lunes, 30 de septiembre de 2013

SER Y TENER

Ser y Tener pelikula ikusi ondoren, kide bakoitzak honi buruz duen iritzia agetzen du horaingo honetan. Herri txiki bateko eskola batek dituen ezaugarrietatik abiatuz irakasleak, ikasleek eta familiek dituzten jokabideak lantzen ditugu besteak beste.



                                         GORKA CAMIO

Filma honetan Frantziako herri txikiko ikasleria eta bere ikaslea izango dira protagonistak. Beraz, hiritik kanpo, mendi inguruetan bizi eta eskolara joaten diren ikasleak ezagutu ditugu.

 Ikasgelan adin ezberdinetako haurrak elkarlanean dabiltza, denak irakasle bakar eta berdinarekin. Honela irakasleak exijitzen zaizkion rol guztiak betetzen ditu: tutorearena, didaktarena, orientatzailea…eta ikasgela ere gai ezberdinak garatzeko eta adin eta maila ezberdinekin lanean aritzeko ekipatuta dago. Eskola deritzona, bi edo hiru pisuko etxeko bat da non lehen solairua eskola izatera egokitua dagoen: pare bat ikasgela eta komuna batekin. Etxe edo eskola hau harrizko pareta batek inguratzen du, bien artean haurrak jolasten duten parke edota zelaiarentzat tartea uzten duelarik.

Ikaslearen jarrera paregabea iruditu zait, bere rolak lasaitasun eta pazientzia handiz betetzen zituen, bere buruarengan sinesten du eta segurtasuna transmititzen du. Ikasleekiko duen harremana oso gertukoa da, konfiantzazko eta pertsonalak diren elkarrizketak dituzte, beraien sentimendu eta gogoak azaltzea bultzatzen die eta irakasleak bereak ere azaltzen ditu, honela harreman sendoago bat sortuz , baina, konfiantza honek onerako eragiten du klasetan. Gainera irakaslearekiko errespetu handia dutela ikusten dugu, ez diote behar duen modura hitz egiten, baimena eskatzen dute ia ekintza guztietarako eta beti ere irakasleari “señor” deitzen diote. Lehen esan bezala irakaslea bera bakarra izanda rol ugari betetzen ditu,adibidez filmean gai ezberdinetan aditua, tutorea eta guraso eta ikaslearen arteko bitartekariaren lanean ikusi dugu.

Klaseak forma aktiboan eramaten ditu, beraien lanak baloratzen eta akatsak ateratzen uzten die eta ondoren bere iritzi edota azalpenak azaltzen ditu. Honela bata bestearengatik ikasteko aukera eman eta gehiago esfortzatzeko aitzakia ematen die. Ikasleak argi uzten die zertara joaten diren eskolara, eta lana garaian lan egin beharko dutela ondoren jolas garaian lagunekin jolastu ahal izateko. Lanak ondo egiteren ondorioz izango duten saria azaltzen die: jolas garaia, mailaz igotzea, etorkizun hona…


Ikasleen guraso edo familiarrek irakaslea miresten, baloratzen dutela sumatu dut filmean. Irakasleak egiten duen lanaz ez dute dudatzen, eskolako heziketari garrantzia ematen diote eta haurrak lanak egiteko arazoak dituenen laguntzeko prest daude.

Nire ustez irakasleak  lan paregabea egiten du ikasleekin, lehendabizi pertsona baten baloreak erakusten dizkie: errespetua, hitza betetzea, taldekidean aritzea…  eta ondoren lanean aritzea lortzen du. Baina irakaslea eskolatik kanpo, bizi beharko lukeela uste dut, deskonektatze puntu bat izateko. Gainera, irakaslea bere lanerako bizi dela ematen du, eta nik lana bizi ahal izateko egin nahi dut.




ANE DE MIGUEL RIKONDO

Dokumental honetako eskolan,  nekazal-giroaren inguruan bizi diren herri txiki bateko baserrietako biztanleak (ikasleak) ditugu protagonista.                                                                                
Eskolak, gure inguruan ikusten ez diren ezaugarri bereziak hartzen ditu  bere gain. Adibidez, gela berean adin ezberdinetako ikasleria ikusten dugu. Hauen arteko harremana, beste edozein zentrotako ikasleen artekoa bezalakoa. Hau da, ez da bereizketa nabaririk ikusten eta denen artean elkar laguntzen dira, adina kontuan hartu gabe.                                                                   
Herri txiki bat den aldetik, gelako ikasle kopurua oso txikia da, eta alde batetik zenbait eduki lantzerako orduan irakasleari hainbat abantailak eskaintzen dizkio. Normalean lantzen ez diren “tabu” gaiak naturaltasun osoz jorratzen ditu irakasleak, erretiroa, sentimenduak … besteak beste.

Bestalde, aipatzeko da, irakasleak ez duela rol finkorik. Eskolako irakasle bakarra den aldetik  pedagogo, psikologo, tutore, didakta, autoritate eta orientatzaile rolak bere gain hartzen ditu. Nire ustez beraz, ikasleekiko gertutasun handia adierazten du. Eta beste hezkuntza motetan lantzen ez diren metodoak lantzea ahalbidetzen dio.                                                                                 
Arazo bat dagoenean, adibidez, beren artean konpontzen uzten die, biak aurrez-aurre jarriz eta bata besteari pentsatzen duten guztia esateko esanaz. Gainera, esperimentatzen uzten die eta akatsak irakasleak berak zuzendu ordez, ikasleen artean egiten uzten du.

Gelan oso giro egokia jartzen du, giro lasai eta patxadatsu bat. Denen arteko konexio bat bultzatzen du. Hau, ez da gauza erraza adin ezberdinetako umeak biltzen dituen gela batean. Umeak motibatzerako, elkarren arteko laguntza erabiltzen du, hau da, iritziak elkarri ematen dizkiete, gelan lantzen diren gaiak oso ezberdinak dira, sukaldean aritzen dira... Esan dezakegu ez dutela ikasi bakarrik egiten eta honek haurrak motibatzen ditu. Hau estrategiatzat ere har daiteke, umeak ikastetik aldentzen dituen jarduerak egiten dituztelako.

Gainera, familiek eta irakasleak dituzten harremanak oso bereziak dira. Irakaslea oso errespetatua da eta familiek inplikazioa handia dute eskolako gaiengan. Esan beharra dago, familiek konfiantza osoa dutela beregan. Arazoren bat dagoenean beregana jotzen dute aholku eske.
Bere metodo propioak erabiliz, haurrei ikasteko ohitura eta jarrera onak erakutsi nahi dizkie. Eta beste zentroek ahalbidetu ezin dituzten balioak jorratzeko aukera ematen dio irakasleari, gurasoek beregan duten konfiantzak.

Nire ustez, herri txiki bateko eskola bat izateak eta bera irakasle bakarra izateak, bentaja dezente ematen dizkio irakasleari. Batetik, ikasturteko plangintza egiterakoan margen gehiago dauka bere ideiak txertatzeko. Baina, bestalde, bere gain pisu handia dauka. Eskola osoko plangintza, adin ezberdinetako haurrak aurrera eramatea …


Alde batetik bere bentajak izan ditzake eskola mota honek, baina gazteen eboluzioan eta jakintza mailan atzerapenak ere ekar ditzake. Adin bakoitzak bere irakaslea ez izateak gaien lanketan atzerapenak ekar ditzakeelako.
MADDALEN CARDENAS AÑORGA Filme honetako eskola baserri giroan kokatzen da, non klase bat osatzeko adin ezberdinetako haurrak elkartzen diren. Eduki guztiak irakasle batek ematen dizkie, baina honen planteamendua gaur egungo ikastoletakoaren ezberdina da: adin ezberdinetako haurrak gela berdinean, zuzenketa autonomoak zein taldekooak bideratu (mahaiak taldeka, adinka, bilduta daude eta lan gehienak honela kokatuta burutu eta zuzentzen dituzte)... Bideoan, eskolako egunerokotasuna agertzen da eta adin ezberdineko haurren egunerokotasunaren zati bat(etxean baserri lana, etxeko lanak burutzeko modua....). Honez gain, irakaslearen azken urtea da, hau jubilatzeko zorian baitago eta bere bizitzako irakaskuntzako azken urteko zati bat agertzen da. Beste ikuspuntu batetik, ordea, ikasle batzuen eskola aldaketako prozesua agertzen da (zaharrenak eskolaz aldatu behar dute). Filmearen azterketan irakaslean zentratzen bagara, irakasleak rol asko burutzen dituela ikus dezakegu: pedagogoa, psikologoa, tutorea, autoritatea, didakta, horientatzailea... Autoritatea izateaz gain, sentimenduei garrantzia handia ematen dio, honela haurrei hauek modu natural batean askatzeko tresnak emanez (lagunduz). Gainera, bere jarrera aktiboa da; asko inplikatzen da bere lanean (ikasleez alor pertsonal eta akademikoaz informaturik dago, honela haurraren garapen osoaz arduratzen delarik: haur batek ikasgelatik kanpo arazoak baditu bertan bideratzen edo konpontzen saiatzen da...). Honez gain, gelan haurrak inplikatzea, hauek motibatzea, ahalbidetzen du: haurrak elkar-lanean jarriz, lanak elkar-zuzenduz...Lorpen honetan bere pazientziak aipamen berezia behar du, izan ere, irakaslearen ezaugarri honek haurren garapen akademikoan eragin nabarmena dauka (honetarako irakasleak haurrei erantzunak eman beharrean, egoera askotan galderak planteatzen ditu haurrek beraien erantzunak aurki ditzaten; edukiari buruz hausnartzeko behar duten denbora uzten die haurrei pentsatzeko). Ebaluazioei dagokionez, haur bakoitzak bere garapena jarraitzen du- Alde batetik, haur guztiek ez dituzte helburu berdinak lortzen, baina hauek lortzeko prozesuari garrantzia handia ematen dio irakasleak (irakaslearen ikuspuntutik, prozesuak emaitzak bezain besteko garrantzia dauka). Bestetik, irakasleak haurrak baloratzeaz gain, haurrak elkarren artean balortazen eta zuzentzen dituzte lanak. Honela, autobalorazio bat burutuz eta bere lana besteenekin konparatuz benetan helburua lortu duen behatuz. Filmean ikusi dugun hezkuntza sistema gaur egungo gure gizartekoaren ezberdina da, baina horrek ez du esan nahi gure sistema eraginkorragoa edo egokiagoa denik. Izan ere, metodo bakoitza gizarte mota bat sortzeko oinarri da, gure kasuan sistema konpetitibo bat ezarria dagoenez, gizarte konpetitibo bat dugularik. Honez gain, edukiak barneratzea da helburu nagusia (tiruluen lorpena). Filmeko hezkuntza sisteman, berriz, helburu nagusia haurra beraren garapenada. Edukien gainetik sentimenduek dute garrantzia gehiago, hau da, haurren ongizatea bermatu nahi da. Honek, ordea, ez du esan nahi edukiak eta irakaskuntza alde batera uzten direnik, baina ez da eskolaren helburu bakarra... Azkenik, bi sistemak konpatatzean, gure hezkuntza sistemak utsuneak dituela ikusi dut, izan ere, haurrak helbuen beharren arabera hezten ditugu, ondorioz askotan haur beraren nahiak eta beharrak alde batera utziz. Beraz, filmekoa bezalako hezkuntza sistema bat ezartzeak nolako gizarte bat sortuko ote zuen galderarekin amaitzen dut hausnarketa. Hezkuntza sistema honekin gizarte "hobeagoa" izango ginateke?

jueves, 26 de septiembre de 2013

SER Y TENER



Pelikula honetan Frantziako herri txiki bateko irakaslearen egunerokoa ikus dezakegu, non irakasle bezala rol ezberdinak betetzen dituen (ez da ohiko irakasle bat).

 Gaur egungo hezkuntza sistemarekiko ezberdinak diren metodoak erabiltzen ditu eta sistema honekin haurren garapena nola burutzen den agertzen da.


                                 


Bideo hau youtubeko link bat da: http://www.youtube.com/watch?v=ybQtTnF2a3w&list=PL15472F69BEBD9E2E

Publicado el 30/04/2012
Visita www.informandoperu.com
Todos los derechos son propiedad de:
"A Escolha da Profissão", contenido visual administrado por:
Fundação Padre Anchieta (TV Cultura)


lunes, 23 de septiembre de 2013

IRAKASLEAREN ROLAK

Organigrama honetan, irakasleak izan ditzakeen rolak ageri dira. Rol hauei lotuta, rol bakoitza edukitzeak suposatzen dituen betebehar eta eginkizunak jarri ditugu.





GORKA, MADDALEN ETA ANE


jueves, 19 de septiembre de 2013

ZER DA IRAKASLE ONA IZATEA?

Testu hauetan, bakarkako hauskarketa burutu dugu bakoitzarentzat irakasle ona izateak zer suposatzen duen azalduz. Hiru ikuspuntu desberdinetatik ( 3 ikaslek) galdera berdina erantzun dugu. Honekin majisteritza amaitzerako, bakoitzak nolako irakasle izatera iritsi nahiko lukeen adierazten du; bakoitzaren irakasle ideala.  


GORKA CAMIO RODRIGUEZ


Irakasle baten helburua bere ikasleei kontzeptua edo kontzeptuak irakastea izango litzateke, honetarako irasleak hainbat baliabide izango ditu.

Niretzat  irakasle eredu edo perfektuak ezaugarri hauetan oinarritu beharko da:

Lehenik eta behin, irakasleak modu egokian irakatsi ahal izateko, irakatsi beharreko gaiari buruzko ezagutza behar du. Hau ezinbestekoa da, ez dakiguna irakastea zaila baita.Baina, irakasleak dakiena irakasteko ere ezinbesteko da honen formakuntza, hau da, irakasten jakitea. Jakintsuena izan dezakezu, baina dakizun hori azaltzeko gai ez bazara, irakastearena txarto aterako zaizu. Irakasleak, ikasleari modu ulergarri edota “eroso” batean eman behar dizkio azalpenak.

Irakasle perfektuak, bere helburua lortzen lagunduko dioten irakaskuntza metodo egokienak izan beharko ditu. Liburuak irakurri araziz, apunteak hartuz, ahoz interneten oinarrituz, azterketak ezarriz... irakasleak hainbat metodo ditu aukeratzeko, baina honetarako materiala beharko du. Beraz irakasle perfektuak, bere metodoak garatu ahal izateko materiala beharko du.

Beste alde batetik, irakaskuntza saioak motibagarriak izan beharko dira, ikasleen arreta eta jakin mina piztea irakaskuntzaren beste helburuetako bat izan beharko luke. Honela ikasleak gogotsu ekingo genioke ikasteari eta gaia barneratzeko erraztasun handiagoa izango genuke. Klase giro ona lortzea ere ezinbestekoa izango litzateke, honetarako, irakasleak gelako arazoak konpontzeko, segurtasuna emateko, ikasleak orientatzeko… gai izan behar du.

Azkeneko gauza hauek lortzeko irakasle bakoitzak bere ikaslea ahalik eta hobekien ezagutu beharko luke: ikaslearen arazoak, kezkak, abileziak, ahuleziak... ezagutu beharko lituzke. Kirol profesionalean  entrenatzaileak kirolariaren ia ezagutza osoa izaten du, honi ahalik eta errendimendu gehien atera ahal izateko. Irakaskuntzan antzeko erlazio bat edukitzea abantaila handia izango litzake; zenbait eta ikaslearekiko gertutasun gehiago eduki orduan eta hobeto moldatuko dira. Kasu askotan gertatu ohi da, ikasle batek irakasleak emandako azalpena ez duela ulertu, baina hau ulertu duen lagunak, bere hitzekin azalpen berdina egin eta honi ulertu diola. Naiz eta irakasleak duen formakuntza ez eduki, honek baino hobeto azaltzeko gai izan da.

Ondorioz niretzat irakasle perfektua gure beharretara egokitzen dena izango litzateke, baina hau gaur egungo ikasgeletan ezinezkoa da, irakaslea ia partikularra izan beharko litzake. Eta ahalik eta hobeto hau gure familiar edota betiko laguna (hobekien ezagutzen diguna) baldin bada, beti ere gaiaren ezagutza eta metodo egokienak erabiltzeko beharrezko materiala eskura duela.




MADDALEN CARDENAS AÑORGA


Nire ustez irakasle ona izatea ez da metodo zehatz bat jarraituz materia guztia urtez urte modu berdinean irakasten duena izatea, izan ere, modu honetan irakaslea ez da ikasleekin inplikatzen; denak berdinak dira irakaslearen begietan.
            “La educacion prohibida” filmean ikusi ditudan aspektu batzuekin ados nago, adibidez, niretzat irakasle idealak ez ditu edukiak soilik kontuan hartu behar, hau da, haurra bere osotasunean aztertu eta ezagutu behar du, honela irakaskuntza pertsonalizatuagoa eman ahal izateko.
            Honela, ideiak galdu egiten diren bitartean, ideia berriak ikasteko tresnek biziraun egiten dute, Adibidez, ni ez naiz oroitzen historian ikasi nituen data guztiez, baina bai ordea hauek ikasteko erabili nituen tresnez  (eskemak, …).
            Honekin lotuta, edukiek garrantzia dutenez,irakaskuntzaren helburu hauen barneratzea bihurtu da, ondorioz azpihelburuak azterketak gainditzea delarik.
            Nire bizitzan zehar, irakaskuntza metodo jakin bat aplikatu gabe gauza ugari ikasi ditut; ibili, hitz egin, sozializatu...Hauek eboluzioan zehar prozesu natural bat jarraituz ikasi ditut. Adibidez, ibiltzen ikasteko lehenik hankak mugitzen ikasi nuen, ondoren arrastaka ibiltzen eta azkenik bi hanken gainea ibiltzen. Bi urte inguru iraun zuen prozesu honetan, ez nuen azterketarik izan, baina hala ere, garapen motrizea epe normalean burutu zen.
            Ondorioz, ezin dut ekidin ea azterketak gabe modu natural batean, haurraren motibazioa bilatuz eta indartuz,  irakaskuntza hobeagoa izango ote zen planteatzea.
            Oinez ikastearen kasuan, nire esperientzia pertsonalean, gurasoek motibatzen ninduten.. Baina, honez gain, independizatzeko nahiak bultzatzen zidan, honela barne eta kanpo motibazioa izanik. Niretzat bi motibazio hauen beharra ezinezkoa da ikasketa bat haurrera eramaterako garaian; ikasten dena edozer delarik ere. Ikasketetan, askotan kanpo motibazio handia dugu (gurasoak, …), baina barne motibazioa itzaltzen bada ez dugu ahal dugun etekin guztia aterako,             Honez gain, praktikotasuna aipatu behar dut, izan ere,  ikasten ari naizena ez badut praktikan jartzen, motibazioa handia bada ere epe laburrera galtzeko arriskua izango dut. Adibidez, ingelesa urte askotan zehar ikasi dut; kanpo zein barne motibazio bat izan dudalarik. Baina, 5 urtetan zehar ez dut hitz bat ere egin, izan ere, ez dut ingelesez hitz egiteko beharrik izan (lagunak, lana...), ondorioz ia mintzaira osoa galdu dut.
            Nire ikuspuntutik, ezin dut irakasle idealaren profil bat burutu, izan ere, ez zait iruditzen irakasle mota ideal bakarra dagoenik, hau da, pertsona ezberdinak garen bezala ikasle ezberdinak daude, ondorioz irakasle mota ezberdinak gustoko izango dituzten pertsonak; irakasle ezberdinek motibatuko dituztenak. Adiibidez, oso zaila da irakasle batek 40  pertsona ezberdin modu berdinean motibatzeko gai izatea, honek ez baitu hauek zehazki ezagutzeko aukerarik (talde handiegia da horretarako).
            Baina, niretzat irakasle idealak informazioa igortzeko praktikotasunera jo behar du, praktikan jartzen dena, nire kasuan behintzat, epe luzeko oroimenean geratzen zait; praktikan jartzen ez den informazio asko epe laburrera ahazten zaiten bezala. Adibidez, ezintasuna izeneko gai bat izan nuen duela bi urte. Gai horretan ezintasun ezberdinak aztertu eta ikasi behar genituen. Baina, irakasleak edukiak trasmititu beharrean, lehen egunean ezindu ezberdinen egoeran jarri gintuen (itsua, paralitikoa...). Honela, ordu batez leku ezberdinetara iristen saiatu ginen eta hauen mugak ezagutu genituen. Ondoren, urtean zehar talde txikietan edukiak osatu behar izan genituen (bakoitzak gai ezberdina), ondoren beste ikasleei trasmitituz (aurkezpen batez eta apunteak igaroz). Tartean bideo batzuk ikusi genituen eta oraindik gogoan dut  hauetako baten izena “papa, ¿me aconpañas a hacer la maraton?”.
Irakasle hau ez zen ideala, baina adin ezberdinetako (18-29 urte) 30 ikasleko taldea motibatzea lortu zuen. Honez gain, taldeak gaiarekin enpatizatzea eta inplikatzea (informazioa lortu, interesa piztu,...) lortu zuen. Azkenik, edukiak modu eramangarri batean irakastea lortu zuen, ikasleak irakasle paperean jarriz ikasleek arreta gehiago mantentzea lortuz eta irakasle paperean zeuden ikasleek beraien materia guztiz barneratuz.
            Beraz, irakasle ideala ez bazen ere, niretzat alor horretan  eta 3 hilabete horietan irakasle idealaren perfila bete zuen, izan ere, taldea motibatzea eta inplikatzea lortu zuen.
(Garrantzitsua ez bada ere, talde osoak nota onak atera zituen...baina, hau ez da irakaskuntzaren funtsa...edo bai?).




ANE DE MIGUEL RIKONDO


Betidanik aipatu izan dute ikasleek zein izan den beren irakasle onena. Beti eduki izan dute irakasle perfektu bat. Baina nork du perfil perfektu horretan bilakatzeko formula magikoa?

Denon gustuak berdinak ez direnez, bakoitzak perfil hau deskribatzerako orduan bere ezaugarrietan eta gustuetan oinarrituz egingo du, berarekin nolabait konpatiblea den irakaslea hautatuz.
Globalki hitz eginez beraz, ezin daiteke irakasle bikain bat zer den esan, “ez dago alborarik ihar gabekorik” esaera zaharrak ondo dioen bezala inor ezin daitekeelako akatsgabea  izan.

Esan bezala, niretzat irakasle on bat izateko ezaugarri batzuk izan behar dira  edo behintzat ezaugarri hauetara hurbildu beharra dago.

Esaterako, orain arteko hezkuntzan asko aurreratu den aldetik, atzerapen asko gertatu direla ere egia da, ikasi eta irakasterako prozesuan bertan.
Prozesu natural bat izan beharko litzatekeena, prozesu prefabrikatu bat bihurtu da. Haurrei dena egina ematen zaie. Beraz, irakaslea gai izan behar da ikastearen prozesua ahalik eta naturalen egiten eta prozesu honetan ikasleei esperimentatzen uzten.
Era honetara, beraien kabuz konturatuko direlako non dagoen akatsa  eta beraiek sahiatuko dira akatsa zuzentzen eta era zuzen batean aurrera egiten.

Bestalde, irakaslea gai izan behar da taldearen arabera modu ezberdinetan irakasteko eta talde bakoitzaren motibazio iturria billatzen. Nolabaiteko taldearen inplikazioa lortu beaharra dago.
Honetarako, ez dugu irakaslearen lanak bokazionala izan behar duela esango,hau kasu gutxitan ematen baita, baina bai gustuz egiten den gauza bat izan beharko lukeela.

Gainera, liburuko maiteria emateaz gain, ikasleen alde emozionalari ere garrantzia eman behar zaio. Eta liburuko edukiari garrantzi guztia eman ordez, haurra ezagutzeko aukera aparta izanik, alde emazionala eta umearen prozesu osoari ere begiratu beharko litzateke.
Betiko ebaluaketek umeen arteko konpetentzia areagotzen baidute, askotan azterketen notek, gazte bakoitzaren jakinduria maila guztiak ebaluatzera iritsi ezin dutelarik.

Beste hainbat ezaugarriren artean ere, esan beahara dago, irakasleak gai guztiak naturatasun osoz lantzeko gaitasuna izan behar du. Gaur egungo gizartean “tabu”diren gaiak, umeen adin tartearen arabera, egokia den moduan landuz.

Ezin bukatuko litzake ezaugarri zerrenda bat egiten, behin pentsatzen jarrita hainbat ezaugarri ezberdin buraratzen baizaikit.
Baina azken ezaugarri bezala, gizartean elkarbizitzeko garantzitsuena den “errespetua” erakutsi,ezarri eta MANTENTZEN jakin beharko luke.
Azken hau larriz jartzen dut, zaharragoak diren einean eta kondidantza gehiago lortzen duten einean, kaudrila eta gelakideen arteko bereizketa egitea gehiago kostatzen delako. Eta ez dutelako jakiten non jarri behar duten muga.
Muga honatan ikusiko da irakasle “onare” rola, berak ikusiko baitu non jarri muga.

Lehen esan bezala beraz, izaki guztiok desberdinak garen aldetik, ikasle bakoitzaren irakasle borobilaren profila ere desberdina da eta oraindik ez da asmatu denen gustuak uniformatuz eta batuz sortutako perfil perfekturik. Eta irakaleek beraiek ere gauzak ez dituzte ikuspuntu berdinetik ikuste, era honetara beren burua osatzeko eta hezten jarraitzeko bide ezberdinak hartzen dituzte.

Bukatzeko esan, irakasle on baten perfila nolakoa izango litzateekeen esatea oso gauza subjetiboa dela.




GIZABANAKOA HEZI: UNIFORME vs INDIBIDUAL


GORKA, MADDALEN ETA ANE

miércoles, 18 de septiembre de 2013

LA EDUCACIÓN PROHIVIDA

Gaur egungo hezkuntza eredu anitzen kritika eta konparaketa ageri dituen filme interesgarri bat dugu honako hau.: 




Bideo hau YouTubeko link bat da: http://www.youtube.com/watch?v=-1Y9OqSJKCc

"La Educación Prohibida", Estreno Mundial 13 de Agosto del 2012
Sitio Web Oficial: http://www.educacionprohibida.com/




martes, 17 de septiembre de 2013

HEZKUNTZA SISTEMA IRUDI BAKAR BATEAN

Irudi honekin blogari sarrera ematen diogu: irudi bakar batean ikus dezakegu, hezkuntza sistemaren eredua; Albert Einsteinen ustez.

Guk irudi hau gaur egungo hezkuntza sistemarekin lotu dugu, non gizabanako guztiak uniformatuak (irizpide berdinen arabera baloratuak) diren.




GORKA, MADDALEN ETA ANE