktiboa da, hau da, irakaslea bere edukiak transmititzeko orduan zein gurasoekin hitz egiterako orduan jarrera aktiboa izan behar du. Honez gain, jarrera hau kontzientea izan behar da, irakasleak badaki aktiboa izan behar duela eta jarrera hau erabiliko du bere rolean. Gainera, irakasleak bere egunerokotasuneko akatsak eta hobetzekoak interpretatuko ditu, hau da, irakaslea ez da perfektua eta egunerokotasunean bere jarrerak beti izango du zer hobetu. Horrela, irakasleak gurasoekin hitz egin behar badu, nahiz eta bere ustean jarrera egokiena erabili, elkarrizketa amaitzean emaitzaren arabera beste baterako jarrera egokia izan den ala ez hausnartzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, eginikoa aztertzeak emango dio irakasleari hobetzeko aukera.
Etorkizuneko irakasle izango naizen aldetik, irakaslearen jarreran zentratu naiz, izan ere, hobekuntzarako iturritzat dut hau. Urte asko dira ikasle rolean dihardudala eta hainbat irakasle ezberdin aurkitu ditut ibilbide honetan, zeinek jarrera oso ezberdina duten. Irakasle hauetako asko tutoretzat izan ditut eta hauen jarrera ere oso ezberdina izan da elkarren artean. Ondorioz, aukera anitz daudela jakinik, nik egoera bakoitzean egokien jokatzeko jarrera izateko, honetan aztertzea beharrezkotzat dut. Horregatik gai hau aukeratu dut aztergai, non irakaslearen jarrera aktiboa eta kontuan hartu behar dituen pertsonen arteko elkarrekintzaren zailtasunak hautatu ditudan.


IKERKETA PROIEKTUA

1.PLANIFIKAZIOA
Gurasoarekin hitz egin aurretik, zailtasunak, gaizki atera daitekeena, gurasoaren jarrera aurreikusi, estrategiak aukeratu eta abar egin behar direla dio irakurritako ikerketak.
Nik, irakasle rola hartu dudanean, ahalik eta ongien komunikatzeko estrategietan eta honi komunikatzerako orduan benetako elkar komunikazioa sortzen saiatzeko gorputz zein ahozko estrategietan zentratu naiz. Baina, ikerketa honek zioen planifikazioan, ekintzaren egoeraren aurreikuspen orokorra egiten da, non nik hartu nituen baino aspertu gehiago hartzen diren kontuan. Adibidez, ez nituen zailtasunak aurreikusi eta nahiz eta hauek sortu ez ziren, egoera erreal batean, gurasoen jarreraren arabera, zailtasunekin aurkitzeko aukerak nituelakoan nago.
2.EKINTZA
Gurasoarekin hitz egin dut, non bere haurrak errepikatu behar duela adierazi diodan. Hau burutzerako orduan, urduritasuna kontrolatu eta ahalik eta lasaien esplikatzen saiatu nahiz, gertutasuna azalduaz eta gurasoak autoritatetzat ez hartzea saiatuaz. Bigarren artikuluak batez ere, ekintza burutzerako orduan irakasleak giza interakzioan hartu beharreko jarrerari buruz dihardu eta honek zihoenez, nik egindakoa egokia izango zen, izan ere, gizakia naturalki defentsiboki jartzen da holako jarreren aurrean.
3.BEHAKETA
Behaketa bidez, irakasleak egoeran jarrera egokiena aukeratu dezake, honela gurasoarekin hitz egiten ari nintzenean honen gorpuzkeran zein hitzetan zentratu nintzen, hau da, honek esaten zuenaz gain nola esaten zuen behatu nuen. Honela, bere jarrera identifikatu eta erantzun egokiena eman ahal izateko. Izan ere, behaketa ikerketaren zati garrantzitsu bat da, ez ikerketa burutzen ari zarenean bakarrik, aurrez burututako behaketek ondorengo ekintzak hobetzea ekarriko baitizute, behatu ostean ondorio batzuk ateratzen badituzu, noski.
4.HAUSNARKETA
Honela, gurasoarekin hitz egin ostean, erabilitako estrategiak egokiak ziren ala ez ondorioztatu nuen. Adibidez, komunikazioa errazteko burua mugitu, onomatopeien erabilpena eta abar onuragarria izan zelakoan nago. Nire iritzi, zati hau da ikerketa baten funtsa, aurrez eginiko guztia hausnarketa batera iristeko da, izan ere, hau izango da ondorioa, lan guztia burutzearen emaitza.

Konfrontazioaren ostean, honako ondorio hauek atera ditut:
Alde batetik, gorpuzkerak uste baino eragin handiagoa duela komunikazioan. Honez gain, ematen duena baino zailtasun gehiago dituela guraso bati semeak errepikatzen duela komunikatze soilak eta pertsonekin lan egiten dugunez, hauen jarrera aurreikusten saiatzen bagara ere, aldagai kontrolaezina dela eta beti ez dugula jarrera egokia izango. Baina, aurre prestakuntzak beti erraztuko digu lana eta aurrez sartutako ordu guztiek beti emango dute fruitua, ez dira alferrikakoak izango.


ESANGURATSUTASUNA

- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz? Gaia sakontzera iritsi naizela uste dut, baina ez testuak irakurtze soilagatik; praktika burutu ahal izateko pentsatzen eta estrategiei buruz irakurtzen igarotako denboragatik. Hala ere, oraindik ikasteko dudana ikasi dudana baino askoz ere gehiago delakoan nago eta nahiz eta beti egongo den zer ikasi, alor honetan zehazki etorkizunean interesa jarriko dudala uste dut, garrantzitsutzat baitut.

- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? Irakasle ikertzaile izango naizen aldetik, hezkuntzan pertsonen jarrerari buruz ikerketa gehiegi ez daudela iruditu zait, gutxienez gaztelaniaz eta euskaraz. Beraz, etorkizunean ekarpenak egiteko aukera zabala dagoelakoan nago, hau da, etorkizun batean ikertzaile rolean aurkitzen banaiz, alor honetan zer aztertu dagoelakoan nago.
- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Esan bezala, irakasle matrikulatu izan arren, dena ikasia ez dagoela eta ikasten inoiz amaitzen ez dela esateaz gain, laburrean egoerak nola planifikatu esplikatzen du. Honez gain, egoeren aurrean aurki daitezken zailtasunak azaltzen ditu.


GORKA CAMIO RODRIGUEZ

g.kamio_10@hotmail.com
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola

SARRERA

Ekintza ikerketa honetan, komunikazioan lagungarri suertatuko zaizkigun baliabideen bila abiatu nahiz, hau da, hain zuzen ere, irakasleak bere ikasleen gurasoekin egingo dituen elkarrizketak ahalik eta ondoen egitea dut helburu.
Elkarrizketetan, hitzezko komunikazioaz gain, hitzezkoak ez direnak ere erabiltzen ditugu, aurpegiko espresioak, tonua, mugimenduaren bidezko komunikazioa… Lan honetan, aurpegiarekin egiten diren keinuak interpretatzen ahaleginduko gara. Hau da, irakasleak, gurasoak aurpegiarekin egiten dituen keinuei esanahia ezartzea da lan honen helburua. Honela, elkarrizketa modu batera zein bestera bideratzeko aukera izango dugu.


Ekman, P. eta Oster, H.( 1981) Expresiones Faciales de la emoción. Estudios de psikologia.
Matsumoto, D. eta Anguas-wong,A. M. (2007) Reconocimiento de la expresión facial de la emoción en mexicanos universitarios. Lima.

KONTESTUALIZAZIOA
Ni Gorka Camio Rodriguez naiz, Gipuzkoako herri txiki batean jaioa, 1993ko Apirilaren 29an, Billabonan hain zuzen, eta magisteritzako ikasketak hasi ditut aurten, etorkizun batean irakasle prestatu bat izateko intentzioarekin.

Irakasle ikerlari bezala, hausnarketaren etapan aurkitzen naizela esango nuke, hau da, zenbait informazio bildu dut dagoeneko, eta orain, nire teoria sortuko dituzten zentzua eman behar diet.

METODOA
Hautatu dudan ikerketa metodologia ikerketa ekintza izan da, izan ere, nire prestakuntzarako baliagarriena delakoan nago. Ikerketa- ekintzaren bidez, irakasle bezala kualitatiboki hazteko aukera ematen dit, hausnarketa ugari egitea exijitzen dizu, honela, ondorioak ateratzeko. Gainera, ikerketaren bidez, irakasleak eguneratuak egotera ahalbidetzen digu, denbora pasa ahala aktualizatuz joango bagina bezala.



IKERKETA PROIEKTUA

Planifikazioa: Irakasleak, oinarrizko edukiak barneratu ez dituen ikasle bat du, eta gainontzeko irakasleekin adostuz haurrak errepikatu egin beharko duela erabaki dute. Honela, irakasleak, ikaslearen haurrarekin hitz egin beharko du, notiziaren berri eman eta errepikatzeko erabakia hartzearen zergatiak azaldu beharko dizkio. Honela, irakasleak elkarrizketa deserosoari aurre egiteko zenbait estrategien berri jakitea komeni zaigu. Honela, irakasleak gurasoaren konfiantza lortzen ahaleginduko delarik.

Ekintza: Zenbait, estrategia irakurri eta barneratu ondoren, elkarrizketaren simulazioa burutu dugu. Egoera ahalik eta errealena izatea ahalegindu gara. Honela, irakaslearen paperean dagoenak, elkarrizketa ongi bideratzeko trikimailuak erabiliko dituelarik.

Behaketa: Behin elkarrizketaren simulazioa grabatu ondoren, informaziorik jaso gabe egin genuen elkarrizketarekin alderatu dugu. Eta bigarrengo honetan, hobekuntza eman dela ikus izan dugu. Irakasleak, aldez aurretik, gurasoaren oinarrizko datuak barneratu ditu ( izena, zein den bere semea….). Elkarrizketan zehar, irakasleak gurasoari aurpegira begiratzen dio, gurasoak hitz egiten duenean keinuak egiten dizkio, entzuten ari zaiola jakin arazteko, gurasoaren postura imitatzen du…honela gurasoaren konfiantza bereganatuz. Gainera, errepikatzearen notizia pixkana azaltzen dio, hau da, lehendabizi ikaslearen bilakaera txarraz egiten dio hitz honela gurasoak ideia bat egiten joateko, eta ondoren esaten dio bere semeak errepikatu egin beharko duela.

Bestetik, irakasleak bere laguntza eskaintzen dio, haurraren garapenak aurrera egiteko, eta nahi ezkero beste bilera sakonago egiteko edo aholkuak emateko aukera eskaintzen dio. Honela, lehenengo elkarrizketan ez bezala adostasun batera iristen dira.

Hausnarketa: Estrategia edota trikimailu hauen ezagutzarekin elkarrizketa hobeago bat lortu dugula argi dago. Izan ere, irakasle paperean segurtasun handiagoarekin jokatu dugu. Eta dirudienez gurasoren erreakzioa hobeagoa izan da.
Hala ere, elkarrizketa hau simulazioa zen. Ez dakigu, benetan nola erreakzionatu duten gurasoek egoera honen aurrean. Horregatik, guk hitz egiten ari garen bitartean aurpegira begiratzen diogunez, bere aurpegiko espresioa interpretatzeko aukera aprobetxatu beharko genuke. Horregatik aurpegia interpretatzen lagunduko diguten beste ikerketa ekintza bat garatu dut. Honela espiral batean sartuz.

ESANGURATSUTASUNA

- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Hasiera, batean ez nuen gai honi buruzko ezagutzarik. Orain berriz, irakaslearen konfiantza bereganatzeko oinarrizko trikimailuak barneratu ditut. hala ere, egoera erreal baten haurrean egoteko praktika eta ikerketa gehiago burutu beharko ditut. Izan ere, egoera hauei aurre egiteko ez dut nire burua gutiz seguru ikusten.
- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan? Ikerketa honek garrantzia handia duela diot, izan ere, aurreko akatsak hobetzeko eta estrategia berriak ikasteko balio izan dit.


- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara? Ez dago zalantzarik praktika hau jorratzeak etorkizunerako baliagarria suertatuko zaigula. Gurasoekin bilera eta elkarrizketa ugari egin beharko baititugu, eta praktika honek errealitate horretarako prestatzen digu.


Ane de Miguel Rikondo
ademiguel011@ehu.es
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen Unibertsitate Eskol

SARRERA
Ikerketa hau burutzeko habiapuntu gisa, jendaurrean komunikatzerako orduan lagungarri egingo zaizkigun baliabideak aurkitzea izan da. Gure hitzei baliagarritasuna bilatzea eta esaten dugun hori gauzak transmititzeko tresna egoki bihurtzea.
Hitz eta dauzkagun jarrerak eragin handia duten arren, espazioaren banaketa eta antolakuntzak ere berebiziko garrantzia duela esan beharra dago. Baina ni, elkar ulertzean zentratuko naiz. Beharrezkoa baita gurasoen eta irakaslearen arteko elkar laguntza bat egotea. Beraien artean komunikazio ona badago, elkar ulertuko dira eta arazoen aurrean elkar babestuko dute.
Dean, C. (1994). Comunicación cooperativa entre la familia y la escuela. Cornelle University
Recio, J.L. (1999). Familia y Escuela: agencias preventivas en colavoración. Universidad de Madrid.Revista de socidrogalcohol, ISSN 0214-4840, Vol. 11, Nº. 3, 1999, págs. 201-207

KONTESTUALIZAZIOA
1995.urtean usurbilen jaioa den Ane de Miguel Rikondo naiz ni, eta, aurtengo kurtsoan majisteritzako ikasketak burutzen hasi naiz Donostiako Irakasleen U.E-n (UPV-EHU).
Irakasle- ikerlari bezala, informatze prozesuan aurkitzen naizela esango dut. Informazioa bildu eta nik ditudan ideia edo ikuspegiekin errealitatea konparatzeko prozesuan. Eta konparaketa honetatik nire hausnarketa propioak eginez, izatea gustatuko litzaidaken irakaslea osatzen hasten.


METODOA
Hautatutako metodologia, ekintza ikerketa izan da. Honen bitartez, ziklikoki dijoan ekintzen bitartez, hausnarketarako bidea ematen duelako. Eta ekintzan eta honen prozesua errazago planifikatu eta bultzatzen laguntzen du.


IKERKETA PROIEKTUA
PLANIFIKAZIOA: Irakasleak, arazoak dituen Xabier izeneko ikasle bat du. Iraksleak bildutako datuekin irakasleen kontseiluak haurrak errepikatu egin behar duenaren erabakia hartu du. Beraz tutoreari dagokioa haurraren gurasoekin bildu eta hau komunikatzea.
Honetarako, bileraren planifikazio orokor bat egingo du tutoreak. Honela bileraren nondik norakoa planifikatuko du. Piskanaka, informazioa ematen joango da eta esaten duena justifikatzeko ikaslearen datuak aipatu eta azterketez, lanez... baliatu daiteke.
Bestalde gurasoek eduki ditzaketen erreakzioak aurreikusi ditzake eta aurretiko eraantzun batzuk prestatu, momentuan erantzuna eman dezan.
Bestalde esango duena, nola esango duen pentsatu behar du, eta erabiliko dituen estrategiak ongi pentsatuz.

EKINTZA: Elkarrizketaren simulazioa egitean, planifikaturikoa eta aurrez aurrekoa ezberdinak izango dira, beraz hainbat estrategia irakurri ditugu.
Beraz, inprobisatzea tokatu zait elkarrizketan, baina aurretik prestaturiko zenbait erantzun baliagarriak egin zaizkit. Gurasoei ahalik eta era objetiboenetan azaldu dizkiet gertaerak. Errepikatuko duela esatea bukaerarako utziz. Lehenik egoera nolabait “goxatzeko” haurraren eboluzioaz hitz eginez.

BEHAKETA: Irakaslearen rolean bi elkarrizketa grabatu ondoren, bien arteko konparaketa burutu da eta alderatutakoarekin ondorioak atera ditut. Biak burutu ondoren, hausnarketa osrokor bat egin dut, grabaketa bakoitzean ondo zer dagoen, hobetzeo zer dagoen... kontuan hartuz.

Hausnarkaeta honetan, guraso eta irakaslearen artean egon den komunikazioaren behaketa bat egin dut. Irakasleakk esaten zuena argi esana zegoen ikusi eta ea gurasoak irakasleak pentsatzen zuen hura ulertzen zuen kontuan hartuz.

HAUSNARKETA: Bideoak grabatzerakoan, irakasle baten azalean jarri gara eta konparaketaren bitartez, gure buruarekiko kritiko izateko aukera izan dugu. Bestalde, beste ezagutza mota batzuk jaso ditugu, horien artean, hizketaldi bat hobeto burutzeko dauden estrategiak.

Gainera, gure buruarekiko kritiko izanez, gure pentsakerei buruz hausnarketa egiteko aukera izan dugu. Eta honen bitartez, posizio edo jarrera egoki bat hartzeko aukera izan dugu.

Beraz, esan daiteke, hausnarketarako bidea ireki digula honako jarduera honek. Eta, hausnarketa pausu berriak emateko beharrezkoa denez, benetako hausnarketa bat egiten ikasi dugu, hausnarketa honek gure burua osatzeko eta gerora bergiratzeko balio izan digu eta.

KONFRONTAZIOAREN OSTEKO ONDORIOAK: Irakasle rola egiten, arraro sentitu naiz, ohitu gabe nengoen postu bat jokatzen ari nintzen. Esango nuena nola esan, nola adieraziko nuen beldur, nik esandakoa nola hartuko zuten edo nola ulertuko zen beldur.
Bi elkarrizketen artean, orduan, alde handia nabaritu dut. Lehenengoan ez nekien elkarrizketa nondik nora joan zitekeenik eta bigarrengoan aldiz beste konfiantza batekin aritu ondoren, zeharo ezberdinak ziren sentsazioak eduki ditut.

Erosoago irakaslearen paperean sentitu naiz, gurasoen papera ez baita batere erraza. Helarazten zaien mezua eza da batere atsegina eta bereiek hartu beharreko jarrera ere zaila da. Irakasleak aldiz, gauzak ondo pentsatu behar du nola esan, baina, eramangarriagoa egin zait gurasoen papera baino.


ESANGURATSUTASUNA
- Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Gaia ulertu eta egoera erreal batean jartzera iritsi naizela iruditu zait. Benetako egoera bat antzezte horrek, beste ikuspuntu batzuk ulertzera eraman nau. Esan beharra dago, benetako egoera batetik oso urrun geratzen dela, baina, nola bait geuk sinestu eta geure tokian jartzen hasten lagundu digula uste dut.
- Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria izateko prozesuan?
Hausnarketarako bidea zabaltzea du garrantzitsu. Orain arte buruturiko hausnarketetatik irten eta geure burua osatzeko hasnarketak egitera pasatzeko pausu hori iruditu zait garrantzitsua. Geure bizitzako pausu bat bultzatu du, teorietatik atera eta sentitzen genuena praktikan jartzea.
- Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?

Aportazio asko egin ditzake hauetako edozein alorretan, baina niri gehien gustatu zaidana, praktikotasunaren alorra izan da. Ikerketa honek, praktikotasuna zuen ardatz, bideoak baiziren ardatz.

Neutralitatea vs Beligerantzia

MADDALEN CARDENAS AÑORGA

Hezkuntza legediak mugak ezartzen ditu edukiez, gaiaez hitz egiterako orduan, izan ere, eduki hauen objektibotasunetik irten ez gero, zure ideologia, iritzia adieraztea epaitegietan amaitzeko adinakoa izan daiteke. Eta adierazpen askatasunak,beraz lekua duen ala ez eskolako geletan eztabaidagai izan daiteke... Honela, emen irakaslearen irakaskuntza bideratzeko hainbat pauta aipatzen dira: Baloreak, adibidez bakea denak ados daudena da, baina honen azpiegiturara bagoaz, herrialdeen arteko bakea eta abar denen adostasuna haustuko da.

NEUTRALITATEA ET BELIGERANTZIA

Neutralitatea, momentu jakin batean, objektu jakin bati buruz ari denean, denen gainetik bati ez apojatzea da. Beligerantzia, berriz, momentu batean objektu jakin bati buruz ari denean, hainbat objekturen artean bat besteen gainetik bati apojatzea da. Bi jarrera kontrajarri hauen artean zein autatu behar duen irakasleak esatea ez da lan erraza. Izan ere, irakasleak neutralki bere gaitegiko edukiak transmititzen baditu, hauek ez dira neutralak (norbaitek idatziak...), beraz iada ideologia jakin bat transmitituko du. Honela, erlijioa, politika eta abar neutralitatearen aldekoak dira.

Beraz, bi hauen arteko eztabaida amaitezina izango bazen ere, pauso nagusi batzuk aipatzen dira; oinarrizko printzipioenak:

1.Hauen autaketa balore motaren edo egoeraren araberakoa izan behar du.

2. Irakasleak ikasleen eztabaida aditzeko prest egon behar du, neutralitate zein beligerantzian.

3. 4.Neutralitatea zein beligerantzia hautatzen duenean, ikasleei abisua eman beharko die; limiteez edo edukien kutsuaz.

5. Etikoki zein pedagogikoki onargarri ez diren ideiak alde batera gelditzen dira.

6.Konsenso global bat egin beharko luke klasean.

Hau izan beharko zen irakasleak izan beharko lukeen jarrera, neutralitate zein beligerantzia hautatzerako orduan, bere jokatzeko modutzat.




 ESCUELA, PROFESORADO Y VALORES (GORKA CAMIO RODRIGUEZ)

Baloreak erakustea izan ohi da hezkuntzaren helburuetako bat. Baina, munduan ematen diren aldaketa politiko, sozial, kultural eta ekonomikoek hezkuntzaren printzipioak nahastu dituzte, irakasteko metodoak aldatuz. Baina, beste aldetik, eztabaida filosofikoek sortutako galdera eta hausnarketen bidez, eskola pertsona ororentzat berdintasuna bermatzen duen materiala bezala bilakatu nahi dute. Hau da, eskolak gizabanakoak dituen eskubideak eskatzea, zereginak barneratzea eta sozialki aktiboak izatea bermatu behar du. Hau lortzeko, ez dira galderei erantzun zuzena bilatzearekin konformatuko, baizik eta hauek dakartzaten eragin positibo eta negatiboetan zentratuko dira.

Hezkuntzan baloreak betidanik irakatsi dira. Baina balore hauek aldatuz joan dira gure egoera ekonomiko, teknologiko, soziala, kulturala eta politikoagatik. Pentsatzaile liberalak eta komunitarioen artean dagoen eztabaida eragina dauka gaur egungo eskolan. Lan hau zenbait galdera ditu gaur egungo eskolarekin erlazionatuak baina bere helburua ez da galdera hauei erantzun zehatzak ematea, baizik eta, galdera bakoitzak dituen erantzunen alde positiboak eta negatiboak analizatzea.

Eskolan, beti baloreak irakatsi dira. Gaur egun teknologiak aldatzen joan dira eta klasean irakasteko metodologiak ere teknologien aldi berean garatzen eta aldatzen joan dira. Arazo ekonomiko, sozial eta politikoen ondorioz, balore hauek poliki-poliki aldatzen joan dira eta gaur egungo eskoletan pentsaera liberalak eta komunitarioak dituen artean eztabaida sortu da. Lan honen helburua, ez da sortzen diren gaiei buruz erantzun zehatza eta espezifikoak ematea, baizik eta, bai alde positiboak eta bai alde negatiboak lantzea.

Hezkuntzak mundua bezala aldaketa ugari edukitzen ari da sozialki, ekonomikoki, politikoki, teknologikoki…Heziketari garrantzi handia ematen diogu eta azken aldian baloreak erakusteari ematen zaio lehentasuna, sozietatearen ustez eskolak erakutzi beharko lituzke pertsonen baloreak. Ikasleak lanerako preparatu behar dira baina baita ere bizitzarako, hau da, ezagutzak, habilidadeak,baloreak…

Irakasleak nola jokatu behar duen ikasleen aurrean informazioa ematerakoan ere gizarte honetan dagoen galderetako bat da. Irakasleak teknologia era  biltzen jakin behar du garai hauetan, aurrera pausu bat izan delako hezkuntzan teknologiaren sarrera eta irakaskuntzan laguntza handia delako. 


EL DIARIO  EN LA ESCUELA Y LA FORMACIÓN DE VALORES
(Ane de Miguel Rikondo)

Latinoamerikako leku askotan gertatzen den moduan, alfatetatzeko arazoak dauden aldetik, pobrezia dela eta askoren alfabetizatzeko madua egunkariaren bitartekoa da. Eskola denengana iritsi beharko lukeen instituzio izanda, "El diario de la escuela" izeneko programa baten bitartez informazioaren eskuragarritasuna eta egunerokotasuna bermatu eta errazten diete ikasle askori. Bertan, hezkuntza ez baita kalitatezkoa, bizitza sozialerako beharrezkoak diren ezagutzak transmititzen ez dituelako.

Programa honen helburu, irakurtzeaa bultzatzeaz gain, gatazkak elrazionatzea, irakirtzen dutenarekiko kritikotasuna izatea... dira, bizitzako dimentsio basikoak hasiera puntutzat hartu eta  sakonagoetara iristea bultzatuz. Honetarako, eskolako praktikak zabaltzea eta aldatzea beharrezkoa izango da eta aportazio berriak egitea.

Errealitatetik, konpromezu sozialerako bidea: Gizartearen bestelako hezkuntzaren inguruko eskakizun espezifikoak agertzen dira. Sistema kulturalak, hezkuntzari eskatzen dio, nazioa behar dela eta honek trasmititzen dituen balore nazionalak bultzatzea eskatzen da ere.
Aspektu hau da interesatzen zaiguna, dauden perspektibak gainditu eta egunkariaren ideia enpatizatzea. Eginiko inkesta baten arabera, irakasleen ehuneko oso gutxi batek onartu baizuten, egunkarien bitartez gizartea osatu eta iritzi kritikorako bidea lor daitekeela.

Egunkaria, neutralitatea eta beligerantziaren prozedimentu errekurtso gisara:  Irakasle askok zailtasunak ikusten dituzte egunkariarekin lan egiterako orduan agert daitezken araoen aurrean. Batetik ez baitakigu zer nolako informazio mota iritsiko den eta bestetik gai asko zailak izango diren aldetik, duda sor dezakete ea informazio iturri zehatza den eta ea nola egin gai horren irakaste-ikasle prozesua.
Eskolako testuek ez bezala beraz, egunkarietako testuek ematen duten informazioak berebiziko lotura du egunerokotasuneko gertakizunekin eta bertsio asko egoteak, interpretazioa propioak egitea ahalbidetzen du. Eskolako testuetan gatazka gabezia dagoen aldetik interpretazioak ikasten dira, bakoitzaren kritikotasuna eta interpretazioak alde batera geratzen direlarik.

Eta plan hau, bertan aspalditik bultzatzen ari da eta 400 baino jardunaldi egin ondoren, 1000 irakaslek baina gehiagok hartu dute parte. 

TUTORETZA PLANA

Jarraian, LH 5.mailako ikasleei zuzenduriko Tutoretza plan bat aurkeztuko zaizue. Bertan tutoreak ikasleekiko, irakasleekiko eta familiarekiko hartu beharko lituzkeen jarrerez, burutu beharko lituzteen ekintzez... mintzatuko gara besteak beste.



TUTORETZA-PLANA
Ane de Miguel Rikondo
Maddalen Cardenas Añorga
Gorka Camio Rodriguez


AURKIBIDEA




1. SARRERA

Gaia hautatzeko arrazoiak sinpleak izan dira. Batetik, Irakasle Funtzioko klasean gai honi buruz hitz egiten jardun ondoren, gai interesgarria zela eta biharamunean baliogarria egingo zitzaigula pentsatuz, gehiago sakontzea erabaki genuen.
Bestetik, gaia sakontzeaz gain lan praktikoa burutzerako orduan nola jokatuko genukeen ikusteko, irakasleak saio batzuk burutzean nola jokatu, zer ekintza burutuko genituzkeen... planteatzeko eskatu zigun.
Beraz lan honekin benetako tutore baten rola hartuz 5.mailako ikasgela bateko tutoretza ekintza patzuk plateatuko dira jarraian. Adin tarte honetan ikasgelako arazo gehiago ematen dira lehen hezkuntzako beste dozein ziklotan baino. Gelako giroa aztoratuagoa izaten da eta ikasleen arteko ezberdintasunak nabarmentzen hasten dira.
Mailak zailduz doazen heinean bakoitzaren berezitasunak azaleratzen doaz eta ikasleen arazo pertsonal eta akademikoak azaleratzen hasten dira. Beraz tutoretza ekintzen bidez, hauei aurre nola egiteko metodo eta laguntzak ematea beharrezkoa gertatzen delako hautatu dut 5.mailako tutoretza plan bat egitea.

2. ZER DA TUTORETZA EGITEA GURETZAT

Ikastetxearen helburua haurrak heztea izanik, curriculu-eskaintzaren barruan pertsonaren hezkuntza intergrala sartzen da. Hau da, materia ikasteaz gain beste zeinbait balio garrantzitsu hartu behar dira kontuan: norberaren ezagutza eta kontrola, elkarbizitza, erabakiak hartzea... Baina arlo akademikoan, hau da, matematikan, euskara eta literaturan zein beste arlotan hauetaz konturatu besterik ez gara egiten. Baina zein arlotan egiten dugu hauei buruzko gogoeta?
Tutoretza plan batek honetarako balio du. Hau da arlo akademikoaz ahaztu eta pertsonetan zentratzeko. Ikasle bakoitzak bere ezagutza eta kontrola, bere mugak, harturiko erabakiak... hausnartzeko.
Tutoretza plan honetan ezinbestekoa da turore bat izatea, hau arduratuko baita orientazio eta laguntza lanak egiteaz.
Tutoretza ordu honetan talde osoa ebaluatu eta talde osoa zein norbanako bakoitzaren balorazioa egin beharko lirateke. Beraiekin hitz egin, dauden arazoak konpondu eta irtenbideak emanez.
Tutoretza plan honen plangintza egiteko, gelaren beharrak ikusita antolatu beharko litzateke. Eta ebaluaketatik ateratzen diren emaitzak publikoak egin gabe. Emaitza hauek taldekideen (taldean zein banakakoa) emaitzak, jarrerak ... hobetzea helburu izan beharko luketelarik.
Helburuak jartzea ezinbestekoa da, hasiera puntu bat eta amaiera puntu bat finkatzea errazagoa egingo delako. Iragana, oraina eta geroa baloratuz ezarri beharko lirateke bestalde helburuak. Honela helburu hauek noiz betetzen diren errazago ikusi baitaiteke.
Taldearen behaketa burutu behar da uneoro, honek beste irakasleekin taldelanean aritzea eta inormazio trukaketa egotea suposatu beharko lukeelarik. Honela tutoreak, helburuak jartzen diren unetik gertatzen ari diren aldaketak eta ematen ari diren progresioak kontuan hartuko dituelarik. Eta beharrezko balitz helburuak aldatu edo moldatzeko aukera izano luke.
Azkenik, tutoretza plana non buru pentsatu behar da. Taldearen beharrei moldatu beharko litzateke gela. Lekuz aldatzea ere ez letorke gaizki. Landu behar denaren arabera ikasgela batean edo kalean bertan ere burutu daitezkeelako planteaturiko ekintzak. Gela handiak sahiestuko genituzke, hutsunea adierazten duelako eta baita gertutasun falta ere.

3. ZEINTZUK DIRA TUTOREAREN FUNTZIOAK

3.1. FAMILIEI DAGOKIONEZ

Familia ikaslearen tutore izanik, haurraren arlo akademikoaren nondik norakoaren berri jakitea ezinbestekoa da. Bere hezkuntzaren progresioaren berri izan dezaten. Bestetik, ikaslearen arlo ez akademikoari lotuta ere, honen egoera nolakoa den heleraztea ere irakaslearen zeregina da.
Irakasleak, familiekin kontaktuan egon behar du etengabean. Banakako zein taldeko bilerak eginez. Banakako bileren bitartez, guraso bakoitzarekin bilera partikularrak, aurrez-aurrekloak eginez, beren seme-alabaren eboluzioaz hitz egin dezakete. Taldeko bileretan guraso ezberdinen iritziak entzun eta denen artean erabakiak hartu ditzazkete. Bilera hauetan talde osoaren progresioaz jabetuko lirateke gurasoak.
Erabakiak irakaslearenak bakarrik ez izateko, garrantzitsua da gurasoen partze hartzea, ideiak eta erabakiak kontuan hartzea. Gurasoek irakasleari apoioa eman diezaioketelako. Era honetara irakasleak hartzen dituen erabakien pisu osoa ez litzateke beregan eroriko.
Gutxieneko bilera batzuk egon beharko lirateke, jarraipena egokia izan dadin. Gutxienez trimestre bakoitzaren bukaeran, notak etxera iritsi ondoren haur bakoitzaren gurasoekin bilera egin beharko luke tutoreak. Eta haurrak arazoak izango balitu beharrezkoa denean bilerak egitea ezinbestekoa da.Taldeko bilerei dagokienez, hiru hilabetean behin bilera orokor bat egitea ez legoke gaizki.
Bestalde, bileretara joaten ez diren gurasoei korreoaren bitartez.. bileran hitz egin dena eta honen nondik norakoa bidaltzea ideia ona izango litzateke. Era honetara guraso guztiek izango lukete ikasleen progresioaren berri. Banakako bileretara gurasoak azaldu ohi dira, beraz aspektu honen aldetik ez litzateke arazorik sortu beharko.

3.2. IKASLE BAKOITZARI DAGOKIONEZ

Tutoreak, haur bakoitzaren eboluzioa jarraitu behar du xehetasun guztiak jasoaz. Gertuko ebaluaketa bat egitea beharrezkoa da, era honetara informazio zehatzagoa lortuko baitu. Eta hau baliogarria egingo zaio haurrari buruzko ebaluaketa sakona egiteko.
Taldeko saioetan bestalde, tutoreak ikasle bakoitzarekin elkartu beharko luke. Berarekin, bere progresioaz hitz egin, bere iritzia eskatu eta nolabaiteko adostasun batera iristeko.
Tutoreak denbora hartu behar du ikasle bakoitzarekin egoteko. Honela ikaslearen konfiantza lortzea errazagoa da. Eta gehiago irekiko da bakarka taldean dagoenean baino.
Tutoreari haurraren alor akademikoaz gain bere etxeko egoera ere interesatu behar zaio. Beraz berarekin bakarka dagoen une horietan etxeko giroaz, etxekoez... galdetzea garrantzitsua izango litzateke. Zenbait arazoren iturburu nagusia izaten baita askotan familia.

3.3. IRAKASLEEI DAGOKIONEZ

Haurraren garapena laguntzeko, ezinbestekoa da irakasle guztien arteko koordinazioa egotea. Honela ikaslearen aspektu guztien berri jakingo luke tutoreak. Tutorea, gainontzeko irakasleekin etengabeko harremanetan egon beharko da. Eta bere ardura izango da bilera egunak zehaztea eta bileran hitz egin beharreko nondik norakoak zehaztea.
Beste irakasleen informazioa oso baliogarria egingo zaio. Bestalde, beste irakasleek aholkuak eman ditzakete. Eta erabaki zailak daudenean irakasle ezberdinen artean hartu ditzazkete, honela tutoreari pisu handi bat kentzan zaio gainetik.
Tutoreak irakasleekin maiz egin behar ditu bilerak. Eta gomendagarria izango litzateke hiruhilekoaren amaieretan irakasleen batzarrak egitea. Haur bakoitzari buruz hitz egiteko.

4. TUTORETZA EKINTZA

4.1. HELBURUAK

-Irakasleak ikasle bakoitzaren ezagutza sakona lortzea
-Gelakideen arteko ezagutza bultzatuz konfiantza sortzea, ezberdintasunak alde batera utziz (ikasgelan behintzat).
-Ikasle bakoitza bere ahuleziez ohartarazi eta hauek gainditzen laguntzea (alor akademikoari begira).
-Azterketak gerturatzen doazen heinean, bakoitzari ikasketa plan pertsonalizatu bat proposatzea, bakoitzaren beharrak kontuan hartuz (arlo bakoitzeko irakasleen aholkuak kontuan hartuz).
-Gelako arazoak, irakasleekin dituzten arazoak... gainditzen laguntzea

4.2. TUTORETZAREN JARDUERA-GUNEA

Jarduera-gune nagusia gela izango da. Ikasleek denbora geiena bertan pasatzen baidute eta komodo sentituko dira egunerokotasunean egoten diren gelan.
Bestalde, saio bereziren bat egingo balitz ikasleen ongizatea bilatuz eroso sentituko diren gela bat bilatu behar da. Gure kasuan zikomotrizitate gela hautatu dugu saio bat burutzeko.

4.3. TUTORETZA EKINTZEN PLANA

4.3.1. JARDUERAK FAMILIA EDO LEGEZKO TUTOREEI LOTUTA

1.EKINTZA
Kurtso hasieran, irakaslearen tutoritzapean dauden ikasleen gurasoekin bilera bat egingo da. Bertan tutoreaz gain, talde horrekin parte hartuko duten beste irakasleak ere egongo dira.
Bileraren deialdia egiteko ikasleei paper bana banatuko zaie, gurasoei eman diezaieten. Bertan eguna eta ordua zehazteaz gain, bileran jorratuko diren puntu nagusien laburpen bat agertuko da.
Bileran lehenik, tutoreak hitz egingo du. Bere burua aurkeztuz eta kurtsoaren nondik norakoak azalduz. Tutore bezala aurrera eraman nahi dituen helburuak azalduko ditu bestalde. Ondoren, beste irakasleek beren irakasgaiaren aurkezpen txiki bat egin eta arlo bakoitzean eskatuko dituzten konpetentzia minimoak azalduko dituzte.
Bilera amaitu baino lehen, gurasoei tartea emango zaie beren iradokizunak esateko, dituzten dudak argitzeko...
Bilera honen helburu nagusia, gurasoekin lehen kontaktua izateaz gain urtean zehar burutuko den tutoretza planaren berri ematea da. Eta bestalde, arlo akademikoaren nondik norakoa azaltzea.
2.EKINTZA
Hiruhilabetea amitzean, guraso guztiak berriro bilduko ditu tutoreak. Tarte horretan, taldean eman den eboluzio orokorraz hitz egin eta honen harira gerora burutuko den bidearen berri emango da.
Bileraren deialdia egiteko, lehen bileran erabili zen metodo berdina erabiliko da gurasoei bileraren berri emateko.
Oraingo honetan, tutorea bakarrik egongo da bileran, honek beste irakasleen informazioa edukiko duelarik. Tutoreak, ikasgela orokorrean nola ikusi duten esango die gurasoei. Eta honen garapena egokia den ala ez. Bestalde, harturiko neurriak azalduko ditu. Honi buruz gurasoek dituzten iritziak eskatuz. Gurasoen iritziak entzungo ditu tutoreak, gerora burutu beharreko lanean hauek kontuan hartuko direlarik.
Bilera honen helburua, ikasleen taldeko garapenaren nondik norakoak azaltzeaz gain, tutoreak gurasoekiko harremana sustatzea izango da.
3.EKINTZA
Hiruhilabete amaieran, ikasle bakoitzaren gurasoekin bilera egingo da. Bertan, haurraren bilakaera azalduko die tutoreak. Alor akademikoari zein alor ez-akademikoari (soziala, emozionala....) buruz hitz eginez. Tutorean informazioa hori emateaz gain, honi nola lagundu azalduko die; hobetzeko proposamenak luzatuz, eta gurasoek esandakoa kontuan hartuz.
Bilera honen helburua, ebaluaketa pertsonala egin eta honi buruz hitz egitea da. Bere garapena nola doan ikusteko eta bideratzen laguntzeko.
4.EKINTZA
Bilera hau, hautazkoa izango da. Gurasoek eskatzen badute edo tutoreak beharrezkoa ikusten badu bakarrik burutuko da. Hau, hiruhilabetean zehar egingo litzatekeen bilera izango da: ikaslearen progresioa egokia izango ez balitz, arazoren bat izango balu...
Bilera honen helburua, ikasleak dituen arazoez hitz egin eta honen aurrean hartu beharreko neurriak gurasoekin adostea izango da. Kasua berezia izango denez, tutoreak bakarrik ez du hartuko erabakia. Proposatu eta gurasoen oniritzia beharko duelako.

4.3.2. JARDUERAK IKASLE TALDE IRAKASLEEI LOTUTA

1.JARDUERA
Lehen bilera, gurasoekin egingo den bilera baino lehen egingo litzateke. Bilera honetara, tutorearen ikasleek edukiko dituzten irakasleak deituko lirateke.
Bilera honen helburua, gurasoen aurrean zer hitz egingo duten zehaztea izango da. Irakasle bakoitzak berak esango duenari buruz hitz egingo du bilera honetan. Tutoreak, beste irakasleek esandakoa hartu beharko du kontuan; jasotako informazioak bilera prestatzeko balioko baitio.
Beste irakasleek esandakoa entzun ondoren, tutoreak berak emango duen informazioaren berri emango die besteei. Honela irakasle guztien artean kohesioa egongo da gurasoen aurrera ateratzen direnerako.
Beste irakasleek esandakoarekin, guraso-bileraren plangintzaren estrukturaketa errazago bat egingo da. Honela, bileraren iraupenaren batazbesteko kalkulua egingo baitu.
2.JARDUERA
Kasu honetan, tutoreak bakarkako bilerak burutuko ditu bere ikasleen irakasle direnekin.
Bilera hau hilabetean behin egin beharko litzateke, haur bakoitzak arlo bakoitzean duen progresioaz hitz egiteko. Bilera honetan haur bakoitzari buruz hitz egingo de, baina batez ere arazoak dituzten ikasleetan zentrartuko dira. Hau da, arlo bakoitzean arazoak dituzten ikasleetan zentratuko dira.
Arloan arazoak dituzten ikasleetaz hitz egitean, duten arazoari nola aurre egin erabakiko dute. Honela irakasleak gurasoekin bilera partikularrak egiten dituenerako informazioa baliagarria edukiko du bere eskuetan.
Gainera, tutorea, haur bakoitzarekin egoten denean nola lagundu jakingo du eta azterketak iritsi aurretik ikasketa plan pertsonalizatu bat eguten lagunduko duo.
Bestalde, gurasoek tutorearekin bilera bat eskatuko balute, bilera hau burutu beharko luke tutorean gainontzeko urakasleekin.
3.JARDUERA
Notak jartzerako orduan, kurtsoko irakasle guztiek bildu beharko lukete. Honela ikasle bakoitzari buruz hitza egingo dute eta denen arteko ebaluaketa baten ondorioz notak erabaki. Bilera hau, hiruhilabetea amaitu baino lehen egin beharko litzateke. Bertan tutoreak, guraso bileran esan dezakeenari buruzko datuak hartu litzazke. Gelakide guztiek hitz egitean, gelari buruz eta honen progresioari buruz ere hitz egingo delako.
Bestalde, guraso bilerarako informazio akademikoa lortuko du eta ikasleekin hitz egin behar izango balu, irakasleek duten iritzia jakingo luke.

4.3.3. JARDUERAK IKAS TALDEARI LOTUTA

1.SAIOA

-Helburua: Nahiz eta hauek eskolan talde bezala batera urte batzuk badaramatzaten, taldearen ongizatea bermatzeko hauen arteko konfiantza sustatzen eta ezberdintasunak alde batera uzten saiatzea izango da funtsa. Tutoreak bestalde, kontuan hartu beharko du ikasleek orrietan adierazten dutena.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Orriak
-Garapena: Lehen saioa denez, ezagutza jolas bat burutuko da. Ikasle bakoitzari orri bat emango zaio hainbait galderekin. Galdera hauek, pertsonen gustuak, gorroto dituenak, alor indartsuak eta ahulak etabarri buruzkoak izango dira. Ikasleek, beren orriari izen abizenak jarri beharko dizkiete eta ondoren gelan zehar pegatuko dituzte paretetan. Behin denak bukatu dutela, besteen orriak irakurriz gela osoan zehar mugituko dira, besteek idatzitakoa erreparatu eta gogoan hartuz.
Minutu batzuk utziko zaizkie hau behatzeko eta ondoren irakasleak orri guztiak kendu eta berak hartuko ditu. Ikasleak bi taldetan multzokatuko ditu zoriz. Gelako mahaiak, sillak... alde batera jarriko dira, gelaren alderdi luzeena aprobetsatuz bi ilara egingo ditu. Bi taldeak ilaran lurrean eserita jarriko dira lehenengoak bere hankekin pareta ikutuko duelarik. Irakaslea ileren amaieran jarriko da, haur guztiak beraz, bizkarra ematen egongo dira berari.
Irakasleak orri guztiak edukiko ditu eskuetan eta pareta ikutzen ari denari bere gelakide bati buruzko galdera bat egingo dio. Honek erantzun egokia eman behar du bestela errebotea beste taldekoei joango zaie. Asmatzen badute lehenengoa ilararen atzean jarriko da.Beste aldeko pareta ikutzera iristen den lehenengo taldeak irabaziko du.
Ariketa honen helburua, gainontzeko taldekideak ezagutzea izango da.
2.SAIOA
-Helburua: Saio honetan beren artean ezagutzeaz gain, beren arteko konfiantza eta errespetua sustatzean zentratuko da.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Harilkoa
-Garapena: Gela guztia borobil batean jarriko da. Harilko luze bat emango dio tutoreak ikasle bati. Ikasle honek harilkoaren punta hartuta harilkoa gutxien ezagutzen duela uste duen ikaskideari jaurtikiko dio. Eta honela gelakide guztien eskuetan haria pasa arte.
Era honetako hainbat txanda burutuko dira. Txanda bakoitzean hitz ezberdin bat izango da hizketagai. Honela, eskuetara harilkoa iristen zaien bakoitzean, tutoreak emandako hitza entzutean sentitzen duten emozio bat esan beharko dute. Hitz hauek, eskola, ikasi, ikaskideak, azterketak, errepikatu, oporraldiak... izan daitezeke.
Ariketa egin ondoren, denok borobilean bilduko gara eta ateratakoari buruz haurskartuko dugu.
Saio honen helburua, tutoreak informazioa biltzeko izateaz gain, ikasle bakoitza nola sentitu den baloratzeko ere balio dezake. Ikasle bakoitzak bere sentimendu eta sentsazioak ezagutzeaz gain, beste ikasleek dituzten sentimendu eta sentsazioak jakingo ditu. Eta beraien artean hamankomunean agertu diren sentsazioetaz jabetuko dira.
3.SAIOA
-Helburua: Taldearen funtzionamentua hobetu edo errespetatu eta irakasleei lana erraztuko dieten arauak ezartzea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: fitxa
-Garapena: Lehenengo ordu erdian , talde txikitan bilduko dira. Talde bakoitzari fitxa bat emango zaio.
Bertan, gelakideen arteko harremanetan ondo moldatzeko, irakasleekin ondo moldatzeko, lana aurrera ateratzeko, garbiketa eta puntualitatea bermatzeko beraien ustez arau egokiak direnak idazteko eskatuko zaie.
Banatu aurretik, arauen garrantzia azpimarratuko zaie, eta idazten dituzten arauen beraiengan konsekuentziak izango dituztela. Beraz, ariketa gogoz egitea eskatuko zaie.
Hurrengo ordu erdian, talde handian elkartuko gara. Bertan talde txikietan ateratako elkarjarriko da. Bertan ateratzen diren ideiak elkartzen saiatuz gela funtzionamentuan lagunduko duten arauak erabakiko dira. Arauak zehazteko guztien iritzia hartzen saiatuko da tutorea.
Gainera, arauak ez betetzeak ekarriko dituen ondorioak ere zehaztuko dira.
Arauak eta ondorioak jartzerako orduan, eskolako araudia kontuan hartuko da beti.
Ateratako arauekin taula bat egingo du irakasleak, eta gelako kortxoan jarriko ditu denek ikus dezaten.
4.SAIOA
-Helburua: Ikasle bakoitzari motibazio txiki bat eman, aurrera jarrai dezan
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: kartulinak, orriak
-Garapena: Ikasle bakoitzari koloretazko kartulina erdi bat emango zaio, goikaldean bere izen abizenak idazteko eskatuko zaiolarik. Era kartulinaren atzean bere defektu bat idatziko du bakoitzak. Ondoren, ikasle bakoitzak bere kartulina gelako paretetan pegatuko du. Bakoitzaren lanana izango da beraz, gainontzekoen kartulinetan pertsona horri buruzko zerbait ona jartzea.
Honekin bukatzean, bakoitzak berriz ere bere kartulina hartuko du eta berari buruz idatzi dutena irakurriko du. Saioa bukatzeko 15 minutu geratzen direnean, denak elkartuko dira eta eginikoari buruz hausnartuko dute.
5.SAIOA
-Helburua: ikasleek eskolaz kanpo ikasteko duten denbora errealaz ohartaraztea eta hau kudeatzen ikastea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Fitxak
-Garapena: Ikasleei orri bana banatuko zaie. Lehenik, eskolatik atera eta orduz ordu egureno zer egiten duten idatziko dute. Bertan estraeskolarrak, noiz ateratzen diren kalera, ohera joateko ordua, telebista ze ordutan ikusteko ohitura duen... idatziko dituzte.
Ondoren, tutoreak astero ikastolako gauzak egiteko beren denbora libretik 3-6 ordu atera behar dituztela esango die. Eta ikasleek beraien denbora kudeatuko dute. Baina kudeazio honek, idatzitakoaren arabera betetzeko modukoa izan baharko du.
2 asteetara irakasleak planifikazioari buruz galdetuko die, ea betetzen duten jakiteko.
Plangintza hau eginda, ikasleek duten denbora planifikatzen eta banatzen ikasiko dute.
6.SAIOA
-Helburua: Azterketak iritsi aurretik ikasketa plan pertsonalizatu bat egiteko pautak ematea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: (baliabiderik ez)
-Garapena: Tutoreak, ikasleak bakarka hartuko ditu hauekin hitz egiteko. Eta gainontzekoei ikasteko aukera emango die. Tutoreak beste irakasleen informazioa edudiko du eta honen arabera ikasleari non hobetu, nola hobetu eta hobetzeko pausuak gomendatuko dizkio.
Ikasle kopuruaren arabera saio bat edo bi eskainiko zaizkio.
7.SAIOA
-Helburuak: Azterketak bukatu ondoren, hauei buruz hitz egitea eta bakoitzak zer nota aterako duen
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Fitxak
-Garapena: Azterketak bukatu ostean, saio hau, bertan sentitu dituzten emozioez hitz egiteko izango da.
Lehenik, bakoitzarik fitxa bana banatuko zaio, Fitxa honetan irakasgai guztiak ageriko dira grafiko batean 1etik 10era bitarteko puntuaketarekin. Bertan ikasle bakoitzak berak espero dituen notak markatuko dituzte.
Ondoren, eskuetan bakoitzk bere orria duelarik, borobil batean jarriko dira. Tutoreak, erabili duten ikasketa planaz galdetuko die: lehenago egin zutena erreferentzitzat erabili duten, aldatu duten...
Bestalde, ikasleek azterketei buruzko beren iritzia emateko aukera izango dute. Irakasleak nolako azterketa jarri dien, ikasitakoa jarri duen edo oso ezberdina izan den...
Bukatzeko, haur bakoitzak azterketek iraun duten bitartean nola sentituko die gainontzekoei. Honela, beste ikasleek berarekin enpatizatzen ikasi eta bakoitzak bere sentimenduak besteenekin alderatuz guztiak nola sentitu diren agertuko dute.
8.SAIOA
-Helburua: Erlaxatzen ikastea eta irudimena garatzea.
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Psikomotrizitate-gela, koltxonetan eta musika leuna.




-Garapena: ERLAXAZIO-SAIO BAT
(MUSIKA LEUNA)
Sabelarekin arnasa hartzen.
Hasteko, sudurretik arnasa hartu, eta astiro-astiro botako dute ahotik. Sabelean puxika bat dutela pentsatuko dute, eta arnasa hartzerakoan puxika hori handitu eta botatzerakoan hustu egiten dela. Hori egiaztatzeko, eskua sabel gainean jar dezakete. Tutoreak ea guztiek ondo ulertu duten begiratuko du, eta minutu batzuk utziko ditu praktikatzeko.
Ondoren, gorputza nola duten begiratu behar dute ikasleek:
Eskuineko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu.
Ezkerreko behatzak mugitu, oin hori pixka bat altxatu, eta lasaitzen utziko dugu.
Eskuineko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ezkerreko hanka tente ipini, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ipurdia estutu, eta lasaitzen utziko dugu.
Eskuineko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu.
Ezkerreko hatzak mugitu, eta ukabila indar handiz itxiko dugu. Orain lasaitu egingo dugu.
Gure eskuineko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Gure ezkerreko besoari indarrez tira egin, eta gero lasaitzen utziko dugu.
Ahoa indarrez ireki –aharrausika bezala–, eta lasaitzen utziko dugu.
Hortzak indarrez estutu, eta orain lasaitzen utziko dugu.
Begiak indarrez itxi, eta orain lasaitzen utziko ditugu.
Orain gure gorputz osoa batera tente ipiniko dugu: behatzak, hankak, hatzak, ukabilak, besoak, ipurdia, hortzak, begiak,
ahoa… Ondoren, lasaitzen utziko dugu.


Mezu lasaigarriak ematen jarraituko dugu, hurrengo amets gidatuan sartzeko.
AMETS GIDATUA: "Aukeratutako gauza gara"
Arnasa lasai hartuko dugu. Sudurretik hartu... ahotik bota. Arnasa astiro..., lasai eta sakon hartuko dugu... Betazalak nabarituko ditugu...
Begiak itxita ditugula, erlaxazio gero eta sakonago batera helduko gara... Espazioarekin bat egiten hasi garela nabarituko dugu...
IMAJINA DEZAGUN hirian barrena goazela... Euria ari du... Ondo jantzita eta babestuta goaz...
Kale batzuetatik sartu eta dena behatzen dugu... begiratzen dugu... ikusten dugu.
Ibili eta ibili, alde batean kale oso estua ikusten dugu. Bertan sartuko gara,astiro-astiro, beldur apur batekin... Beldurtuta gaude. Kale-amaieran, oso zaharra den denda bati erreparatu diogu. Kristalak lohituta daude. Erakusleihoaren beiraren zati bat eskuarekin garbituko dugu... eta barruan zer dagoen ikusi... Erakusleihoan gauza asko dago... asko... Imajinatzen genituenak baino gehiago, berriak... zaharrak... Dendako atea zabaldu da eta bertatik agure zahar bat irten da; sartzeko gonbidapena egiten digu. Denda arrunta ez dela azaldu digu, bertan munduan dagoen guztia baitauka.
(MUSIKA-ALDAKETA)
Agureak denda erakutsiko digu. Gauza asko dago… asko... imajina genezakeena baino gehiago... Kanpotik ikusita txikia ematen bazuen ere, dendak gela asko ditu. Ezin dugu erosi. Gauza bat har dezakegula esan digu gizonak: dendan sartzen diren guztiek har dezakete eramateko gauzaren bat. Begiratzen dugu..., behatzen dugu..., gauzaren bat aukeratzen saiatzen gara... bat: bakarra...
Zer eraman nahi dugun aukeratu ondoren, arretaz begiratu, eskuekin ukitu, usaindu... eta horren soinua entzungo dugu...
Bagoaz dendatik... begiradarekin gauza bat aukeratu dugu.
Ongi begiratzen dugu. Gehien gustatzen zaiguna dela baieztatuko dugu... Nahi duguna dela egiaztatuko dugu. Atearen ondoan dagoen gizon zaharrarengana hurbildu eta hartutako gauza erakutsiko diogu... Berak gauza hartu eta guri begira gelditu da, barregurak jo du, eta honako hau esan du: "Ez, hartu, zuentzat da, baina emadazue zer edo zer trukean; edozer gauza, baina emadazue zer edo zer trukean".
Aguretxoari zer emango diogun pentsatu eta erabakia hartuko dugu...
Eskerrak emanez, dendatik irten gara.
Hiria aldatu egin da.. Poliki, gure gauzarekin gela honetaraino itzuliko gara...
Gauza hori bihurtuko gara..., izango gara, eta horrek sentitzen duena sentituko dugu guk ere.
Orain, gu gara... Hartu dugun gauza ikusten dugu gelan... Begiak zabaldu gabe... arnasa hartuko dugu... Isilik eta lasai, dendan aukeratu dugun gauza irudikatuko/marraztuko dugu. Marrazkia taldekoei aurkeztuko diegu; hura izango bagina bezala. Horren istorioa/nirea… kontatu...
"NEU NAIZ ETA HAUXE DA NIRE SOINUA..." AUKERATUTAKO GAUZA IRUDIKATU ETA AURKEZTU
Marrazkia amaitu ondoren, lauko taldetan elkartuko dira, behatzaile batekin, eta bakoitzak honako hauek kontatuko dizkio taldeari:
Nola sentitu diren erlaxazio-saioan.
Nola sentitu diren kaleetan, dendan eta gauza hartzean.
Zein gauza hartu duten eta horren truk aguretxoari zer eman dioten.
Behatzaileak taldearen informazioak bateratuko ditu, eta talde handiari azalduko dio emaitza.
9.SAIOA
-Helburua: Autoestimua (autoestimazioa). Bakoitzak dituen balioak aitortu edo onartu, besteen balioekin konparatzen ibili beharrik gabe
-Denbora: ordubete
-Baliabideak: Izei baten marrazkia, errotuladoreak, kartulinak
-Garapena: Zenbat ikasle diren, horrenbeste izei prestatuko dira, eta izeiaren puntan karteltxo bat jarriko da ikasle bakoitzaren izenarekin. Gero, kolore ezberdinetako launa txarteltxo banatuko zaizkie, baita koloretako errotuladoreak ere. Tutoreak taldeak egingo ditu, bost haurrez osatuak. Haur bakoitzak adjektibo positibo bana idatziko du txarteltxo bakoitzean -marrazki polit bat ere egin dezake-, gainerako 4 taldekideei buruz; horrela, bukaeran, haur bakoitzak 4 opari zintzilikatu ahal izango ditu bere izeian.
Zailtasunak badituzte eta ez badakite zer jarri, adjektibo positiboen zerrenda bat osa daiteke guztien artean, eta arbelean jarri, argitze aldera.
Inportantea da adieraztea zintzo jokatu behar dutela, eta haur bakoitzari ondoen egokitzen zaizkion adjektiboak aukeratu behar dituztela.
Haur-kopurua 5en multiploa ez bada, tutoreak ere har dezake parte, “bere oparia” eginez. Era berean, talde bakoitzari eska diezaioke adjektibo bana idatz diezaiola, berak ere oparia etxera eramateko.


5. DENBORALIZAZIOA

Saioak astean behin burutuko dira ordubetez. Ostiraleko azken orduan egitea proposatuko da, era honetara ikasleekin aste osoan eginikoa baloratzea errazagoa egingo baita. 5 egunetan eginiko ekintzei buruz hitz egin eta asteburua edukiko dute lasai egoteko. Beste edozein egunetan egin ezkero asteburua tartekatuko litzateke, eta eginiko gauzen memoria egitea zailagoa gertatuko litzateke.


6. TUTORETZA EKINTZAREN EBALUAZIOA

Ebaluaketa egiterako orduan, ekintzak eta pertsonek dituzten jarrerak ebaluatuko dira.
Ekintzen ebaluaketak egiterako orduan, hauek nola joan diren begiratuko da. Ikasleengan zer nolako eragina izan duten haurrengan, nola joan den...
Bestalde ikasleek ekintzekiko eduki dituzten erantzunak baloratuko dira eta hauekiko agertzen dituzten sentimenduak ere. Hauen bitartez tutoreak ikasle bakoitzaren ebaluaketa pertsonala egiteko informazioa bilduko du.
Ikasleek ekintzekiko dituzten ezagutzei ez zaie balore handirik emango, ez delako gure helburuetan sartzen. Gure helburuak ikasleek kanporatzen dutenean zentratzen dira.
Bestalde, gainontzeko irakasleek duten jarrera pasiboa, aktiboa...baloratuko da. Garrantzitsua baita beraien aplikazioa. Eta familien jarrerak ere ebaluatiko dira, beren seme alabengan duten jarrera bertan erreflejatua ikus baitaiteke.
Azkenik, ikasleen jarrera izango da garrantzitsuena. Interesa duten, besteei zirikatzen dieten...
Ebaluazioa saio guztietan zehar egingo da. Irakasleak saioetan gertatzen dena gogoan izan beharko du eta saioa amaitzean ebaluazio orokorra egin.
Ebaluaketa saioetako jarreraren arabera egingo da. Jarrera positiboa eta aktiboa edukitzea baloratuko da gehien.

7. BIBLIOGRAFIA

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net webgunetik 2013/12/20en berreskuratua

Eusko Jaurlaritza-Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa saila(2009), Oinarrizko Hezkuntza

Joseba (2013), Udarregi Ikastola