jueves, 19 de septiembre de 2013

ZER DA IRAKASLE ONA IZATEA?

Testu hauetan, bakarkako hauskarketa burutu dugu bakoitzarentzat irakasle ona izateak zer suposatzen duen azalduz. Hiru ikuspuntu desberdinetatik ( 3 ikaslek) galdera berdina erantzun dugu. Honekin majisteritza amaitzerako, bakoitzak nolako irakasle izatera iritsi nahiko lukeen adierazten du; bakoitzaren irakasle ideala.  


GORKA CAMIO RODRIGUEZ


Irakasle baten helburua bere ikasleei kontzeptua edo kontzeptuak irakastea izango litzateke, honetarako irasleak hainbat baliabide izango ditu.

Niretzat  irakasle eredu edo perfektuak ezaugarri hauetan oinarritu beharko da:

Lehenik eta behin, irakasleak modu egokian irakatsi ahal izateko, irakatsi beharreko gaiari buruzko ezagutza behar du. Hau ezinbestekoa da, ez dakiguna irakastea zaila baita.Baina, irakasleak dakiena irakasteko ere ezinbesteko da honen formakuntza, hau da, irakasten jakitea. Jakintsuena izan dezakezu, baina dakizun hori azaltzeko gai ez bazara, irakastearena txarto aterako zaizu. Irakasleak, ikasleari modu ulergarri edota “eroso” batean eman behar dizkio azalpenak.

Irakasle perfektuak, bere helburua lortzen lagunduko dioten irakaskuntza metodo egokienak izan beharko ditu. Liburuak irakurri araziz, apunteak hartuz, ahoz interneten oinarrituz, azterketak ezarriz... irakasleak hainbat metodo ditu aukeratzeko, baina honetarako materiala beharko du. Beraz irakasle perfektuak, bere metodoak garatu ahal izateko materiala beharko du.

Beste alde batetik, irakaskuntza saioak motibagarriak izan beharko dira, ikasleen arreta eta jakin mina piztea irakaskuntzaren beste helburuetako bat izan beharko luke. Honela ikasleak gogotsu ekingo genioke ikasteari eta gaia barneratzeko erraztasun handiagoa izango genuke. Klase giro ona lortzea ere ezinbestekoa izango litzateke, honetarako, irakasleak gelako arazoak konpontzeko, segurtasuna emateko, ikasleak orientatzeko… gai izan behar du.

Azkeneko gauza hauek lortzeko irakasle bakoitzak bere ikaslea ahalik eta hobekien ezagutu beharko luke: ikaslearen arazoak, kezkak, abileziak, ahuleziak... ezagutu beharko lituzke. Kirol profesionalean  entrenatzaileak kirolariaren ia ezagutza osoa izaten du, honi ahalik eta errendimendu gehien atera ahal izateko. Irakaskuntzan antzeko erlazio bat edukitzea abantaila handia izango litzake; zenbait eta ikaslearekiko gertutasun gehiago eduki orduan eta hobeto moldatuko dira. Kasu askotan gertatu ohi da, ikasle batek irakasleak emandako azalpena ez duela ulertu, baina hau ulertu duen lagunak, bere hitzekin azalpen berdina egin eta honi ulertu diola. Naiz eta irakasleak duen formakuntza ez eduki, honek baino hobeto azaltzeko gai izan da.

Ondorioz niretzat irakasle perfektua gure beharretara egokitzen dena izango litzateke, baina hau gaur egungo ikasgeletan ezinezkoa da, irakaslea ia partikularra izan beharko litzake. Eta ahalik eta hobeto hau gure familiar edota betiko laguna (hobekien ezagutzen diguna) baldin bada, beti ere gaiaren ezagutza eta metodo egokienak erabiltzeko beharrezko materiala eskura duela.




MADDALEN CARDENAS AÑORGA


Nire ustez irakasle ona izatea ez da metodo zehatz bat jarraituz materia guztia urtez urte modu berdinean irakasten duena izatea, izan ere, modu honetan irakaslea ez da ikasleekin inplikatzen; denak berdinak dira irakaslearen begietan.
            “La educacion prohibida” filmean ikusi ditudan aspektu batzuekin ados nago, adibidez, niretzat irakasle idealak ez ditu edukiak soilik kontuan hartu behar, hau da, haurra bere osotasunean aztertu eta ezagutu behar du, honela irakaskuntza pertsonalizatuagoa eman ahal izateko.
            Honela, ideiak galdu egiten diren bitartean, ideia berriak ikasteko tresnek biziraun egiten dute, Adibidez, ni ez naiz oroitzen historian ikasi nituen data guztiez, baina bai ordea hauek ikasteko erabili nituen tresnez  (eskemak, …).
            Honekin lotuta, edukiek garrantzia dutenez,irakaskuntzaren helburu hauen barneratzea bihurtu da, ondorioz azpihelburuak azterketak gainditzea delarik.
            Nire bizitzan zehar, irakaskuntza metodo jakin bat aplikatu gabe gauza ugari ikasi ditut; ibili, hitz egin, sozializatu...Hauek eboluzioan zehar prozesu natural bat jarraituz ikasi ditut. Adibidez, ibiltzen ikasteko lehenik hankak mugitzen ikasi nuen, ondoren arrastaka ibiltzen eta azkenik bi hanken gainea ibiltzen. Bi urte inguru iraun zuen prozesu honetan, ez nuen azterketarik izan, baina hala ere, garapen motrizea epe normalean burutu zen.
            Ondorioz, ezin dut ekidin ea azterketak gabe modu natural batean, haurraren motibazioa bilatuz eta indartuz,  irakaskuntza hobeagoa izango ote zen planteatzea.
            Oinez ikastearen kasuan, nire esperientzia pertsonalean, gurasoek motibatzen ninduten.. Baina, honez gain, independizatzeko nahiak bultzatzen zidan, honela barne eta kanpo motibazioa izanik. Niretzat bi motibazio hauen beharra ezinezkoa da ikasketa bat haurrera eramaterako garaian; ikasten dena edozer delarik ere. Ikasketetan, askotan kanpo motibazio handia dugu (gurasoak, …), baina barne motibazioa itzaltzen bada ez dugu ahal dugun etekin guztia aterako,             Honez gain, praktikotasuna aipatu behar dut, izan ere,  ikasten ari naizena ez badut praktikan jartzen, motibazioa handia bada ere epe laburrera galtzeko arriskua izango dut. Adibidez, ingelesa urte askotan zehar ikasi dut; kanpo zein barne motibazio bat izan dudalarik. Baina, 5 urtetan zehar ez dut hitz bat ere egin, izan ere, ez dut ingelesez hitz egiteko beharrik izan (lagunak, lana...), ondorioz ia mintzaira osoa galdu dut.
            Nire ikuspuntutik, ezin dut irakasle idealaren profil bat burutu, izan ere, ez zait iruditzen irakasle mota ideal bakarra dagoenik, hau da, pertsona ezberdinak garen bezala ikasle ezberdinak daude, ondorioz irakasle mota ezberdinak gustoko izango dituzten pertsonak; irakasle ezberdinek motibatuko dituztenak. Adiibidez, oso zaila da irakasle batek 40  pertsona ezberdin modu berdinean motibatzeko gai izatea, honek ez baitu hauek zehazki ezagutzeko aukerarik (talde handiegia da horretarako).
            Baina, niretzat irakasle idealak informazioa igortzeko praktikotasunera jo behar du, praktikan jartzen dena, nire kasuan behintzat, epe luzeko oroimenean geratzen zait; praktikan jartzen ez den informazio asko epe laburrera ahazten zaiten bezala. Adibidez, ezintasuna izeneko gai bat izan nuen duela bi urte. Gai horretan ezintasun ezberdinak aztertu eta ikasi behar genituen. Baina, irakasleak edukiak trasmititu beharrean, lehen egunean ezindu ezberdinen egoeran jarri gintuen (itsua, paralitikoa...). Honela, ordu batez leku ezberdinetara iristen saiatu ginen eta hauen mugak ezagutu genituen. Ondoren, urtean zehar talde txikietan edukiak osatu behar izan genituen (bakoitzak gai ezberdina), ondoren beste ikasleei trasmitituz (aurkezpen batez eta apunteak igaroz). Tartean bideo batzuk ikusi genituen eta oraindik gogoan dut  hauetako baten izena “papa, ¿me aconpañas a hacer la maraton?”.
Irakasle hau ez zen ideala, baina adin ezberdinetako (18-29 urte) 30 ikasleko taldea motibatzea lortu zuen. Honez gain, taldeak gaiarekin enpatizatzea eta inplikatzea (informazioa lortu, interesa piztu,...) lortu zuen. Azkenik, edukiak modu eramangarri batean irakastea lortu zuen, ikasleak irakasle paperean jarriz ikasleek arreta gehiago mantentzea lortuz eta irakasle paperean zeuden ikasleek beraien materia guztiz barneratuz.
            Beraz, irakasle ideala ez bazen ere, niretzat alor horretan  eta 3 hilabete horietan irakasle idealaren perfila bete zuen, izan ere, taldea motibatzea eta inplikatzea lortu zuen.
(Garrantzitsua ez bada ere, talde osoak nota onak atera zituen...baina, hau ez da irakaskuntzaren funtsa...edo bai?).




ANE DE MIGUEL RIKONDO


Betidanik aipatu izan dute ikasleek zein izan den beren irakasle onena. Beti eduki izan dute irakasle perfektu bat. Baina nork du perfil perfektu horretan bilakatzeko formula magikoa?

Denon gustuak berdinak ez direnez, bakoitzak perfil hau deskribatzerako orduan bere ezaugarrietan eta gustuetan oinarrituz egingo du, berarekin nolabait konpatiblea den irakaslea hautatuz.
Globalki hitz eginez beraz, ezin daiteke irakasle bikain bat zer den esan, “ez dago alborarik ihar gabekorik” esaera zaharrak ondo dioen bezala inor ezin daitekeelako akatsgabea  izan.

Esan bezala, niretzat irakasle on bat izateko ezaugarri batzuk izan behar dira  edo behintzat ezaugarri hauetara hurbildu beharra dago.

Esaterako, orain arteko hezkuntzan asko aurreratu den aldetik, atzerapen asko gertatu direla ere egia da, ikasi eta irakasterako prozesuan bertan.
Prozesu natural bat izan beharko litzatekeena, prozesu prefabrikatu bat bihurtu da. Haurrei dena egina ematen zaie. Beraz, irakaslea gai izan behar da ikastearen prozesua ahalik eta naturalen egiten eta prozesu honetan ikasleei esperimentatzen uzten.
Era honetara, beraien kabuz konturatuko direlako non dagoen akatsa  eta beraiek sahiatuko dira akatsa zuzentzen eta era zuzen batean aurrera egiten.

Bestalde, irakaslea gai izan behar da taldearen arabera modu ezberdinetan irakasteko eta talde bakoitzaren motibazio iturria billatzen. Nolabaiteko taldearen inplikazioa lortu beaharra dago.
Honetarako, ez dugu irakaslearen lanak bokazionala izan behar duela esango,hau kasu gutxitan ematen baita, baina bai gustuz egiten den gauza bat izan beharko lukeela.

Gainera, liburuko maiteria emateaz gain, ikasleen alde emozionalari ere garrantzia eman behar zaio. Eta liburuko edukiari garrantzi guztia eman ordez, haurra ezagutzeko aukera aparta izanik, alde emazionala eta umearen prozesu osoari ere begiratu beharko litzateke.
Betiko ebaluaketek umeen arteko konpetentzia areagotzen baidute, askotan azterketen notek, gazte bakoitzaren jakinduria maila guztiak ebaluatzera iritsi ezin dutelarik.

Beste hainbat ezaugarriren artean ere, esan beahara dago, irakasleak gai guztiak naturatasun osoz lantzeko gaitasuna izan behar du. Gaur egungo gizartean “tabu”diren gaiak, umeen adin tartearen arabera, egokia den moduan landuz.

Ezin bukatuko litzake ezaugarri zerrenda bat egiten, behin pentsatzen jarrita hainbat ezaugarri ezberdin buraratzen baizaikit.
Baina azken ezaugarri bezala, gizartean elkarbizitzeko garantzitsuena den “errespetua” erakutsi,ezarri eta MANTENTZEN jakin beharko luke.
Azken hau larriz jartzen dut, zaharragoak diren einean eta kondidantza gehiago lortzen duten einean, kaudrila eta gelakideen arteko bereizketa egitea gehiago kostatzen delako. Eta ez dutelako jakiten non jarri behar duten muga.
Muga honatan ikusiko da irakasle “onare” rola, berak ikusiko baitu non jarri muga.

Lehen esan bezala beraz, izaki guztiok desberdinak garen aldetik, ikasle bakoitzaren irakasle borobilaren profila ere desberdina da eta oraindik ez da asmatu denen gustuak uniformatuz eta batuz sortutako perfil perfekturik. Eta irakaleek beraiek ere gauzak ez dituzte ikuspuntu berdinetik ikuste, era honetara beren burua osatzeko eta hezten jarraitzeko bide ezberdinak hartzen dituzte.

Bukatzeko esan, irakasle on baten perfila nolakoa izango litzateekeen esatea oso gauza subjetiboa dela.




No hay comentarios:

Publicar un comentario