Moribazioari buruzko jardunaldia burutu genuen, non hainbat faktore eragil zeudela ondorioztatu genuen. Beheko argazkian ageri da eskema:
Motibazioari buruzko jardunaldiaren ostean, bakarkako hausnarketa bat burutu da. Horretarako erreferentziatzat hiru galdera harturik: nola ulertzen dudan motibazioa hizkuntza esparruan, zein izango itzatekeen maisu/maisren zergina eta gai honek plateatu dizkidan galderak zein diren.
Motibazioari buruzko hausnarketa egitean, hezkuntzan motibazioak duen garrantziaz ohartu naiz, izan ere, haur bat motibaturik egoteak bere errendimendua handitzearekin korrelazioa dago, hau da, bi ezaugarri hauek elkar loturik daude. Hala ere, haur baten motibazioari dagokionez, faktore askok eragina dute. Alde batetik, familia eta lagunak daude, zeinen interesek haurraren interesak bideratuko dituzten. Familia batek haurraren hezkuntza bultzatzen badu, honi etxeko lanetan lagunduaz, egunerokotasunean animatuaz eta interesa sustatuaz, haurrak motibaturik mantentzeko probabilitate gehiago izango du, hau honela ez bada baino. Bestetik, irakasle eta haur (ikasle) arteko erlazioa dago, izan ere, irakaslearen zeregina, edukiak transmititzeaz gain, haurraren interesa sustatzea da. Honela, irakasleak hainbat baliabide (liburu, ordenagailu, antzerki, ...), kanal (ahozkoa, idatzizkoa, bisuala...) eta estrategia pedagogikoz baliatuko da bere helburua lortzeko. Honela, haurrak ezagutzeak hauei motibatzen dizkien gauzak ezagutzeko aukera emango dio irakasleari. Honela, haurrak motibatzeko hauen gustoko gauzak erabili ahalko dituelarik. Honez gain, irakaskuntza aktiboki mantentzeak, hau da, ikasten jarraitzeak (metodo berriak, ikuspuntu berritzaileak, ikerketa berriak...) irakaslea motibaturik mantentzea ekar dezake. Ondorioz, motibazioa hitz soil bat bada ere, honen atzean faktore asko daude, zeinek haurraren, irakaslearen eta hauen ingurukoen motibazioa baldintzatuko duten. Eta faktore hauek izango dira irakaskuntzako motibazioa baldintzatuko dutenaka.
Honela, niri sortu zaidan duda nagusia, irakasleak hainbat muga dituela kontuan hartuta, ea barne motibazioa harrengan sustatu dezkeen da. Izan ere, ikasgela orotan, geroz eta ikasle gehiago ditu irakasle bakoitzak eta haur bakoitza motibatzeko, honen nahiak ezagutzea beharrezkotzat dudanez, zailtasunak ikusten ditut helburua lortzeko garaian.
MADDALEN CARDENAS AÑORGA
Hezkuntzari dagokion motibazioaz hitz egitean beti etortzen zaigu irakaslearen figura burura. Baina motibazioaren pisu guztiak ez luke honen gain erori beharko. Hau ardatza izatea bilatu behar da, hau da, eskola, ikaslea eta familia lotuko dituena. Denen arteko elkarlanaren emaitza izan beharko luke motibazioak. Denen baturatik ateratzen det indar propio bat.
Motibazioa hitza entzutean, aurrera jarraitzeko kemena eta barne indarra etortzen zaizkit burura. Bakoitzaren barrutik atera behar duen zerbait da, norberaren borondatez sortu beharko lukeena. Hau esateak ez du kentzen besteen apoioa beharrezkoa ez denik.
Motibazioa lortzeko beharrezkoa da bakoitzak bere meta propioak ezartzea eta hau lortzeko indarra bilatzea. Gainontzekoen lana, hau bultzatu eta babesa ematea izango da. Eta ahaztu gabe motibatua ez dagoenean, alboko guztiek aurrera jarraitzeko indarra eman behar diote, ahal dutenean lagunduz.
Gogoeta hau egitean, berehala etorri zait burura galdera bat, ni irakasle izatean, nola motibatuko nituzte nire haurrak? Eta nola lortuko dut gurasoen inplikazioa? Beraz, esan daiteke haurnarketa honek nire geroa nola planteatuko nukeen pentsatzera eraman nauela.
Gogoeta hau egitean, berehala etorri zait burura galdera bat, ni irakasle izatean, nola motibatuko nituzte nire haurrak? Eta nola lortuko dut gurasoen inplikazioa? Beraz, esan daiteke haurnarketa honek nire geroa nola planteatuko nukeen pentsatzera eraman nauela.
ANE DE MIGUEL RIKONDO