MADDALEN
CARDENAS AÑORGA
m_car@live.com
Euskal
Herriko Unibertsitatea
Donostiako
Irakasleen Unibertsitate Eskola
SARRERA
Ikerketa
bat, nire iritziz, uste edo hipotesi bat egiaztatu edo deuseztatzeko
egiten den gai bati buruzko behaketa eta azterketa da. Honela,
aurkitzen diren emaitzetaz baliatuz, aztertu den gaiari buruzko
ondorio batzuk ateratzen dira; gaiari buruz aztertuaz eta
errealitatea zure usteen berdina den ala ez jakitera iritsiaz.
Honela,
hezkuntza alorrean, hartu eman honetan parte hartzen duten faktore
eta ekintza ezberdinen inguruan aztertzen da, hezkuntza hobeago bat,
pertsonen arteko harreman hobea eta abar bilatzeko asmoz. Eta
irakasleak, bere irakasle zein beste roletan (tutore eta abar) egoera
ezberdinen aurrean emaitza onenak ematen dituzten jarrerak, teoriak
eta abar ezagutuaz, egoera ezberdin hauen aurrean jarrera egokiena
hartzeko probabilitate gehiago izango du.
Gure
kasuan, guraso bati bere semeak, Xabier izenekoak, errepikatzen duela
esan diogu. Egoera hau aurrera eramateko mila jarrera ezberdin hartu
daitezke, baina gu ahalik eta egokiena hartzen saiatu gara.
Gai
honekin jarraiki, gurasoari entzun ez duen gauza bat komunikatzeko
leku eta modu komodoena bilatzeko informazioa bilatzen saiatu naiz,
zehazki irakasleak zer egin dezakeen egoera honetan (eta egoera
ezberdinetan) ahalik eta ondoen jokatu ahal izateko behatzean
zentratu naiz. Ea artikulu ezberdinek zer aholkatzen duten
konparatzeko eta ondorio bat ateratzeko.
IKERKETA
ARTIKULUAK
Lehen
artikuluak dioenez, irakaslearen heziketan garrantzitsuena egoera
ezberdinetan aurrera ateratzeko tresnak irakastea da. Honela, tresna
hauek erabiltzea bakarrik irakatsi ordez, hauen ondorioak
aurreikustea ere beharrezko izango dela dio. Honetarako, irakaskuntza
aktibo bat planteatzen da, non irakasleak ikasleak ongi ezagutzeaz
gain, etengabeko ikaskuntza bat aurrera eramango duen. Honela,
hainbat gauza planteatzen dira, zein baliagarriak izango direla dioen
irakasleak bere rolak aurrera eraman ditzan.
Alde
batetik, erabaki bat kontzientziaz hartzerakoan jarraitu beharreko
pausoak planteatzen ditu:
Helburua
zehazki jakitea, zailtasunak ezagutzea (erreflexionatzea hauetaz eta
kontuan hartzea), galderak sorrarazi (nolako arazoekin aurki
naiteke?), egoera hobetzeko gauzak planteatu (lekua, ordua, ahotsa,
rola eta abar), hipotesiak planteatu (pasako dela uste duzuna eta
abar), estrategiak planifikatu, egoera kontrolatzeko ezagutu
beharrekoa behatzea eta abar. Ondoren, auto-ebaluazio bat egitea
beharrezkotzat ikusten du
(0. Cristina (2003). La
investigación-acción como estrategia de aprendizaje en la formación
inicial del profesorado.).
Bigarren
artikuluak, berriz, giza jarrerei buruzkoa da, non giza erlazioen
zailtasuna azaleratzen den. Honek dioenez, ezaguna dugu pertsonen
arteko elkarrekintza zaila dela, izan ere, hainbat jarrera natural
eta ikasiren ondorioz elkarrekintza mugatzen dugu, nahi dugunean
gurekin erlazionatzea zailduaz. Adibidez jarrera blokeatzaile batzuk
honako hauek dira: neutralitatea, superioritatea, dogmatismoa eta
abar. (F. Q.Sindo (2000). Análisis
crítico de las actitudes bloqueadoras de la comunicación humana.
Universidad
de Huelva)
KONTESTUALIZAZIOA
Irakasle
izatea, nire iritzi, ez da lau urtetan ikasitako edukiekin bukatzen
den lana. Alde batetik, gaur egun irakasle naizelakoan nago, hau da,
eskola kiroleko haurrei gorputza lantzen zein gizarteko hainbat
balore erakusten dizkiet, helduei kiroldegian aisialdian ekintza
fisikoa burua erabiliz nola egin, haur gazteei partikularrak ematean
hezkuntzako edukiak … Eta unibertsitatean ekintza hauetan hobeto
nola jokatu erabakitzeko edukiak ikasten ditudalakoan nago, non
irakasle funtzioa duzunean erabaki egokiak hartzeko baliabideak
eskuratzeko.
Honez
gain, ikastola bateko haur hezkuntzako irakasle izatera iristen
naizenean, karrera amaiturik dudanean, lan hau amaitzen ez delakoan
nago, ikaskuntza ez baita inoiz amaitzen, beti dago egoera berri,
kontrolaezinen agerpena emateko aukera edo eduki berriak azaltzekoa.
Ondorioz, irakaskuntza zerbait aktibo bezala ikusten dudanez, nire
heziketa aurten hasi ez delakoan nago, hau da, lehenago burutu
ditudan lan ezberdinak edo ikasketak ere nire formazioa osatzen
dutela pentsatzen dut.
Hala
ere, irakasle-ikerlari bezala, hastapenetan nagoelakoan nago. Izan
ere, irakasle izateko edukiak barneratzen dihardut oraindik eta bide
luzea ikusten dut ofizialki irakasle izateko oraindik. Hala ere,
egunero jarrera ezberdinak hartzen, egoerak aztertzen eta abar nire
etorkizuneko irakaslearen jarrera osatzen ari naiz, hau da,
egunerokotasuna aztertuz edo ikertuz nire etorkizuneko irakaslea
osatzen dihardut.
METODOA
Hautatu
dudan metodologia aktiboa da, hau da, irakaslea bere edukiak
transmititzeko orduan zein gurasoekin hitz egiterako orduan jarrera
aktiboa izan behar du. Honez gain, jarrera hau kontzientea izan behar
da, irakasleak badaki aktiboa izan behar duela eta jarrera hau
erabiliko du bere rolean. Gainera, irakasleak bere egunerokotasuneko
akatsak eta hobetzekoak interpretatuko ditu, hau da, irakaslea ez da
perfektua eta egunerokotasunean bere jarrerak beti izango du zer
hobetu. Horrela, irakasleak gurasoekin hitz egin behar badu, nahiz
eta bere ustean jarrera egokiena erabili, elkarrizketa amaitzean
emaitzaren arabera beste baterako jarrera egokia izan den ala ez
hausnartzea ezinbestekoa izango da. Izan ere, eginikoa aztertzeak
emango dio irakasleari hobetzeko aukera.
Etorkizuneko
irakasle izango naizen aldetik, irakaslearen jarreran zentratu naiz,
izan ere, hobekuntzarako iturritzat dut hau. Urte asko dira ikasle
rolean dihardudala eta hainbat irakasle ezberdin aurkitu ditut
ibilbide honetan, zeinek jarrera oso ezberdina duten. Irakasle
hauetako asko tutoretzat izan ditut eta hauen jarrera ere oso
ezberdina izan da elkarren artean. Ondorioz, aukera anitz daudela
jakinik, nik egoera bakoitzean egokien jokatzeko jarrera izateko,
honetan aztertzea beharrezkotzat dut. Horregatik gai hau aukeratu dut
aztergai, non irakaslearen jarrera aktiboa eta kontuan hartu behar
dituen pertsonen arteko elkarrekintzaren zailtasunak hautatu ditudan.
IKERKETA
PROIEKTUA
1.PLANIFIKAZIOA
Gurasoarekin
hitz egin aurretik, zailtasunak, gaizki atera daitekeena, gurasoaren
jarrera aurreikusi, estrategiak aukeratu eta abar egin behar direla
dio irakurritako ikerketak.
Nik,
irakasle rola hartu dudanean, ahalik eta ongien komunikatzeko
estrategietan eta honi komunikatzerako orduan benetako elkar
komunikazioa sortzen saiatzeko gorputz zein ahozko estrategietan
zentratu naiz. Baina, ikerketa honek zioen planifikazioan, ekintzaren
egoeraren aurreikuspen orokorra egiten da, non nik hartu nituen baino
aspertu gehiago hartzen diren kontuan. Adibidez, ez nituen
zailtasunak aurreikusi eta nahiz eta hauek sortu ez ziren, egoera
erreal batean, gurasoen jarreraren arabera, zailtasunekin aurkitzeko
aukerak nituelakoan nago.
2.EKINTZA
Gurasoarekin
hitz egin dut, non bere haurrak errepikatu behar duela adierazi
diodan. Hau burutzerako orduan, urduritasuna kontrolatu eta ahalik
eta lasaien esplikatzen saiatu nahiz, gertutasuna azalduaz eta
gurasoak autoritatetzat ez hartzea saiatuaz. Bigarren artikuluak
batez ere, ekintza burutzerako orduan irakasleak giza interakzioan
hartu beharreko jarrerari buruz dihardu eta honek zihoenez, nik
egindakoa egokia izango zen, izan ere, gizakia naturalki defentsiboki
jartzen da holako jarreren aurrean.
3.BEHAKETA
Behaketa
bidez, irakasleak egoeran jarrera egokiena aukeratu dezake, honela
gurasoarekin hitz egiten ari nintzenean honen gorpuzkeran zein
hitzetan zentratu nintzen, hau da, honek esaten zuenaz gain nola
esaten zuen behatu nuen. Honela, bere jarrera identifikatu eta
erantzun egokiena eman ahal izateko. Izan ere, behaketa ikerketaren
zati garrantzitsu bat da, ez ikerketa burutzen ari zarenean bakarrik,
aurrez burututako behaketek ondorengo ekintzak hobetzea ekarriko
baitizute, behatu ostean ondorio batzuk ateratzen badituzu, noski.
4.HAUSNARKETA
Honela,
gurasoarekin hitz egin ostean, erabilitako estrategiak egokiak ziren
ala ez ondorioztatu nuen. Adibidez, komunikazioa errazteko burua
mugitu, onomatopeien erabilpena eta abar onuragarria izan zelakoan
nago. Nire iritzi, zati hau da ikerketa baten funtsa, aurrez eginiko
guztia hausnarketa batera iristeko da, izan ere, hau izango da
ondorioa, lan guztia burutzearen emaitza.
Konfrontazioaren
ostean, honako ondorio hauek atera ditut:
Alde
batetik, gorpuzkerak uste baino eragin handiagoa duela komunikazioan.
Honez gain, ematen duena baino zailtasun gehiago dituela guraso bati
semeak errepikatzen duela komunikatze soilak eta pertsonekin lan
egiten dugunez, hauen jarrera aurreikusten saiatzen bagara ere,
aldagai kontrolaezina dela eta beti ez dugula jarrera egokia izango.
Baina, aurre prestakuntzak beti erraztuko digu lana eta aurrez
sartutako ordu guztiek beti emango dute fruitua, ez dira
alferrikakoak izango.
ESANGURATSUTASUNA
-
Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Gaia sakontzera iritsi naizela uste dut, baina ez testuak irakurtze
soilagatik; praktika burutu ahal izateko pentsatzen eta estrategiei
buruz irakurtzen igarotako denboragatik. Hala ere, oraindik ikasteko
dudana ikasi dudana baino askoz ere gehiago delakoan nago eta nahiz
eta beti egongo den zer ikasi, alor honetan zehazki etorkizunean
interesa jarriko dudala uste dut, garrantzitsutzat baitut.
-
Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria
izateko prozesuan? Irakasle
ikertzaile izango naizen aldetik, hezkuntzan pertsonen jarrerari
buruz ikerketa gehiegi ez daudela iruditu zait, gutxienez gaztelaniaz
eta euskaraz. Beraz, etorkizunean ekarpenak egiteko aukera zabala
dagoelakoan nago, hau da, etorkizun batean ikertzaile rolean
aurkitzen banaiz, alor honetan zer aztertu dagoelakoan nago.
-
Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?
Esan bezala, irakasle matrikulatu izan arren, dena ikasia ez dagoela
eta ikasten inoiz amaitzen ez dela esateaz gain, laburrean egoerak
nola planifikatu esplikatzen du. Honez gain, egoeren aurrean aurki
daitezken zailtasunak azaltzen ditu.
GORKA
CAMIO RODRIGUEZ
g.kamio_10@hotmail.com
Euskal
Herriko Unibertsitatea
Donostiako
Irakasleen Unibertsitate Eskola
SARRERA
Ekintza
ikerketa honetan, komunikazioan lagungarri suertatuko zaizkigun
baliabideen bila abiatu nahiz, hau da, hain zuzen ere, irakasleak
bere ikasleen gurasoekin egingo dituen elkarrizketak ahalik eta
ondoen egitea dut helburu.
Elkarrizketetan,
hitzezko komunikazioaz gain, hitzezkoak ez direnak ere erabiltzen
ditugu, aurpegiko espresioak, tonua, mugimenduaren bidezko
komunikazioa… Lan honetan, aurpegiarekin egiten diren keinuak
interpretatzen ahaleginduko gara. Hau da, irakasleak, gurasoak
aurpegiarekin egiten dituen keinuei esanahia ezartzea da lan honen
helburua. Honela, elkarrizketa modu batera zein bestera bideratzeko
aukera izango dugu.
Ekman,
P. eta Oster, H.( 1981) Expresiones Faciales de la emoción. Estudios
de psikologia.
Matsumoto,
D. eta Anguas-wong,A. M. (2007) Reconocimiento
de la expresión facial de la emoción en mexicanos universitarios.
Lima.
KONTESTUALIZAZIOA
Ni
Gorka Camio Rodriguez naiz, Gipuzkoako herri txiki batean jaioa,
1993ko Apirilaren 29an, Billabonan hain zuzen, eta magisteritzako
ikasketak hasi ditut aurten, etorkizun batean irakasle prestatu bat
izateko intentzioarekin.
Irakasle
ikerlari bezala, hausnarketaren etapan aurkitzen naizela esango nuke,
hau da, zenbait informazio bildu dut dagoeneko, eta orain, nire
teoria sortuko dituzten zentzua eman behar diet.
METODOA
Hautatu
dudan ikerketa metodologia ikerketa ekintza izan da, izan ere, nire
prestakuntzarako baliagarriena delakoan nago. Ikerketa- ekintzaren
bidez, irakasle bezala kualitatiboki hazteko aukera ematen dit,
hausnarketa ugari egitea exijitzen dizu, honela, ondorioak
ateratzeko. Gainera, ikerketaren bidez, irakasleak eguneratuak
egotera ahalbidetzen digu, denbora pasa ahala aktualizatuz joango
bagina bezala.
IKERKETA
PROIEKTUA
Planifikazioa:
Irakasleak, oinarrizko edukiak barneratu ez dituen ikasle bat du, eta
gainontzeko irakasleekin adostuz haurrak errepikatu egin beharko
duela erabaki dute. Honela, irakasleak, ikaslearen haurrarekin hitz
egin beharko du, notiziaren berri eman eta errepikatzeko erabakia
hartzearen zergatiak azaldu beharko dizkio. Honela, irakasleak
elkarrizketa deserosoari aurre egiteko zenbait estrategien berri
jakitea komeni zaigu. Honela, irakasleak gurasoaren konfiantza
lortzen ahaleginduko delarik.
Ekintza:
Zenbait, estrategia irakurri eta barneratu ondoren, elkarrizketaren
simulazioa burutu dugu. Egoera ahalik eta errealena izatea ahalegindu
gara. Honela, irakaslearen paperean dagoenak, elkarrizketa ongi
bideratzeko trikimailuak erabiliko dituelarik.
Behaketa:
Behin elkarrizketaren simulazioa grabatu ondoren, informaziorik jaso
gabe egin genuen elkarrizketarekin alderatu dugu. Eta bigarrengo
honetan, hobekuntza eman dela ikus izan dugu. Irakasleak, aldez
aurretik, gurasoaren oinarrizko datuak barneratu ditu ( izena, zein
den bere semea….). Elkarrizketan zehar, irakasleak gurasoari
aurpegira begiratzen dio, gurasoak hitz egiten duenean keinuak egiten
dizkio, entzuten ari zaiola jakin arazteko, gurasoaren postura
imitatzen du…honela gurasoaren konfiantza bereganatuz. Gainera,
errepikatzearen notizia pixkana azaltzen dio, hau da, lehendabizi
ikaslearen bilakaera txarraz egiten dio hitz honela gurasoak ideia
bat egiten joateko, eta ondoren esaten dio bere semeak errepikatu
egin beharko duela.
Bestetik,
irakasleak bere laguntza eskaintzen dio, haurraren garapenak aurrera
egiteko, eta nahi ezkero beste bilera sakonago egiteko edo aholkuak
emateko aukera eskaintzen dio. Honela, lehenengo elkarrizketan ez
bezala adostasun batera iristen dira.
Hausnarketa:
Estrategia edota trikimailu hauen ezagutzarekin elkarrizketa hobeago
bat lortu dugula argi dago. Izan ere, irakasle paperean segurtasun
handiagoarekin jokatu dugu. Eta dirudienez gurasoren erreakzioa
hobeagoa izan da.
Hala
ere, elkarrizketa hau simulazioa zen. Ez dakigu, benetan nola
erreakzionatu duten gurasoek egoera honen aurrean. Horregatik, guk
hitz egiten ari garen bitartean aurpegira begiratzen diogunez, bere
aurpegiko espresioa interpretatzeko aukera aprobetxatu beharko
genuke. Horregatik aurpegia interpretatzen lagunduko diguten beste
ikerketa ekintza bat garatu dut. Honela espiral batean sartuz.
ESANGURATSUTASUNA
-
Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Hasiera,
batean ez nuen gai honi buruzko ezagutzarik. Orain berriz,
irakaslearen konfiantza bereganatzeko oinarrizko trikimailuak
barneratu ditut. hala ere, egoera erreal baten haurrean egoteko
praktika eta ikerketa gehiago burutu beharko ditut. Izan ere, egoera
hauei aurre egiteko ez dut nire burua gutiz seguru ikusten.
-
Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria
izateko prozesuan? Ikerketa honek garrantzia handia duela diot, izan
ere, aurreko akatsak hobetzeko eta estrategia berriak ikasteko balio
izan dit.
-
Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?
Ez dago zalantzarik praktika hau jorratzeak etorkizunerako
baliagarria suertatuko zaigula. Gurasoekin bilera eta elkarrizketa
ugari egin beharko baititugu, eta praktika honek errealitate
horretarako prestatzen digu.
Ane de Miguel Rikondo
ademiguel011@ehu.es
Euskal Herriko Unibertsitatea
Donostiako Irakasleen
Unibertsitate Eskol
SARRERA
Ikerketa
hau burutzeko habiapuntu gisa, jendaurrean komunikatzerako orduan
lagungarri egingo zaizkigun baliabideak aurkitzea izan da. Gure
hitzei baliagarritasuna bilatzea eta esaten dugun hori gauzak
transmititzeko tresna egoki bihurtzea.
Hitz
eta dauzkagun jarrerak eragin handia duten arren, espazioaren
banaketa eta antolakuntzak ere berebiziko garrantzia duela esan
beharra dago. Baina ni, elkar ulertzean zentratuko naiz. Beharrezkoa
baita gurasoen eta irakaslearen arteko elkar laguntza bat egotea.
Beraien artean komunikazio ona badago, elkar ulertuko dira eta
arazoen aurrean elkar babestuko dute.
Dean,
C. (1994). Comunicación cooperativa entre la familia y la escuela.
Cornelle University
KONTESTUALIZAZIOA
1995.urtean
usurbilen jaioa den Ane de Miguel Rikondo naiz ni, eta, aurtengo
kurtsoan majisteritzako ikasketak burutzen hasi naiz Donostiako
Irakasleen U.E-n (UPV-EHU).
Irakasle-
ikerlari bezala, informatze prozesuan aurkitzen naizela esango dut.
Informazioa bildu eta nik ditudan ideia edo ikuspegiekin errealitatea
konparatzeko prozesuan. Eta konparaketa honetatik nire hausnarketa
propioak eginez, izatea gustatuko litzaidaken irakaslea osatzen
hasten.
METODOA
Hautatutako
metodologia, ekintza ikerketa izan da. Honen bitartez, ziklikoki
dijoan ekintzen bitartez, hausnarketarako bidea ematen duelako. Eta
ekintzan eta honen prozesua errazago planifikatu eta bultzatzen
laguntzen du.
IKERKETA
PROIEKTUA
PLANIFIKAZIOA:
Irakasleak, arazoak dituen Xabier izeneko ikasle bat du. Iraksleak
bildutako datuekin irakasleen kontseiluak haurrak errepikatu egin
behar duenaren erabakia hartu du. Beraz tutoreari dagokioa haurraren
gurasoekin bildu eta hau komunikatzea.
Honetarako,
bileraren planifikazio orokor bat egingo du tutoreak. Honela
bileraren nondik norakoa planifikatuko du. Piskanaka, informazioa
ematen joango da eta esaten duena justifikatzeko ikaslearen datuak
aipatu eta azterketez, lanez... baliatu daiteke.
Bestalde
gurasoek eduki ditzaketen erreakzioak aurreikusi ditzake eta
aurretiko eraantzun batzuk prestatu, momentuan erantzuna eman dezan.
Bestalde
esango duena, nola esango duen pentsatu behar du, eta erabiliko
dituen estrategiak ongi pentsatuz.
EKINTZA:
Elkarrizketaren simulazioa egitean, planifikaturikoa eta aurrez
aurrekoa ezberdinak izango dira, beraz hainbat estrategia irakurri
ditugu.
Beraz,
inprobisatzea tokatu zait elkarrizketan, baina aurretik prestaturiko
zenbait erantzun baliagarriak egin zaizkit. Gurasoei ahalik eta era
objetiboenetan azaldu dizkiet gertaerak. Errepikatuko duela esatea
bukaerarako utziz. Lehenik egoera nolabait “goxatzeko” haurraren
eboluzioaz hitz eginez.
BEHAKETA:
Irakaslearen rolean bi elkarrizketa grabatu ondoren, bien arteko
konparaketa burutu da eta alderatutakoarekin ondorioak atera ditut.
Biak burutu ondoren, hausnarketa osrokor bat egin dut, grabaketa
bakoitzean ondo zer dagoen, hobetzeo zer dagoen... kontuan hartuz.
Hausnarkaeta
honetan, guraso eta irakaslearen artean egon den komunikazioaren
behaketa bat egin dut. Irakasleakk esaten zuena argi esana zegoen
ikusi eta ea gurasoak irakasleak pentsatzen zuen hura ulertzen zuen
kontuan hartuz.
HAUSNARKETA:
Bideoak grabatzerakoan, irakasle baten azalean jarri gara eta
konparaketaren bitartez, gure buruarekiko kritiko izateko aukera izan
dugu. Bestalde, beste ezagutza mota batzuk jaso ditugu, horien
artean, hizketaldi bat hobeto burutzeko dauden estrategiak.
Gainera,
gure buruarekiko kritiko izanez, gure pentsakerei buruz hausnarketa
egiteko aukera izan dugu. Eta honen bitartez, posizio edo jarrera
egoki bat hartzeko aukera izan dugu.
Beraz,
esan daiteke, hausnarketarako bidea ireki digula honako jarduera
honek. Eta, hausnarketa pausu berriak emateko beharrezkoa denez,
benetako hausnarketa bat egiten ikasi dugu, hausnarketa honek gure
burua osatzeko eta gerora bergiratzeko balio izan digu eta.
KONFRONTAZIOAREN
OSTEKO ONDORIOAK: Irakasle
rola egiten, arraro sentitu naiz, ohitu gabe nengoen postu bat
jokatzen ari nintzen. Esango nuena nola esan, nola adieraziko nuen
beldur, nik esandakoa nola hartuko zuten edo nola ulertuko zen
beldur.
Bi
elkarrizketen artean, orduan, alde handia nabaritu dut. Lehenengoan
ez nekien elkarrizketa nondik nora joan zitekeenik eta bigarrengoan
aldiz beste konfiantza batekin aritu ondoren, zeharo ezberdinak ziren
sentsazioak eduki ditut.
Erosoago
irakaslearen paperean sentitu naiz, gurasoen papera ez baita batere
erraza. Helarazten zaien mezua eza da batere atsegina eta bereiek
hartu beharreko jarrera ere zaila da. Irakasleak aldiz, gauzak ondo
pentsatu behar du nola esan, baina, eramangarriagoa egin zait
gurasoen papera baino.
ESANGURATSUTASUNA
-
Arazoaren zein ulermen mailara ailegatu naiz?
Gaia
ulertu eta egoera erreal batean jartzera iritsi naizela iruditu zait.
Benetako egoera bat antzezte horrek, beste ikuspuntu batzuk
ulertzera eraman nau. Esan beharra dago, benetako egoera batetik oso
urrun geratzen dela, baina, nola bait geuk sinestu eta geure tokian
jartzen hasten lagundu digula uste dut.
-
Zein da ikerketa honek daukan garrantzia niretzat irakasle ikerlaria
izateko prozesuan?
Hausnarketarako
bidea zabaltzea du garrantzitsu. Orain arte buruturiko
hausnarketetatik irten eta geure burua osatzeko hasnarketak egitera
pasatzeko pausu hori iruditu zait garrantzitsua. Geure bizitzako
pausu bat bultzatu du, teorietatik atera eta sentitzen genuena
praktikan jartzea.
-
Ikerketa honek zer gehitu dezake teoriara, praktikara eta ikerketara?
Aportazio
asko egin ditzake hauetako edozein alorretan, baina niri gehien
gustatu zaidana, praktikotasunaren alorra izan da. Ikerketa honek,
praktikotasuna zuen ardatz, bideoak baiziren ardatz.